Erromatar Eskultura: Erretratuak eta Erliebe Historikoa
Erromatar Eskultura
Ezaugarri Orokorrak
- Oso izaera errealista, Grezia klasikoaren idealizazioaren aurrean.
- Hortik dator erretratuaren garrantzia.
- Materialak: Marmola eta brontzea (baita zeramika, beira, egurra...).
- Gai nagusia gizakia da, hiritar gisa ulertua.
- Erretratu eta eskulturaren helburua pertsonai konkretu bat goraipatzea da.
- Artista agintearen zerbitzura zegoen funtzionarioa zen; estilo pertsonala ez da garrantzitsuena, bezero edo agintari publikoa goraipatzea baizik.
- Eskulturaren funtzioa Erroma eta bere gobernarien agintea eta nagusitasuna erakustea da.
Erretratua
Jatorria eta Eraginak (Jatorri Greziar eta Etruriarrak)
- Jatorri Etruriarrak:
- Hildakoen erretratu ugari, indibidualak edo bikotean.
- Hildakoen hazpegiak modu zehatzean adierazteko kezka.
- Eragin Greziarrak (Errepublika amaieran, K.a. II-I):
- Aldi helenistikoko gizon publikoen erretratuak.
- Antzeman fisikoa, baina hazpegiak eta akats naturalak leuntzen dira.
- Perfekzio fisikorako joera, zuzentasun moralaren isla.
- Aldi klasiko eta Helenistikoko eredu eskultoriko greziarrak hartu zituen.
- Jatorri Greziarreko eskultoreek Erroman lan egiten zuten.
- Goi mailako gizarte taldeek Greziako eskultura miresten zuten.
Erretratu Erromatarraren Ezaugarriak
- Erromako eskultura funtsean erretratuan oinarritzen da.
- Hildakoen gurtzari garrantzi handia ematen zioten.
- Arbasoen irudiak gordetzen zituzten (Imagines maiorum).
- Hildakoen hazpegiak kontserbatzeko joera honek eragin handia izan zuen erretratuaren garapenean: Naturalismoa (idealizaziorik gabe).
- Argizarizko irudi horiek imitatuz, marmolezko erretratuak egin ziren, heldu zaizkigunak.
- Erretratuak polikromatzen ziren.
- Begietako irisa eta pupilak tailatzen hasi ziren.
- Erretratuan ematen dira Grezia eta Erroma arteko desberdintasun gehienak.
- Eskultoreek tipo konkretuak irudikatzen zituzten, bere akatsekin eta adinaren seinaleekin.
- Erromatarren zentzu praktikoa, gertatutakoaren testigantza izateko interesa eta gerlari eta konkistatzaile izpirituarekin gauzak diren bezalakoak irudikatzen dituzte eta ez izatea nahiko luketen bezalakoak.
Imagines Maiorum:
- Erromako eskulturaren errealismoaren jatorria da.
- Errepublikatik, erromatar patrizioek hildako senideen argizarizko maskarillak (hil-mozorroak) egiten zituzten, omenaldia egiteko.
- Maskarilla hauetatik abiatuz, arbasoen eskulturak egiten ziren (Imagines maiorum); hauek etxeko atrioan gordetzen ziren eta hileta-zeremonietan prozesioan eramaten ziren.
- Lehen imagines-ek burua leporaino soilik irudikatzen zuten; I. mendean, bustoa sorbalda eta bularreraino hedatu zen eta II. mendearen erdialdean figura erdikoak ziren.
Gorputz Osoko Erretratuak: Tipologia
Jarrera desberdinetan:
- Zutik (Arruntena)
- Eserita (Emakumeak batez ere)
- Zaldizkoa (Enperadoreak)
- Pertsonaia toga batekin jantzita (Togatus)
- Pertsonaia koraza batekin jantzita (Thoracatae)
- Emakumezkoen hilobi erretratuak
Erretratua Errepublika Aldian
- Erretratua leporaino (buruaren garrantzia).
- Gutxinaka bularreraino hedatzen da.
- Brontzez edo harriz egindakoak eta polikromatuak.
- Artista greziarrak erromatarren gustuen arabera lanean.
- Pertsonai publiko eta pribatuak irudikatzen ziren. Erretratu publikoek idealizazio kutsu bat dute.
- Errealismoa nagusi.
- Ile motza eta planoa, izaera serio eta serenoak, aurpegi biziak indartsuak eta boteretsuak.
Erretratua Goi Inperio Aldian
Ezaugarriak
- Eskultura aldatu zen garai hartan, erretratua barne.
- Greziako jainkoen antzera erretratu zuten.
- Greziako idealismo klasikoaren eragin handia erretratu ofizialetan.
- II. mendean joera errealista hasi zen berriro; orrazkerak bolumen gehiago hartzen du eta bizarra berriro agertzen da. Bustoaren tamaina handitzen da.
- Enperadoreak bere aginte osoarekin irudikatzen ziren.
- Kontsulak bezala: Toga kontsularra zeramaten eta besoa altxatzen zuten herriari zuzentzeko.
- Soldaduak bezala: Militarrez jantzita eta isiltasuna eskatzeko jarreran.
- Pretoreak bezala: Eskuan legeak idatzita zituen tresna zutelarik.
- Pontifex Maximus bezala: Buruaren gainean mantu batekin eta eskuan patena bat.
- Heroiak bezala: Erdi biluzik eta ereinotz-koroa buruan.
- Augustorekin Inperioa hasi zenean, enperadoreen irudi ofiziala irudikatzeko irizpide berri bat nagusitu zen.
- Joera greziar klasikoa nagusitu zen: Augusto kanon eta proportzio klasikoekin irudikatzen da (kontrapostoan, ilea aurrealderantz eta aurpegi idealizatua).
- Originala brontze edo urrezkoa zen, horregatik marmolezko kopiak egin ziren.
- Argi eta garbi Polikletoren Doriforoan inspiratzen da.
- Inperiotik aurrera egin ziren zaldizko eskultura hauek, batez ere jarrera militarrean enperadoreak irudikatzeko, besoa luzatua, herria eta ejerzitoa agurtzeko.
- Marko Aurelio zaldizko artelana da heldu zaigun bakarra.
- Enperadore hau arrazoizko gizon baketsua zen, eta horrela agertzen da erretratuan.
Erretratua Behe Inperio Aldian
- Erretratu eta eskultura erromatar guztia eraldatu zen, zentzu antiklasikoa hartuz.
- Modelatu fina desagertzen da.
- Aurpegiaren espresio handiagoa.
- Sinpletasuna eta hieratismoa.
- Proportzioak eta detaileak desagertzen dira.
- Gizatasuntzeko joera desagertzen da.
- Monumentaltasuna.
- Eskematizazioa, eskultura bizantziarra iragarriz.
- Adibiderik onena Konstantino enperadorearen buru kolosala da.
Emakumezkoen Erretratua
- Garai bakoitzeko moden islada zegoen.
- Interes handia orrazkeran.
- Gizonekin bezala, irudikapen errealista.
- Titoren inperioan emakumezkoen orrazkera berezi bat jarri zen modan, buruaren aurrealdean kizkur-ilara handiak bekokirantz eroriz. Teknika trepanoa zen (zuloak egiteko erabiltzen zen tresna).
Erliebe Historikoa
- Ekialdean izan zuen jatorria: Egipto, Mesopotamia eta Persia.
- Zibilizazio hauetan (Erroman bezala) erliebea gertakizun bat oroitzeko eta gertakizun historiko nagusiak kontatzeko erabiltzen ziren.
- Helburua erregea goraipatzea zen.
- Erliebe historikoetan efektu piktorikoak bilatu ziren, perspektiba bezala (figuren tamaina egokitzea ikuspuntuaren arabera) baita sakontasuna lortzeko beste efektu batzuk ere.
- Konposizioak oso errekargatuak ziren.
- 2 aldietan banatuta: Errepublikako aldia eta Inperioko aldia.
- Erliebe historikoa eraikin askotan agertzen da, izaera ornamentala eta propagandistikoarekin.
- Planteamendu orokorrean jatorri helenistikoa agerian dago.
- Pertsonaiek plano ezberdinetan kokatuta, mugimendua eta bolumena adierazteko.
- Errenazimenduko erliebean eragin handia izan zuen.
- Erretratuekin bezala bilakaera bat izan zuen: I. mendeko naturalismo klasizistatik II eta III. mendeko errealismora arte.
Erliebe Historikoa Oroigarrizko Zutabeetan
Erliebea bikainez integratuta zutabeetan. Trajanoren zutabean ia zineman bezala Trajano enperadorearen kanpainak Dazia konkistatzeko irudikatzen dira. Interes narratiboak espazioaren irudikapena bigarren mailan uzten du.
Erliebe Historikoa Garaitza Arkuetan
Erliebe historikoaren izaera narratibo eta propagandistikoak ikusten dira Titoren arkuan adibidez. Behe inperioan eskulturak izan zuen gainbehera erliebeetan ikusten da ere, erliebe pobreak eta maila estetiko baxuekin.
Erliebe Historikoa Sarkofagoetan
- K.o. II. mendetik aurrera, erromatarrek, kristautasun eta estoizismoaren eraginez, gorputzak erretzeari utzi zioten eta lurperatzen hasi ziren; horregatik sarkofagoak erabiltzen hasi ziren.
- Eredua etruriarrena izan zen. Desberdintasunak: Etruriarrak gorputzak erretzen eta errautsak gordetzen zituzten, erromatarrek gorputzak gordetuko dute. Etruriarrak estalkiak apainduko dute eta erromatarrek sarkofagoaren hormak batez ere.
- Gaiak: Mitologikoak eta erlijiosoak.