Errestaurazioaren Arazoak eta II. Errepublikaren Sorrera

Historia4,85 KB

Alfonso XIII.aren Erregealdia: Errestaurazioaren Arazoak

Alfonso XIII.aren erregealdiaren hasieran, Errestaurazioak hainbat arazo politiko zituen:

  1. Sistema politikoari zilegitasuna eman beharra.
  2. Langileen sektoreko eskakizunei erantzutea.
  3. Indar politiko berriak integratzea: PSOE, indar erregionalistak, errepublikanoak.

Alderdi Politiko Nagusiak

Alderdi kontserbadoreko eta liberaleko politikari garrantzitsuenak:

  • Kontserbadoreak: Cánovas, Silvela, Maura.
  • Liberalak: Sagasta, Montero Ríos, Moret, Canalejas.

1917ko Krisia: Hiru Iraultzak

1917ko udan gertatutako hiru iraultzak:

  1. Defentsa Batzarrak.
  2. Parlamentuaren Biltzarra.
  3. Greba orokorra.

Defentsa Batzarrak izan zuen arrakasta, armadaren babesa lortu zutelako eta monarkiari presio egin ziotelako.

1917tik Aurrerako Arazoak

1917tik aurrera Espainiak izan zituen arazo garrantzitsuenak:

  1. Egonkortasun politiko eza.
  2. Langileen mugimenduaren gorakada.
  3. Kolonietako porrotak.

Primo de Riveraren Estatu Kolpea

Primo de Riveraren estatu kolpearen aurrean erregearen jarrera:

  1. Erregeak aurrera egiten utzi zion kolpeari eta jeneral matxinoen alde jarri zen.
  2. Espainia monarkia parlamentario izateari utzi eta erregimen autoritario bihurtu zen.
  3. Helburua aldi baterako sendakuntza parentesia egitea zen, ez erregimen iraunkor bat ezartzea.

II. Errepublika (1931-1936)

1931ko Konstituzioa

1931ko Konstituzioaren ezaugarriak:

  • Estatu mota: Demokratikoa eta laikoa.
  • Sufragioa: Unibertsala, emakumeek ere botoa emateko eskubidea zuten.
  • Jabegoa: Interes publikoa jabego eskubideen gainetik zegoen.
  • Estatu eredua: Zentral indartsua, baina autonomia estatutuaren bidez lurralde bakoitzeko arazoak konpontzeko bidea ematen zuen.

Casas Viejaseko Gertaerak

Casas Viejaseko hilketek ondorio larriak izan zituzten:

  • Espainiarrak hunkituta geratu ziren.
  • Eskuinekoek gertatutakoa leporatu zioten gobernuari.
  • Ezkerreko langileek mesfidantza handiagoa zioten Errepublikari.
  • CNT sindikatu anarkista talde biolentoenaren esku geratu zen, FAIren esku, eta UGT sozialista moderatuak baztertu zituen.

Eskuineko Taldeak

Eskuineko talde nagusiak:

  • Ekintza Popularra: Gil Robles (CEDA).
  • Berrikuntza Espainola: Calvo Sotelo, Goikoetxea.
  • Karlistak: Komunio Tradizionalista.
  • Alfonsinoak: Acción Española.
  • Falangea: J.A. Primo de Rivera.
  • Erregionalistak: Lliga, EAJ/PNV.

Eskuineko Gobernuaren Erabakiak

Eskuineko gobernuaren lehenengo erabakiak eta ondorioak:

  1. Azañaren kabineteetako berrikuntzak baliogabetu zituzten.
  2. Ugazabek soldatak jaitsi eta langileek aurreko bi urtetan lortutako hobekuntzak murriztu zituzten.
  3. Gorteek elizaren aldeko legeak formulatu zituzten, irakasteko eta diru publikoak jasotzeko eskubideak aitortuz.
  4. Militarrek protagonismoa eskuratu zuten berriro eta aurreko bi urtetan agintetik baztertuta egon zirenak sustatu zituzten.
  5. Autonomia Estatuturik ez emateaz gain, Madrilen eta Kataluinaren arteko harremanak garraztu ziren.

Fronte Popularra

Fronte Popularraren osaketa eta programa:

Aukera ez da egin beharko langileen edo burgesiaren artean, faxismoaren eta demokraziaren artean baizik. Horregatik Fronte Popularrak eratu behar ziren, beharginak eta erdiko klaseak, alderdi sozialistak eta komunistak eta faxismoaren aurkako burgesak elkartuz, etsai baten kontra. Komunisten lana momentuz ez da izango iraultza egitea, faxismoa galaraztea baizik.

Gerra Zibila (1936-1939)

Uztailaren 17ko Altxamendu Militarra

1936ko uztailaren 17ko gertaera militarrak eta gobernuaren erantzuna:

  1. Mola generala Iruñera bidaltzean, lasai-lasai bere alde jarri zuen karlismoaren talde armatua eta Fronte Popularraren hauteskundeak irabazi zuenetik antolatzen ibili ziren konplotaren gidari egin zen.
  2. Franco eta Goded generalak ere, Kanariar eta Balear uharteetan lasai asko jarduten zuten aukeraren zain.
  3. 1936ko uztailaren 17an Melillako soldaduek altxatu ziren eta gerra egoera aldarrikatu zuten Marokon.
  4. Kanarietatik Franco Tetuanerako bidea egin zuen Afrikako armadaren buru ipintzeko.
  5. Casares Quirogaren gobernuak ez zuen inolako neurririk hartu eta Espainiako hiri nagusietan altxamenduak porrot egin ondoren indar matxinatuen eta Gobernuko indarren aurka joan ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML