Errestaurazioa: Alfontso XII.aren eta Maria Kristinaren Agintaldia

Historia2,58 KB

Errestaurazioa: Seiurteko Iraultzailearen Ondorioa

Seiurteko iraultzaileak hondoa jo zuen eta horren ondorioz, 1874ean, Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel II.aren seme Alfontso XII.aren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa.

Alfontso XII.aren Erregealdia

Errestaurazioko lehen gobernua Alderdi Kontserbadoreko buru Cánovas del Castillok zuzendu zuen eta hiru helburu zituen:

1. Gerrak Amaitzea

  • Gerra Karlista: 1876an bukatu zen, eta horrek euskal foruak kentzea ekarri zuen.
  • Kubako Gerra Independentista: 1878an konpondu zen, uhartearen autonomia onartuz eta matxinatuei amnistia emanez.

Beste bi helburuak ordena sozial eta politikoa berrezartzea eta sistema politikoa 1876ko konstituzioaren inguruan antolatzea ziren.

1881ean txandakatze politikoa hasi zen, eta Alderdi Liberalak hartu zuen agintea Sagastarekin. Sagastak proiektu erreformistak proposatu zituen baina ez zuten aurrera egin eta kontserbadoreek 1884an aginpidea berreskuratu zuten.

Maria Kristinaren Agintaldia (Erreginaordetza)

Alfontso XII.a hilda, erreginaorde bihurtu zen bere emazte Maria Kristina. Cánovasek eta Sagastak txandakatze politikoari eta Errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten El Pardo Itunaren bidez.

Txandakatzearen Egonkortasuna eta Krisia

1885 eta 1890 bitartean Sagastak eskuratu zuen, berriro ere, gobernua. Liberalek egonkortasun politikoa eta ekonomiaren susperraldia ekarri zituzten. 90eko hamarraldian, alderdien txandakatzea zorrotz bete zen. Baina alderdi biek zailtasun handiak izan zituzten krisi politiko, ekonomiko eta sozial gogorrak zirela eta.

Azken Kolonien Galerak: 98ko Krisia

Azken kolonien galerak berebiziko garrantzia izan zuen, Errestaurazioaren lehen krisia piztu baitzuen: 98ko krisia.

Gerra eta Ondorioak

1895ean, independentziaren aldeko gatazka armatua hasi zen berriro Kuban eta Filipinetan. 1898ko otsailean Estatu Batuak gerran sartu ondoren, Espainiak errendizioa izenpetu zuen Parisko Bake Hitzarmenean. Galerak izan ziren eta galera horiek ondorio ugari:

  • Ekonomian: Kolonietako merkataritza galdu zen.
  • Politikan: Halako gogo kritiko bat agertu zen, berrikuntza politiko, ekonomiko eta ideologiko sakonak eskatzen zituena.

Deskargatu

PDF Word HTML