Errestaurazioa: Alfontso XII.a eta Mª Cristinaren erregeordetza
Errestaurazioaren bilakaera politikoa
Alfontso XII.aren erregealdia (1874-1885)
Cánovas del Castillok asmatutako txandakatze sistema onartuz hasi zen Alfontso XII.aren erregealdia. Cánovasen ondoren, Sagasta jarri zen gobernuburu moduan; liberala zen, eta honek industria bultzatzen zuen. Baina geroago, berriro ere kontserbadoreek hartu zuten boterea. Txandakatze sistemaz gain, 1876ko Konstituzioa ere onartu zen.
Gobernuaren arazo nagusiak
Bere gobernuan zehar bi arazo nagusiri egin behar izan zioten aurre: III. Gerra Karlistari eta kolonietako gerrei.
III. Gerra Karlista eta foruen galera
Lehenengo gertakaria 1872-1876 artean gertatu zen. Liberalek garaipena lortu eta foruak kendu zituzten, horrela liberalismoaren finkapena eman zen. Nolanahi ere, 1878an Kontzertu Ekonomikoa onartu zen.
Kolonietako gerrak
Kolonietako gerrekin lotuta, Kubako independentzia aldarrikapenak hasi ziren. Bertakoek autonomia gehiago, esklabutza kentzea eta kreolek kargu politikoak hartzea lortu zuten Zanjóneko Itunarekin. Hasiera batean, arazoa isildu zen, baina azkenean, 1888an (orduko erregea hil baino hiru urte geroago), Kubak independentzia lortu zuen.
Mª Cristinaren erregeordetza (1885-1902)
Alfontso XII.a 1885ean tuberkulosiarekin hil ondoren, Mª Cristinaren erregeordetza hasi zen. Bere senarra hil zenean haurdun zegoen, baina haurraren sexua ezezaguna zenez, hurrengo monarka ere ezezaguna zen. Haurra gizonezkoa izanez gero, txikiena izan arren, honek hartuko baitzuen tronua; eta hala izan zen (Alfontso XIII.a).
Pardoko Ituna eta erreforma liberalak
Mª Cristinak erregeordetza hartu bezain laster, Pardoko Ituna sinatu zuten. Itun horrek txandakatze sistemarekin jarraituko zutela esaten zuen, eta erreginaordearen, Sagastaren eta Cánovasen arteko akordioa izan zen. Erregeordetza honetan, Sagasta hasi zen gobernuburu moduan (gobernu liberalarekin), eta hauek erreforma liberalak bultzatu zituzten, besteak beste, sufragio unibertsala.
Oposizio politikoa
Erregeordetzak oposizio handia izan zuen:
- Karlistak: Euskal Herrian indartu ziren, liberalak ez baitziren erlijiosoak.
- Errepublikarrak: Monarkiaren aurka zeuden.
- Nazionalistak eta Sozialistak: Garai hauetan indartzen hasi ziren.
- Nazionalisten aldetik, mugimendu aipagarriak izan ziren: Sanrokada (San Roke jaietan Espainiaren aurka egindako oihuak) eta Gamazada (Gamazaren Kontzertu Ekonomikoa kentzearen aurkako herri mugimendua, manifestazioak eta sinadura bilketak barne).
- Foruzaleak eta Intelektualak: Foruzale guztiak ez ziren karlistak. Intelektual bultzatzaileak: Unamuno, Azorín, Pío Baroja, Zuloaga eta Blasco Ibáñez.
- Langile Mugimenduak: Mitingak, grebak eta manifestazioak antolatu zituzten. Hirietan eta leku industrializatuetan hartu zuten indarra. Ideia ezkertiarrak zituzten, baina ez zeuden karlistekin.
90eko hamarkadako krisialdia eta 98ko Krisia
Mª Cristinaren erregeordetzan, 90eko hamarkadan krisialdi handia egon zen:
- Ekonomia: Nekazariek bizi-baldintza oso txarrak zituzten.
- Gizartea: Langile mugimenduen eragina areagotu zen.
- Politika (98ko Krisia): Espainiak ia kolonia gehienak galdu zituen (Kuba, Puerto Rico eta Filipinak).
- Alemaniari Karolinak, Marianak eta Palaos saldu zizkion.
- Kubak independentzia lortu zuen.
- AEBei (Estatu Batuei) Guam, Puerto Rico eta Filipinak utzi zizkien, hauek independentzia lortu arte.
Erregenerazionismoa eta 98ko Belaunaldia
Krisiaren ondorioz, bi mugimendu garatu ziren:
Erregenerazionismoa
Joaquín Costak bultzatu zuen. Idatzien bidez, jauntxokeria, analfabetismoa eta gutxi batzuen gobernua kritikatzen zituen, manifestaziorik egin gabe. Hezkuntzarako eskubidea eta sistema politiko berria bultzatzen zituen, eskolak doan eta gertu izatearen aldekoa zen.
98ko Belaunaldia
Kutsu erregenerazionista eta pesimista zeukaten. Espainiak gauza asko galdu zituen, baina pasatutakoa pasatuta etapa berri baten hasiera zelakoan zeuden. Modernizazioaren aldekoak ziren, tradizioa eta iraganeko Espainia kritikatzen zituzten, eta ez zeuden txandakatze sistemaren alde. Bultzatzaileak: Unamuno, Azorín, Pío Baroja, Zuloaga eta Blasco Ibáñez.
1902an amaitu zen erregeordetza, bere semeari (Alfontso XIII.ari) adin nagusitasuna onartu zitzaiolako.