Errestaurazio Sistema Politikoa (1874-1923)
Errestaurazio Sistema Politikoa
1. Errestaurazioaren Hasiera eta Oinarriak
Prozesu hau Errestaurazio garaian kokatzen dugu. Seiurteko Iraultzaileak hondoa jo eta Errepublika finkatzeko saiakerak huts egin ondoren, Borboien monarkia berrezarri zen, Alfontso XII.a buru zela. Esperientzia iraultzaileak zer ekarri zuen ikusita, Alfontso XII.aren alde jarri ziren gizarte eta politikako sektore asko, hala nola, apaizteria eta kontserbadoreak. Beste aldetik, bai armadak bai herriak pasiboki onartu zuten Borboiak berrezartzea, orokorrean, herriak gerrak amaitzea eta egonkortasuna lortzea nahi zuelako, Seiurtekoaren ezegonkortasuna sufritu ondoren. Horrela hasi zen Errestaurazioa, alderdi politikoen artean oreka eta batasuna lortzea zuen xede nagusia.
Berrezarkuntza Proiektuaren Oinarrizko Ideiak
- Bakea eta ordena, goi zein erdi-klaseak erakartzeko.
- Monarkia konstituzionala.
- Zentralizazio politikoa.
Honela, 1876an Foruen deuseztapena gertatuko da, III. Karlistaldiaren ostean.
Hainbat errege izan ziren agintean: Alfontso XII.a, Maria Kristinaren erreginaordetza eta Alfontso XIII.a. Cánovas del Castillok eratu zuen Errestaurazio garaiko sistema politikoa. Alderdi Kontserbadorea sortu zuen eta 1876ko Konstituzioa ezarri zen; moderatua zen, botere banaketa eskasa zuen, subiranotasuna errege eta Gorteen esku zegoen, bikamerala (Senatua eta Kongresua), eta estatuaren konfesionaltasuna azpimarratzen zen, gurtza guztiak onartzen ziren arren.
2. Sistema Politikoaren Funtzionamendua
Txandakatze Sistema (Turnismo)
Alderdi guztien arteko batasuna lortzeko txandakatze sistema ezarri zen. Horrela, bi alderdi politikok agintea txandakatzen zuten: Kontserbadorea (Cánovas buru) eta Liberala (Sagasta buru, erreformistagoa). Aurrez hitzartutakoaren arabera, bi alderdi politiko horiek zuten agintea. Beraz, burgesiaren alderdien txandakatzea bermatzeko, hauteskundeak manipulatzen ziren iruzur eginez, jauntxokeriaren bidez.
Alfontso XII.a hilda, Maria Kristina erreginaorde bihurtu zen; Cánovasek eta Sagastak txandakatze politikoari jarraipena ematea hitzartu zuten.
3. 98ko Krisia eta Kolonietako Gerrak
90eko hamarkadan krisia sumatzen zen, bai ekonomian zein arlo soziopolitikoan, sistemak iraun egingo bazuen ere 1923ra arte. Prozesu honetan bereziki garrantzitsuak izan ziren kolonietako gerrak. Garai hartan potentzia handiak zabalkunde inperialistan buru-belarri murgilduta zebiltzan. Espainiak, berriz, Filipinak eta Kuba zituen kolonia esanguratsuenak.
Porrot hau oso latza izan zen espainiarrentzat, eta pesimismo sentimendua sortu zuen. Kritika guzti hauek bi mugimendutan gauzatu ziren:
- Erregenerazionismoa. Joaquín Costa buru, sistema liberala eraberritzea proposatzen zuen.
- 98ko Belaunaldia. Intelektual talde honek Espainia ilunaren kritikan jarri zuen arreta.
4. Alfontso XIII.aren Erregealdia eta Sistemaren Amaiera
Alfontso XIII.aren erregealdian aipatzekoak dira Maura kontserbadorea eta Canalejas liberala. Krisia areagotu zen arlo ezberdinetan:
- Ekonomikoa.
- Langile mugimendua sendotu.
- Karlisten eta nazionalisten oposizioa indartu.
- Arazo militarra.
1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa
Ceuta, Melilla eta Rifeko babesletza besterik ez zitzaizkion geratzen Espainiari. Espainiarrak abentura kolonialekin nekatuta zeuden, dirua xahutzea eta heriotza besterik ez baitzuen ekartzen. Beraz, Marokoko koloniako gerraren kontrako protesta izan zen, erreserbistek bertara joateari uko egin ziotenean.
1917ko Krisia
Protesta ezberdinen helburuak ziren Konstituzioa erreformatzea, bizitza publikoa zein sistema liberala eraberritzea:
- Militarren protesta.
- Parlamentarien biltzarra, Konstituzioaren erreforma eskatzen zuten.
- Langileen protestak.
1923an, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea emanda eskuratu zuen agintea, erregearen babes agerikoarekin. Errestaurazio sasoiko arazoei autoritarismo kontserbadorearen bidez erantzuten saiatu zen, sistema monarkikoa agortuta zegoela agerian utziz. Herritarren borondatez beste erregimen bat jarri zen indarrean, Errepublika; herria modernizatzeko eta demokraziaren bidera eramateko zeregin zaila hartu zuen bere gain sistema hark.