Errege-erregina Katolikoak eta Portugaldarren Aurkikuntzak
Errege-erregina Katolikoak
1469. urtean, Gaztelako erregina Isabel eta Aragoiko erregea Fernando ezkondu ziren. Ondorioz, bi erresumak batu ziren, baina bakoitzak bere legeak mantendu zituen.
- 1492. urtean: Errege Katolikoek Granadako Erresuma musulmana konkistatu zuten (urtarrilaren 2an, nahiz eta testuak urtarrilaren 1a aipatu).
- 1493. urtean: Aragoik Roselló eta Cerdanya konkistatu zituen.
- 1499. urtean: Gaztelak Kanariak erabat konkistatu zituen. Bertan, guantxeak izeneko tribu bat bizi zen.
- 1512. urtean: Fernando Katolikoak Aita Santua konbentzitu zuen Joan III.a Labritekoa Nafarroako erregea eskumikatzeko (elizatik baztertzeko). Aitzakia horrekin, 1512ko uztailean, Fernandok Albako dukea bidali zuen Nafarroara, eta uztailaren 25ean Iruñeko ateetara iritsi zen. Joan III.ak Frantziara ihes egin zuen. Nafarroak armadarik ez zuenez, nafarrek Iruñeko giltzak eman zizkioten Albako dukeari. Nafarroak bere legeak eta instituzioak mantendu zituen, baina Gaztelako Koroaren menpe geratu zen betiko.
Errege Katolikoek ez zuten Portugal konkistatu, baina alaba bat ezkondu zuten Portugalgo erregearekin. Ondorioz, urte asko geroago, Felipe II.ak lortu zuen Portugalgo erregea izatea. Errege Katolikoek gaur egungo Espainia batzea lortu zuten, nahiz eta oraindik ez zen estatu osoa.
Administrazioa
Errege-erregina Katolikoek administrazioa berrantolatu zuten:
- Kontseiluak sortu zituzten: Gauza garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzen zituzten. Kontseilu horietan noble garrantzitsuak biltzen ziren. Adibidez, erresuma bakoitzarentzat kontseilu bat zegoen. Kontseilu horiek guztiak Toledon zeuden, Nafarroakoa izan ezik, Nafarroan baitzegoen.
- Armada modernizatu zuten: Armada modernizatu eta egonkor bihurtu zuten. Suzko armak sartu zituzten, eta armada iraunkorra zen.
- Hermandad Santua sortu zuten: Polizia antzekoak ziren. Herritarrek osatzen zuten, bidelapurren aurka borrokatzeko.
- Kantzelaritzak sortu zituzten: Bat Valladoliden eta beste bat Granadan. Justizia Auzitegi Gorena zen. Nobleak gainditzen zituzten, nobleei boterea kentzeko helburuarekin.
- Ogasuna (hazienda) berrantolatu zuten: Diru gehiago jasotzeko.
- Korrejidoreak jarri zituzten: Udalerrietan erregearen menpeko korrejidoreak jarri zituzten. Hauek erregeak nahi zuena egiten zuten, alkateen antzekoak ziren.
Portugaldarren Aurkikuntzak
XV. mendean, Portugalen, Henrike Nabigatzailea izeneko errege oso itsasozalea zegoen (nahiz eta printzea izan).
- 1415. urtean: Portugaldarrek Ceuta konkistatu zuten.
- 1415. eta 1472. urteen artean: Gineako Golkora eta ondoko uharteetara iritsi ziren.
- 1487. urtean: Bartolomeu Diasek Esperantza Oneko lurmuturra inguratu zuen.
- 1498. urtean: Vasco da Gama Kalkutara (India) iritsi zen.
- 1500. urtean: Pedro Álvares Cabral, espedizio batetik bueltan zetorrela, Brasil aurkitu zuen. Horregatik, Brasilen portugesa hitz egiten da.
- XVI. mendean: Almeida eta Albuquerque erregeordeek Filipinak aurkitu zituzten.