Erreforma Protestanteak: Jatorria eta Hedapena

Historia2,67 KB

Erreforma Luteranoa

XVI. mendeko lehen erreforma erlijiosoa Martin Lutherrek bultzatu zuen. Erreforma eragin zuen gertakaria Leon X.aren proposamen bat izan zen: diruaren truke barkamena ematea, Bramantek proiektatutako Vatikanoko Done Petri basilika eraikitzeko dirua biltzeko. Lutherrek 95 tesiak (1517) idatzi zituen barkamenen kontra.

Aita santuak atzera egiteko eskatu zion Lutherri, baina hark uko egin zion, eta, ondorioz, eskumikatu egin zuten: kristau komunitatetik baztertu zuten. Handik aurrera, Lutherrek kristautasun indibidualaren aldeko doktrina bat garatu zuen.

Luteranismoa Inperio Santuan barrena hedatu zen, eta Karlos V.ak esku hartzea erabaki zuen. Azkenean, luteranismoa gaitzetsi zuen Wormseko Ediktuan (1521) eta Spirako Dietan (1529). Azken batzar horretan, sei printze eta hamalau hiri erreformistak gaitzespenaren aurka agertu ziren, eta ondorioz, protestante terminoa erantsi zieten. Printze katolikoen burua enperadorea zen.

Joan Kalbinen Erreforma

Protestanteen ideiak Europa barrena hedatu, eta Suitzara ere iritsi ziren. Lurralde hartan agertu zen doktrinak ezaugarri erradikalenak zituen. Joan Kalbinek gobernu teokratiko bat ezarri zuen Genevako hirian, printzipio jakin batzuetan oinarrituta:

  • Bibliari zorrotz jarraitzea
  • Predestinazioa sinestea: jaiotzean, denok gaudela aurrez salbatuta edo galduak
  • Apaltasuna edo soiltasuna

Erreforma Anglikanoa

Ingalaterran, Erreforma erlijiosoak asmo politiko handiagoa izan zuen. Henrike VIII.a erregeak Eliza Katolikoari eskatu zion Katalina Aragoikoarekiko bere ezkontza deusezta zezala, Ana Boleynekin ezkondu ahal izateko.

Aita santuaren ukoaren ondotik, Nagusitasun Agiria (1534) aldarrikatu zuen. Agiri horretan Ingalaterrako Elizaren bereizketa aldarrikatu zen. Elizaren boterea monarkiaren boterearen mende geratu zen.

Elisabet I.aren erreinaldian (1558-1603) katolizismoari eta luteranismoari hartutako osagaiak zituen doktrina bat finkatu zen. Bibliaren interpretazio askea ezarri zen eta irudien gurtza debekatu zen; hierarkia Eliza katolikoarenaren modukoa zen.

Erreforma Kalbinistaren Oihartzunak

Higanotak Frantzian

Frantzian higanot deitu zitzaien, eta erresumaren hegoaldean izan zuten arrakasta handiena. Katolikoen eta higanoten arteko gatazka erlijiosoek ezegonkortasun eta indarkeria handia eragin zuten Frantzian XVI. mende osoan.

Deskargatu

PDF Word HTML