Erosketa-prozesua optimizatu: Hornitzaileen analisia eta hautaketa

Ekonomia2,67 KB

Erosketa-prozesua optimizatu: Hornitzaileen analisia eta hautaketa

Buletinak sailkatzea, materialak homogeneoak diren edo hornitzaile berari erosita dauden kontuan hartuta.

Eskaera egin aurretik, materiala erabiliko duenari galdetzea komeni da.

Eskaintzak eta aurrekontuak eskatuko dituzte, horren analisia egin, eta kurtso bukaeran ikusiko dugun eskaera puntua eta stock kontrolatzeko teknikak.

Merkatuko eskaintzen analisia

Erosketa-prozesuaren barruan, eskaintzen analisia ezinbestekoa da erosketa-politika egokia egiteko. Garrantzi handikoa da garraioak, entrega epeak… kontuan hartzea. Horregatik, eskaintzak lortu behar dira, gero haien artean onena aukeratzeko.

Eskaintzen eta aurrekontuen eskaera-fasean aurki daitezkeen kasuak:

  • Jarduerari lehenengo aldiz ekiten diotenean: enpresa berria da, eta era guztietako hornitzaileak bilatu behar ditu.
  • Produktu berria erosi behar dutenean: produktua fabrikatzen edo saltzen duten hornitzaileak bilatu behar ditugu produktua lehenengoz erosten dugunean.
  • Ohiko hornitzaileekin pozik ez daudenean: enpresak hainbat aldaketa egin nahi ditu, ohiko hornitzaileekin edo merkataritza-harremanekin gustura ez dagoelako.
  • Hornitzaile-zerrenda handitu nahi dutenean: enpresak hornitzaile-kopuru mugatuekin lan egiten badu, litekeena da hornidurarik edo lehengairik gabe geratzea, hainbat arrazoi direla-eta (adibidez, entrega epean atzerapenak izateagatik).
  • Jasotako publizitateari erantzun nahi diotenean: enpresa instalatu berriak publizitatea bidaltzen du; eskaintza interesatzen zaigu eta erantzun egiten diogu informazio gehiago eskatuz.

Nolanahi ere, eskaintzen eskaera-prozesuak kostu ekonomikoa dakarrenez gero, eskaera bidaltzean arretaz jokatu behar dugu, interesatzen zaigun eskaintza erantzungo diguten hornitzaileei soilik bidaliko diegula ziurtatzeko.

Enpresaren erosketa-politikaren arabera, honako faktore hauek hartzen dira kontuan erosketa egiteko (fabrikatzaileari, handizkariari edo xehekariei, edo biei):

  • Produktu mota: erosi nahi ditugun lehengaien fabrikatzaileek, xehekarien bitartez bakarrik saltzen dute.
  • Eskaera bakoitzean eskatutako kopurua: fabrikatzaileak merkatari ertainek eta txikiek erosi ezin dituzten kopuru handiak saltzen ditu.
  • Dendaren kokalekua: fabrikatzailearengandik oso urrun daude, baina handizkako hornitzaileengandik oso gertu.
  • Hornitzaileak eskainitako zerbitzuak: garraioa, instalazioa, entrega azkarra…

Deskargatu

PDF Word HTML