Erlatibismo Morala eta Etika: Printzipioak eta Zoriontasuna
Erlatibismo Morala
Erlatibismo moralak baieztatzen du gizarte bakoitzak eta pertsona bakoitzak bere printzipio moralak dituela, bere pentsamoldearen baitakoak. Printzipio horiek, beraz, berari baino ez zaizkio baliagarri; balio eta arau moral guztiak dagozkiela talderen bati edo banako bakoitzari, eta, beraz, ezin dugula balio unibertsala duen printzipio moralik lortu. Etnozentrismo deritzo ezinezkoa dela aukera baten ontasuna justifikatzea gaindiezina dela. Erlatibismoak hainbat kontrako argudio ditu: 1. Sinesmen eta praktika batzuk moralki okerrak izan daitezke. 2. Ez genuke norbera bizi den gizartean indarrean dagoen kode morala kritikatzeko modurik izango. 3. Erlatibismoa eta aurrerapen morala bateraezinak dira, aldaketa soilak lirateke. 4. Benetan diren baino askoz handiagotzat ditugu gizarte bateko edo besteko balio moralen arteko aldeak. Ohituretan alde handiak dituzten gizarteek antzekotasun handiak dituzte balioetan.
Eszeptizismoa
Ezin dira irizpiderik aurkitu aukera batzuen edo besteen alde egiteko. Beraz, aukeretako bat ere ez da bestea baino hobea eta ezinezkoa da benetan justua dena bereiztea. Argudioei aurre egin diezaieke esanez badirela arrazionalki zer den egokia eta zer ez argi bereizteko balio.
Subjektibismoa
Judizio moralak ezin dira objektiboki frogatu; beraz, kontu moralak subjektiboak dira eta ezinezkoa da arrazoibideen bidez horien inguruan ados jartzea. Nahiz eta guztiontzat objektibotasuna ezinezkoa izan moralaren eremuan, ez da hala gertatzen intersubjektibotasunarekin.
Emotibismoa
Esakune moralek emozioak eta sentimenduak adieraztea dute helburu bakar, ezin baita esan esakune moralek hizketan ari direnak sentitzen duena baino ez dutela adierazten, emotibisten iritziz.
Ona, Zoriontasun Proiektu Gisa
Bai errealizazio pertsonala, bai norberaren zoriontasuna edo bizitza ona; hauek ez dute zertan pertsona guztientzat gauza bera izan. Eremu horretako arauak zuhurtasun aholkuak dira; norberarentzat baliagarritasun morala dute. Adibidez, aita batek alaba helduari esaten dio soldataren erdia aurreztu beharko lukeela etxe bat erosteko. Alabak aitari entzun dio, baina bere bizitza denez, berak egingo du nahi duena bere diruarekin. Kasu horretan, alabari ideia ona iruditzen zaio, ez aholku txarra. Moralki sasoian dagoen pertsona bat izateko, beharrezkoa da zoriontasunerako egitasmo bat edukitzea. Horretarako, nahitaezkoa da trebatzea, bertute multzo batean sakontzea; zuhurtasuna da. Zuhurra da jarduten duena beretzat eta gainerakoentzat ona eta komenigarria dena xede izanik. Zuhurra da bai erdigunea topatzen dakiena, bai laguntasuna estimatzen badakiena ere. Zoriontasunak hiru arazo mahaigaineratzen dizkio etikari: 1. Ez dugu zertan denok zoriontasunaren ideia bera izan. 2. Norbaitek pentsa dezake bere zoriontasunak besteen sufrimendua justifikatzen duela. 3. Zoriontsu izatea ez dago norbere esku bakarrik.
Justua, Elkarbizitza
Justua da gainerakoekin bai eta gure buruarekin ere ditugun harremanetako zuzentasun eremua. Arauen asmoa unibertsala da, bakoitzak bere onerako zer den uste duenaren menpe egon gabe. Gutxiengo batzuek ezartzen dituzte edozein pertsonak izate hutsagatik bete beharrezkoak. Adibidez, ama batek semeari esaten dio ez tratatzeko gaizki beste ikaskideei. Kasu honetan, semeak amari entzuten dio, baina gero berak egingo du nahi duena, agian ez dio kasu egiten amak esandakoari. Xede dudana ez da bakarrik nire sentimendu bat adieraztea (emotibismoa), ez eta ontzat dudana ere (subjektibismoa). Helburu dudana da nik justutzat dudana halakotzat izan dezan inpartziala den edozein izaki arrazionalek; Justua izatea da gutxi batzuen interesa baztertzeko gai izatea guztion interesen alde. Esaterako, aberastasunaren gaur egungo banaketa justua ez dela, beste banaketa bat egon behar zela. Justua eta onaren artean bereizten baldin badakigu, irizpide moral unibertsalik ba ote dagoen: Justiziakoak bai, zorionekoak ez. Justizia eskatu egiten da, justiziaren etika eta zoriontasunaren etika.