Enpresen Hazkundea: Barne eta Kanpo Estrategiak

Ekonomia1,85 KB

Barne Hazkundea

Enpresaren ekoizpen-ahalmena handitzea inbertsio berrien bidez. Honetarako, produktu bakarra edo gehiago ekoitzi ditzake, merkatu berriak lortuz (ekoizpen dibertsifikazioa).

Produktua aldatu gabe ekoizpena handitzeko, marketing estrategiak erabiliko ditu gehiago saltzeko. Adibidez: prezioa edo produktuaren ezaugarriren bat aldatzea. Adibidez: Umeentzako jogurta helduek ere kontsumitzea lortzea. Honeri espezializazio deritzo.

Enpresek jatorrizko produktuarekin lotutako ondasunak (osagarriak) ekoizten dituzte. Honela, merkatuari buruzko informazioa dute eta lehiakideekiko abantaila lortzen dute. Honeri dibertsifikazio deritzo.

Kanpo Hazkundea

Enpresa batek badauden enpresak erosi, kontrolatu edo batzea da; hau da, lankidetza beste merkatuetan sartzeko edo beste enpresekin akordioak egiteko. Herrialdean zein nazioartean gertatzen da.

Kanpo Hazkunde Mota nagusiak:

  1. Bat-egitea:

    Sozietate batzuk elkartzea beste sozietate berri bat sortzeko. Eskubide eta betebeharrak berriak bereganatzen ditu, aurrekoak deuseztatuz. Ondare bakarra eratzen dute, helburu komunak lortzeko.

  2. Xurgapena:

    Enpresa batek beste bat edo batzuk erosi (xurgatu) eta hauek deuseztatzen dira. Ondarea erosleak bereganatzen du. Xurgapen hau diru edo akziotan ordaintzen da.

  3. Partaidetza:

    Enpresa batek beste baten kapital sozialaren zati bat hartzen du, guztiz (%80 akzio baino gehiago) edo neurri batean (%50 akzio), bakoitzak bere izaera juridikoa mantenduz. Kapital soziala: bazkideen hasierako dirua, akzioetan banatua.

  4. Lankidetza:

    Enpresa independenteen arteko harreman bereziak akordioen bidez. Baliabide eta informazioa partekatzen dute helburu komuna lortzeko, kostuak eta arriskuak gutxituz.

Deskargatu

PDF Word HTML