Enpresaria eta Bere Laguntzaileak: Sailkapena eta Funtzioak

Ekonomia6,39 KB

Enpresaria

Enpresaria langileek osatzen duten piramidearen gailurrean dago. Hala ere, enpresariak beste pertsona batzuen laguntza beharko du bere helburuak lortzeko. Edonola ere, osagai pertsonalen artean erakunde nagusia da enpresaria. Enpresariak eta bere laguntzaileek gauzatzen duten enpresa jarduera enpresariaren beraren izenean egingo da.

Agindu eta erabakiak hartzeko, ahalmen gorena du enpresariak. Bere gain hartuko ditu negozioaren edo enpresaren arriskuak eta etekinak.

Enpresari motak:

Enpresariak izan daitezke bai pertsona fisikoak (kasu honetan banakako enpresariak deitzen dira), bai pertsona juridikoak (sozietate enpresariak).

Banakako enpresaria:

Edozein pertsona fisikok lor dezake banakako enpresariaren estatusa edo izaera. Horretarako beharrezkoak dira:

  • Adin nagusikoa izatea.
  • Norberaren burua gobernatzeko gai izatea (adingabekoak eta ezgaituak ezin dira enpresariak izan hirugarren pertsona batek ez baditu beraien ordez ekintzak burutzen).

Sozietate enpresaria:

Askatasuna dago sozietate enpresariak sortzeko. Merkataritzako sozietateak dira enpresario izaera jaso dezaketen pertsona juridiko bakarrak. Hauek Merkataritza Kodean eta lege berezietan arautzen dira.

Espainiako Konstituzioaren 128.2 artikuluak ahalbideratu egin du “ekimen publikoa jarduera ekonomikoan”. Horren ondorioz, atal horrek legebideztatu egin du erakunde publikoek enpresa jardueran aritzea.

Hala ere, erakunde publikoek ez dute normalean zuzenean merkatuan parterik hartzen. Kapital publikoz eratutako sozietate instrumentalak erabiltzen dituzte helburu hori lortzeko. Kasu horietan erakunde publikoek ez dute enpresario izaera eskuratuko; enpresario izaera hori beraiek eratutako sozietateek izango dute.

Enpresa horiek praktikan “enpresa publikoak” deitzen badira ere, sozietate anonimoa arautzen duen legeriaren menpe izango dira beraien barne-antolaketan eta gainontzekoekin dituzten harremanak antolamendu juridiko pribatuaren arauak aplikatuko zaizkie.

Enpresariaren laguntzaileak

Enpresariak beste pertsona batzuen laguntza beharko du bere helburuak lortzeko. Sailkapen oinarrizkoena hurrengoa litzateke enpresariarekiko menpekotasuna irizpidetzat hartzen dugularik:

Langileak establezimenduan:

Establezimenduan bertan lan egiten dutenak dira. Hauek, enpresariaren menpe daude zuzenean edo zeharka, betiko eta modu egonkorrean.

Ezaugarriak:
  • Menpekotasun eta iraunkortasun ezaugarriak ditu.
  • Laguntzailearen eginkizuna ordaindua da.
  • Beraien eginkizuna ondasun nahiz zerbitzuen ekoizpen eta trukean parte hartzea da.

Orokorrean, esandako ezaugarri horiek guztiak lan-kontratu baten bitartez islatzen dira.

Laguntzaile autonomoak:

Establezimenduaren barruan ez dauden pertsonak dira. Pertsona fisiko zein juridiko hauek ez daude enpresariaren menpe eta noizean behin lagundu egiten diote hitzarturiko ordainketa baten truke. Laguntzaile horiek enpresariak dira. Gauza eta une konkretu batean lagundu egiten diote enpresariari berdintasun juridikoan oinarrituz.

1. Establezimenduko langileak

Establezimenduko langileen artean faktoreak, dependenteak eta langinak aurki ditzakegu. Horien artean bereizketa egiteko bakoitzak duen ordezkapen ahalmena aztertu behar da.

a) Faktorea:

Merkataritza Kodearen 281. atalean agertzen zaigu erakunde juridiko bezala. Faktorea establezimenduaren buru den ahaldun orokorra da; berak gauzatuko du establezimenduaren jarduketa multzo edo trafikoa, beti enpresariaren izenean eta horren kontura. Establezimenduarekin zerikusia duten gauza guztiak kudeatu, zuzendu eta kontrolatuko ditu.

Faktore izateko hurrengoak beharrezkoak dira:

  • Alde batetik, betebeharrak hartzeko gaitasuna izatea (ezgaituak, adingabeak ezin dira faktore izan).
  • Bestetik, enpresariaren kontura jardun behar duenez, enpresariak bere alde emandako ahalmena izatea; horretarako ahalorde orokorra izan beharko du.

b) Dependentea:

Merkataritza Kodearen 252. artikuluan aurki dezakegu.

Dependentea ahaldun berezia da eta etengabe egiten ditu establezimenduaren jarduketa-multzo edo trafikoaren arlo zehatz bateko eragiketak. Ahalordea mugatua izan behar da, bai idatziz bai ahoz isladatu daitekeelarik. Kodearen aginduz ahalorde berezi hauek publizitatea izan behar du. Horretarako jendeari jakinarazi behar zaio jendaurreko abisu zein zirkular baten bidez.

c) Langina:

Merkataritza Kodearen 293. artikuluan babestua dago.

Ordezkaritza maila txikia du. “Langinak merkataritzako eragiketa bat edota nagusiaren jarduketa multzo zein trafikoaren zati bat zuzentzeko ahalmena dutenak dira”. Langinak enpresariaren izenean jarduten duten ahaldunak dira baita ere, nahiz eta dependenteak baino eremu murritzagoan. Langinen ohiko eginkizuna merkataritzako salmentak egitea edo burutzea da jendaurrean zabalik dauden denda zein biltegietan. Enpresariaren izenean zenbatekoa kobratu, nagusien izenean jasoagiriak luzatu, merkatugaiak jasotzeko ardura izango lukete, etab….

2. Laguntzaile autonomoak

Honetan ere sailkapen bat egin genezake:

Edozein era bateko edo besteko laguntza:

Edozein era bateko edo besteko laguntza ematen diote enpresariari ordainketa baten truke. Beraien izaera guztiz anitza da eta jarduera ekonomiko bakoitzera joan behar dugu laguntzaile horiek zein izaerakoak diren jakiteko. Orokorrean enpresariak dira.

Agente bitartekariak:

Merkataritzako trafikoan kontratazioa suspertzen duten pertsonak dira. Alderdiak gerturatzen dituzte eta beraien artean bitarteko izanda kontratuak gauzatzea errazten dute. Bitartekari hauek askeak edo elkargokideak izan daitezke.

Askeak:

Ez dira fede publikoaren titularrak; aholkulariak dira gehienetan.

Elkargokideak:

Elkargo ofizial baten kideak direnak dira eta fede publikoaren titularrak dira gehienetan. Merkataritzako Kodearen 93. artikuluak dioenez, “beraien jurisdikzio hirian notario izaera dute efektu publikoen, industria nahiz merkataritzako baloreen zein merkatugaien kontratazioa eta euren ogibidea osatzen duten gainerako merkataritza egintzei dagokien guztia”. Elkargokide diren laguntzaile hauen liburu eta polizek fede publikoa emango dute.

Deskargatu

PDF Word HTML