Enpresaren Finantziazio Iturriak eta Merkatu Azterketa
Enpresaren Finantziazio Iturriak
Enpresak inbertsioak egin nahi baditu, dirua behar du. Diru hori aurreztuz lor dezakete, maileguz eskatuz, eta abar. Beraz, enpresak dirua lortzeko finantziazio-iturri desberdinak aurkitu behar ditu. Finantziazio-iturri guztiek kostu bat dute; ondorioz, finantzaketa-arloak erabaki behar du zer baliabide erabili.
Finantziazio-iturriak enpresak bere diru-beharrei aurre egiteko eskura dituen ordainbideei esaten zaie. Baliabide hauek lau irizpideren arabera sailka daitezke:
1. Itzultzeko epearen araberako sailkapena
- Epe laburreko finantziazio-iturriak: Itzultzeko epea urtebete baino gutxiagokoa da (hornitzaileen kredituak, banku-maileguak).
- Epe luzerako finantziazio-iturriak: Itzultzeko epea urtebete baino luzeagoa da (kapitala, erreserbak, jesapenak, banku-maileguak).
2. Jatorriaren araberako sailkapena
- Barne-finantziazioa: Enpresan bertan ohiko jardueraren bidez lortutakoak dira. Enpresak ez du kontraturik egin behar funts hauek lortzeko. Adibidez, banatu gabeko mozkinak eta amortizazio-kuotak.
- Kanpo-finantziazioa: Enpresaren ohiko jardueretatik kanpo lortutakoak dira: hasierako kapital-ekarpena, ekarpen berriak, maileguak edota kredituak. Mota hauek kontratu bidez lortzen dira.
3. Jabetzaren araberako sailkapena
- Finantza-baliabide propioak: Enpresaren jabeek jarritakoak (kapitala eta erreserbak).
- Kanpoko finantza-baliabideak: Kanpoko pertsonenak direnak (maileguak, kredituak, jesapenak eta epe laburreko zorrak).
Merkatu Azterketak
Merkatu azterketa merkatua ikertzean datza. Gero eta informazio gehiago izan, orduan eta arrakasta handiagoa izango du estrategiak merkatuan. Hauek dira ikergai nagusiak:
- Ingurunea: Legeak, gizarte-aldaketak eta aldaketa teknologikoak.
- Lehiakideak: Zenbat diren, non dauden, haien produktuen prezioak eta nori saltzen dieten.
- Kontsumitzailea: Erosketa-ohiturak, prezioarekiko sentsibilitatea eta zer baloratzen duten.
- Produktua: Ezaugarriak, materiala eta zer preziotan saldu daitekeen.
Banaketa eta Estrategiak
Banaketa prozesuak honako hauek hartzen ditu barne: produktua biltegiratzea, banaketa fisikoa, fakturazioa eta kobrantza.
Banaketa-kanala eta estrategia alternatiboak
Banaketa-kanal desberdinak erabil daitezke produktuak kontsumitzailearengana iristeko:
- Ordenagailu bidezko salmenta (E-commerce).
- Frankizia.
- Makina automatikoen bidezko salmenta (Vending).
- Teledenda.
Finantziazio Iturriak Titulartasunaren Arabera
1. Baliabide Propioak
Hemen sartzen dira amortizazioak eta autofinantzaketa. Autofinantzaketaren abantailak dira enpresari autonomia handiagoa ematen diola eta likidezia lortzen dela kapital-merkatura jo gabe. Aldiz, desabantailen artean daude irabazien banaketa murrizten dela, dirua errentagarritasun txikiagoko inbertsioetan erabil daitekeela eta ez dela modu azkarrean lortzen.
2. Kanpo Baliabideak
Epe luzeko besteren finantziazio-baliabideak
Epe luzerako maileguak, jesapenak, leasing-a eta renting-a dira nagusiak.
Epe laburreko besteren baliabideak
- Epe laburreko maileguak: 12 hilabeteko iraupena edo gutxiago dutenak. Enpresak finantza-erakunde bati eskatzen dio dirua epe laburreko zorrak ordaintzeko.
- Epe laburreko banku-kredituak:
- Kontuko zorpekoa (zenbaki gorriak): Saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean. Interes handiak ditu, baina dirua berehala erabil daiteke.
- Kreditu-kontua: Enpresak ez badaki ziur zenbat diru beharko duen, kreditu-kontu bat sinatzen du. Erabilitako diruaren arabera interesak ordaintzen ditu, eta erabili gabekoagatik komisioak.
- Merkataritza-kreditua: Hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen den finantziazio automatikoa. Gehienetan doakoa da.
- Merkataritza-efektuak: Bezeroak letra baten bidez ordain dezake. Enpresak dirua lehenago behar badu, bankuak aurreratu diezaioke (deskontua), komisio eta interesen truke. Bezeroak ordaintzen ez badu, enpresak itzuli behar dio dirua bankuari.
- Factoring: Bezeroen kredituak faktore izeneko enpresa bati saltzen zaizkio. Honek fakturen zati bat ordaintzen du komisio baten truke. Bezeroak ordaintzen ez badu, factoring enpresa arduratzen da, ez enpresa saltzailea.
- Finantziazio-funts espontaneoak: Jarduerarekin modu naturalean sortzen direnak (langileen soldatak, Ogasuna edo Gizarte Segurantza ordaintzeko epeak).