Enpresaren Finantza-Analisi eta Ratio Nagusiak

Ekonomia3,85 KB

Maniobra Funtsa (MF)

Definizioa:
Aktibo Korrontea - Pasibo Korrontea
Alternatiba:
Ondare Garbia + Pasibo Ez-Korrontea

Maniobra Funts Positiboa (+)

Aktibo korrontearekin epe laburreko zorrak kitatu ahal izango ditu. Aktibo korronte ia guztia eta ez-korronte guztia finantzatuko ditu.

Maniobra Funts Negatiboa (-)

Inbertsioen zati bat epe laburreko zorrekin finantzatuz gero, enpresak ezin izango die aurre egin epe laburreko zorrei, likidezia arazoak edukiz eta ordainketa etendura gertatuz.

Egoera Finantzarioa

Zorrei aurreikusitako epeetan aurre egiteko gai izatea, ohiko jarduera oztopatu gabe. Ahalik eta errendimendu handiena atera behar die aktiboan inbertitu diren pasiboko baliabideei.

Finantza-Ratioak

Ibilgetu Ratioa

Formula:
Aktibo Ez-Korrontea / (Ondare Garbia + Pasibo Ez-Korrontea)
Interpretazioa:
  • I > 1: Ibilgetu osoa ez da baliabide iraunkorrekin finantzatzen, ez du finantza-orekarik.
  • I < 1: Ibilgetu osoa baliabide iraunkorrekin finantzatzen da, finantza-oreka du.

Erabilgarritasun Ratioa

Formula:
(Eskudirua + Bihurgarriak + Izakinak) / Pasibo Korrontea
Interpretazioa:
  • E < 0.3: Bihurgarritik kobratu eta eskudiruan dutena gehitu behar da. Bankuan eta kutxan duen dirua ez da nahikoa.
  • 0.3 < E < 0.4: Bankuan eta kutxan duen diru kantitatea egokia da unean uneko ordainketei aurre egiteko.

Diruzaintza Ratioa

Formula:
(Zordun Komertzialak + Finantza Inbertsio Laburrak + Eskudirua) / Pasibo Korrontea
Interpretazioa:
  • D > 0.3: Bankuan eta kutxako diru kantitatea ez da egokia unean uneko ordainketentzat.
  • D > 0.4: Bankuan eta kutxan dugun dirua gehiegizkoa da aurre egiteko, baliabideak alferrik galtzen dira.

Likidezia Ratioa

Formula:
Aktibo Korrontea / Pasibo Korrontea
Interpretazioa:
  • L < 1: Izakinak salduta ere ez dugu lortzen Pasibo Korronteko zorrei aurre egiteko beste; likidezia arazo handia dago.
  • 1 < L < 1.5: Izakinak saldu beharra izango du Pasibo Korronteko zorrei aurre egiteko; likideziari dagokionez, justu dabil.

Zorpetze Ratioa

Formula:
(Pasibo Ez-Korrontea + Pasibo Korrontea) / Ondare Garbia
Interpretazioa:
  • Z > 1.2: Besteen baliabideak propioak baino gehiago erabiltzen ditu; oso zorpetuta dago, baliabide propioak gehiago erabili beharko lituzke!
  • 0.5 < Z < 1.2: Baliabide propioak eta besteen arteko erlazioa egokia da.

Autonomia Ratioa

Formula:
Ondare Garbia / (Pasibo Ez-Korrontea + Pasibo Korrontea)
Interpretazioa:
  • A < 0.8: Enpresak ez du finantza-autonomiarik; besteen baliabideak gehiegi erabiltzen ditu.

Berme Ratioa

Formula:
Aktiboa / (Pasibo Ez-Korrontea + Pasibo Korrontea)
Interpretazioa:
  • B < 1: Enpresak porrot arriskua du; aktibo guztiak likidatuta ere ezin ditu zorrak ordaindu.
  • 1 < B < 1.8: Ez dago porrot arriskurik, baina hartzekodunek eragin handia dute enpresarengan.
  • B > 2: Nahikoa berme du.

Deskargatu

PDF Word HTML