Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia3,12 KB

Ekonomia Jarduera

Ekonomia jarduera esaten zaio beharrak asebetetzeko produktuak eta zerbitzuak lortzeko edozein prozesuri. Hiru fase ditu: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa. Beharrak mugagabeak dira, baina haiek asebetetzeko erabiltzen ditugun baliabideak mugatuak dira.

Ekonomia Sektoreak

  • Lehen Sektorea: Naturatik ateratako elikagaiak eta lehengaiak biltzen dira.
  • Bigarren Sektorea: Naturatik ateratako ondasunak eta produktuak eraldatzen dira, kontsumitu ahal izateko.
  • Hirugarren Sektorea: Ez dute ondasun materialik sortzen, zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Etekina

Ekonomia-jarduera bat egin ondoren, jarduera horren gastuen eta diru-sarreren arteko kenketa da.

Ondasuna eta Zerbitzua

Behar bat asebetetzen duen eta balioa duen oro ondasuna da. Zerbitzua, pertsona batek eskaintzen dizun prestazioa da.

Bizi-kostua

Estatu bateko oinarrizko beharrak asebetetzeko behar duzun dirua da.

Inflazioa

Produktuen prezioak gora egiten duenean gertatzen den fenomenoa da.

Inbertsioa

Negozio bati ekiteko edo eusteko eta negozio hori hobetzeko ematen den dirua, hobekuntza horrekin gero etekinak lortzeko asmoz.

Espekulazioa

Produktu baten prezioa igotzea, etekina lortzeko helburuarekin.

Merkatua

Ondasunak eta zerbitzuak eskatzen dituen kontsumitzaile multzoari esaten zaio.

Ekoizpena

Ekonomia-jarduera batek sortutako ondasun eta zerbitzuen multzoari esaten zaio.

Produktibitatea

Ekoitzi denaren eta ekoizteko erabili diren bitartekoen arteko erlazioa.

Familia

Ekoiztu eta kontsumitu egiten dute.

Enpresa

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte. Soldatak ordaintzen dizkiete familiei eta produktuak eta zerbitzuak erosten dizkiete beste enpresei.

Estatua

  • Herrialdeko ekonomia-jarduera arautzeko arauak egiten ditu.
  • Sektore pribatua sustatzen du.
  • Zerbitzu publikoak ematen ditu.
  • Lanpostuak sortzen ditu, zerbitzu publikoak eman ahal izateko.
  • Enpresak sortzen ditu sektore estrategikoetan.

Lana

16 urtetik beherako langileak ezin dira kontratatu, asteko gehieneko lanaldia 40 ordukoa da eta gutxieneko soldata bat ezartzen da.

Ezkutuko Ekonomia

Estatuari deklaratzen ez zaizkion ekonomia-jarduerak dira, eta legez kanpokoak dira.

Kapitala

Natura-baliabideak ez diren eta ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren baliabideak dira.

  • Giza Kapitala: Langileen prestakuntza edo trebakuntza-maila eta esperientzia da.
  • Kapital Fisikoa: Elementu materialek osatzen dute, hala nola eraikuntzek eta garraio-elementuek.
  • Finantza Kapitala: Enpresa bat sortzeko eta haren jarduerari eusteko behar den dirua.

Teknologia

Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren prozedurak eta ezagutzak. Adibidez: Eskuzkoa, Mekanizatua, Teknikatua.

Deskargatu

PDF Word HTML