Ekonomia eta sistema ekonomikoak: merkatua, enpresa eta izakinen kudeaketa

Ekonomia49,56 KB

1. Ekonomia eta sistema ekonomikoak

1.1. Ekonomia eta sistema ekonomikoak

Gizakiok beharrizan batzuk ditugu: elikadura, etxebizitza, jantziak, aisialdia, eta abar. Beharrizan hauek ondasun eta zerbitzu urrien bidez asetzen ditugu. Ondasun eta zerbitzu horiek erabilera alternatiboak dituzte, eta ondasun ekonomikoak deitzen dira. Ondasun ekonomikoak erabilgarriak, urriak eta besterenganagarriak edo eskualdagarriak dira.

Beste alde batetik, gizakiok ondasun mugagabeen bidez asetzen diren beste beharrizan batzuk ditugu, hala nola arnasa hartzea, argia, berotasuna... Horrelako beharrizanak asetzeko beste ondasun mota bat dugu: ondasun askeak edo libreak. Hauek mugagabeak dira eta mundu osoa asetzeko adina daude. Adibide batzuk: airea, eguzkia, itsasoaren ura.

Ekonomia, zientzia bezala, ondasun ekonomikoez arduratzen da. Ekonomiak ondasun ekonomikoen banaketaz arduratzen da gizakien artean, beren beharrizan mugagabeak asetzeko.

Iaz ikasi genuenez, ondasun askeek ez dute preziorik, mugagabeak direlako; ondasun ekonomikoek, aldiz, prezioa dute, urriak direlako.

1.1.1. Hiru oinarrizko galderak eta sistema ekonomikoak

Aipatutakoak hiru oinarrizko galdera planteatzen dizkigu ikuspegi ekonomikotik: Zer ekoiztu, Nola ekoiztu eta Norentzat ekoiztu. Galdera horiei sistema ekonomikoen arabera erantzuten zaie.

Sistema ekonomikoak hauek dira: merkatu sistema ekonomikoa edo sistema kapitalista, ekonomia zentralizatuko sistema edo sistema sozialista eta sistema mistoa.

  • Sistema kapitalistak hiru galderak merkatuaren bidez erantzuten ditu, eskariaren eta eskaintzaren legearen arabera.
  • Sistema sozialistak Estatuaren bidez erantzuten ditu hiru galderak. Sistema honetan estatuak edo gobernuak erabakitzen du zer ekoiztu, nola ekoiztu eta norentzat ekoiztu.
  • Sistema mistoan hiru galderak merkatuaren eta Estatuaren bidez batera erantzuten dira. Merkatuak paper garrantzitsua betetzen du, baina estatuak ere erabaki garrantzitsuak hartzen ditu.

Guk, batez ere, sistema kapitalista edo merkatu sistema ekonomikoa eta sistema mistoa aztertuko ditugu.

1.2. Merkatua

1.2.1. Merkatuaren oinarriak

Sistema ekonomiko kapitalistan, enpresak dira ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko unitateak. Enpresa gehienak pribatuak dira, hau da, norbanakoek martxan jartzen, antolatzen eta kudeatzen dituzte. Estatuak ere enpresak sor ditzake, baina oraingoz interesatzen zaizkigunak pribatuak dira.

Enpresen jarduera merkaturantz zuzenduta dago. Merkatuaren bidez ekoizleek eta saltzaileek kontsumitzaileen beharrizanak ezagutzen dituzte; aldi berean, merkatuak enpresek ekoiztutakoa kontsumitzaileen artean banatzeko balio du.

Merkatua eskatzaileen eta eskaintzaileen multzoez osatuta dago, edo bestela esanda, kontsumitzaileen eta ekoizleen multzoez. Eskatzaileak eta eskaintzaileak produktu baten prezioaz eta kopuruaz ados jartzen saiatzen dira. Ados jartzen direnean, trukea burutzen da.

Merkatuaren definizioa: Merkatua da edozein erakunde, non ondasunak, zerbitzuak eta ekoizpen faktoreak (lurra, lana eta kapitala) modu askean elkartrukatzen diren.

Merkatuaren jarduera determinatzen duten indarrak eskaria eta eskaintza dira, eta hauek gauzatzen dituzten pertsonei eskatzaileak eta eskaintzaileak deitzen zaie.

Eskatzaileen eta eskaintzaileen arteko akordioa prezio jakin batean burutzen da; prezio horretan trukea gauzatzen da, eta prezio horri oreka prezioa deritzo.

1.2.2. Merkatua osatzen duten elementuak

Merkatu batean pertsonak eta instituzioak daude. Hauen artean eskatzaileak eta eskaintzaileak ditugu, eta biek eskariaren eta eskaintzaren legearen arabera jokatzen dute.

Ondasun edo zerbitzu baten eskaria merkatuan: ondasun edo zerbitzu hori prezio maila jakin batean erosteko ahalmena edo nahia da.

Bi eskariaren kurba mota ditugu: ohikoa edo normala eta ez-ohikoa.

  • Eskaria normala edo ohikoa: prezioak gora egiten duen heinean, eskatutako kopurua murrizten da.
  • Eskaria ez-ohikoa: prezioak gora egiten duen heinean, eskatutako kopurua handitzen da.

Eskari normalen artean azpisailkapen bat egin dezakegu:

  • Eskaria elastikoa: prezioak neurri jakin batean gora egiten duenean, eskatutako kopurua neurri handiagoan murrizten da; eta prezioak behera egiten duenean, eskatutako kopurua neurri handiagoan areagotzen da.
  • Eskaria zurruna edo ez-elastikoa: prezioak neurri jakin batean gora egiten duenean, eskatutako kopurua neurri txikiagoan murrizten da; eta prezioak behera egiten duenean, eskatutako kopurua neurri txikiagoan areagotzen da.

Ondasun edo zerbitzu baten eskaintza merkatuan: ondasun edo zerbitzu hori prezio desberdinetan saltzeko nahia eta ahalmena da. Enpresen eskaintza kurba gorakorra da: prezioak gora egiten duenean eskainitako kopurua handitzen da, eta prezioak behera egiten duenean eskainitako kopurua murrizten da.

1.2.3. Merkatu motak

Merkatuak bi irizpide nagusiren arabera sailka daitezke:

A) Eragileen dependentzia edo independentziaren arabera:

  • Merkatu askea edo librea: eskatzaileen eta eskaintzaileen jokabidea librea da, merkatuaren kanpotik etorritako eraginik gabe. Kasu honetan prezioa askatasun osoz finkatzen da.
  • Merkatu ez askea edo kontrolatua: merkatuaren kanpotik etorritako indar batek eragiten die eskatzaileen eta eskaintzaileen jokabideei. Adibidez, Estatuak edo Gobernuak merkatuan esku hartzen duenean, gehieneko prezioak edo gutxieneko soldatak finkatuz.

B) Eskatzaileen eta eskaintzaileen kopuruaren arabera:

  • Lehia perfektuko merkatua: ezaugarriak hauek dira: eskatzaileen eta eskaintzaileen kopurua oso handia da; produktuak edo zerbitzuak oso homogeneoak dira; merkatuaren gardentasuna dago (eragile guztiek informazio osoa dute); enpresen sarrera eta irteera askea da (sartzen dira irabaziak daudenean eta irteten galerak daudenean); normalean prezioak baxuak dira merkatu hauetan.
  • Monopolioa: eskatzaile asko daude baina eskaintzaile edo ekoizle bakarra. Horrelako merkatuetan prezioak lehia perfektuko merkatuetan baino askoz altuagoak dira.
  • Oligopolioa: eskaintzaileen kopuru txiki batek kontrolatzen du eskaintza; beraz, badago lehia beraien artean, baina oso txikia. Prezioak lehia perfektuko merkatuetan baino altuagoak dira, baina monopolioan baino baxuagoak.

1.2.4. Enpresa, helburuak eta funtzioak

Lehenik eta behin, gogoratu ditzagun ekoizpen faktoreak. Ekoizpen faktoreak ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen diren elementuak dira. Hiru dira: lurra, kapitala eta lana.

  • Lurra edo natura baliabideak: lurrean dauden ondasun guztiak edo lurretik lortzen direnak: lurzorua, ur-korronteak, eguzkia, mineralak eta, oro har, lehengaiak.
  • Kapitala: beste ondasun batzuk lortzeko premiazkoak eta beharrezkoak diren elementuen multzoa: makineria, altzariak, tresnak, dirua...
  • Lana: produktu horiek lortzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den giza ahalegina.

Kontzeptua: enpresa, ikuspegi ekonomikotik, ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen unitatea da. Zabalago, enpresa zuzendaritzak antolatutako eta koordinatutako ekoizpen faktore multzo bat da (langileak, makineria, lehengaiak, dirua...), helburu batzuk lortzeko bideratua (batez ere irabaziak) eta arrisku baldintzapean arituz.

Helburuak: enpresa gehienak pribatuak dira eta haien helburu nagusia ahalik eta irabazi handienak lortzea da (irabaziak maximizatzea). Helburu nagusi horretaz gain, enpresek beste helburu batzuk ere izan ditzakete: lana sortzea, helburu sozialak...

Enpresa publikoek (Estatuarenak direnak) normalean ez dute helburu gisa irabaziak maximizatzea, baizik eta enplegua sortzea edo pribatuek eskaini ezin duten ondasun edo zerbitzu bat ekoiztea eta eskaintzea.

Enpresaren funtzioak sistema ekonomikoan eta gizartean:

  • Gizakion beharrizanak asetzeko beharrezkoak diren ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte.
  • Ekoizpen unitate bat da, beste enpresa guztiekin batera herrialdearen ekoizpen osoa sortzen duena.
  • Enplegua eta aberastasuna sortzen ditu: gehienok enpresetan lan egiten dugu, horren truke soldata jasoz.

Enpresaren barneko funtzioak: enpresak, bere helburuak lortzeko, zenbait jarduera burutu behar ditu. Jarduera hauek funtzio batzuen ondorio dira:

  • Hornikuntza edo erosketaren funtzioa: enpresak lehengaiak, tarteko ondasunak edo amaierako ondasunak erosi behar ditu, gero beste produktu batzuk ekoizteko edo saltzeko.
  • Produkzioa: enpresak lehengaiak edo tarteko ondasunak eraldatzen ditu, amaierako ondasunak ekoizteko eta saltzeko.
  • Banaketa edo funtzio komertziala: enpresak bere produktuak lantegitik kontsumitzaileen eskuetara eraman behar ditu, eta horretarako banaketa sare bat erabiltzen du.
  • Giza baliabideen kudeaketa: nor kontratatu, zein soldata ordaindu, zenbat langile jarduera bakoitzerako...
  • Finantzaketaren funtzioa: beharrezko dirua lortzea eta ondoren inbertitzea; nondik atera behar dituen baliabideak edo funtsak...
  • Ikerketa, garapena eta berrikuntzaren (I+G+b) funtzioa: teknologia berriak, lehiakor izateko.
  • Antolakuntza eta zuzendaritzaren funtzioa: edozein enpresatan zuzendaritza departamentu bat egon behar da aurreko funtzioak koordinatzeko eta antolatzeko.

1.2.5. Enpresaren lehiakortasuna

Enpresen arteko lehia, bere merkatu-kuota handitzeko, ekonomia kapitalistaren ezaugarri garrantzitsu bat da. Baina zer da merkatu-kuota? Enpresaren salmenten eta enpresa guztien salmenta osoaren arteko zatidura da. Adibidez, Coca-Colak merkatu osoaren salmenten %75a kontrolatzen du.

Enpresaren estrategia eta abantaila lehiakorra: Porterren arabera, enpresa baten estrategia lehiakorra merkatuan lehiatzeko modua da. Modu honek zerikusi handia du enpresaren ingurunearekin, eta batez ere bere sektore ekonomikoko beste enpresekin.

Porterren ustez, edozein sektore industrialetan indar lehiakor hauek daude:

  • Lehiakide berrien agerpenaren mehatxua
  • Sektorean dauden lehiakideen arteko lehia
  • Ager daitezkeen ordezko ondasun edo zerbitzu berriak
  • Erosleen negoziazio ahalmena

Porterrek esaten du hiru estrategia nagusi daudela, merkatu lehiakorrean enpresek arrakasta izan dezaten:

  • Kostuetan liderra izatea: lehiakideek baino kostu baxuagoak edukitzea.
  • Produktuaren edo zerbitzuaren desberdintze eraginkorra lortzea: diseinu desberdin baten edo markaren irudi hobearen bidez, enpresaren produktuak edo zerbitzuak lehiakideenak baino erakargarriagoak izatea.
  • Eskaintza zuzendua edo segmentazio handiko eskaintza: bezeroen talde bakoitzari eskaintza eta produktua edo zerbitzua egokitzea. Adibidez, hegazkinetan bi eskaintza mota daude: 1. klasea eta turista klasea. Zerbitzu nagusia ia berdina da, baina 1. klaseak zerbait gehiago eskaintzen du (erosotasuna, janari hobea...).

1.3. Enpresa eta enpresarioa (hiru ikuspegi)

Enpresari eta enpresarioari buruzko hiru ikuspegi desberdin daude: Schumpeterrena, Knighten eta Galbraithena.

  • Enpresario berritzailea (Schumpeter): Schumpeterren arabera, enpresarioaren zeregina negozio aukera berri bat martxan jartzea da, asmakizun edo ideia bat orain arte ustiatu gabe aprobetxatuz.
  • Arriskuak hartzen dituen enpresarioa (Knight): enpresarioak arriskuak hartzen ditu negozioa martxan jartzean. Diru kopuru bat aurreratzen du eta dirusarrerak lortzen hasi baino lehen kostu batzuk ditu; batzuetan galerak izaten ditu eta enpresa itxi behar du.
  • Teknoegitura (Galbraith): gaurko enpresetan jabetzaren eta zuzendaritzaren arteko bereizketa dago. Enpresa handietan jabetza bazkide askoren artean banatuta dago, eta zuzendaritza tekniko gutxi batzuek osatzen dute. Tekniko hauek profesionalak dira, soldata kobratzen dute, baina askotan ez dira enpresen jabeak. Horregatik Galbraithek dio gaurko enpresak teknoegitura batek (teknikarien egiturak) kontrolatzen dituela.

1.4. Enpresa motak

Enpresak sailkatzeko bost irizpide daude: sektore ekonomikoaren arabera, jardueraren arabera, kapitalaren jabetzaren arabera, tamainaren arabera eta izaera juridikoaren arabera. Kapitulu honetan lehen lauak ikasiko ditugu. Bosgarrena hurrengo kapituluan ikasiko dugu.

Sektore ekonomikoaren arabera

  • Lehen sektoreko enpresak: nekazaritza, itsasoa, abeltzaintza eta erauzketa arlokoak.
  • Bigarren sektoreko enpresak: industrian dihardutenak. Haien bidez ondasunak eraldatzen dira. Adibidez, enpresa kimikoak eta eraikuntzakoak.
  • Hirugarren sektoreko enpresak: zerbitzuetako enpresak: garraio enpresak, turismo agentziak, komunikazio enpresak...

Jardueraren arabera

  • Industriakoak: eraldaketan dihardutenak. Lehengaiak erosten dituzte kontsumo produktu bihurtzeko. (Lantegiak)
  • Merkataritzakoak: merkataritza-gaiak erosten dituzte prezio batean eta saltzen dituzte eraldatu gabe, prezio altuagoan. (Dendak)
  • Zerbitzuetakoak: ez dute ondasun materialik ekoizten edo saltzen, jarduerak baizik. (Turismo agentziak)

Kapitalaren jabetzaren arabera

  • Enpresa publikoak: Estatuarenak dira. Jabetza esku publikoetan dago. (RENFE)
  • Enpresa pribatuak: jabetza partikularren esku dago. (BBVA)
  • Mistoak: kapitalaren zati bat Estatuarena da eta beste zati bat esku pribatuetan dago. (Kutxabank)

Tamainaren arabera

Tamaina neurtzeko irizpide desberdinak daude (fakturazioa, salmenten balioa, langile kopurua...). Guk azken hau hartuko dugu irizpide gisa.

  • Mikroenpresak: 10 langile baino gutxiago.
  • Enpresa txikiak: 10 eta 49 langile bitartean.
  • Enpresa ertainak: 50 eta 249 langile bitartean.
  • Enpresa handiak: 250 langile edo gehiago.

2. Enpresa eta merkataritza-arauak

2.1. Merkataritza-arauak

Enpresen arteko lehia onuragarria da kontsumitzaileentzat, produktu hobeak eta prezio baxuagoak erosteko aukera baitute. Baina lehiak berez ez du gizartearentzako ongizate handiagorik bermatzen, ezta oreka sozialik ere. Horregatik, beharrezkoa da Estatuaren esku-hartzea. Estatuak merkataritza-arauak eta legeak ezarri behar ditu, enpresen eta industriaren gehiegikeriak kontrolatzeko eta enpresek eta merkatuek gizarteari dagokionez beren jarduerak modu positiboan burutzeko.

Estatuak merkataritza-arauak eta legeak ezartzen ditu, eta arau eta lege multzoak Merkataritza Zuzenbidea osatzen du.

Merkataritza Zuzenbideak enpresarioen antolaketa eta jarduera profesionala merkatuan arautzen ditu. Merkataritza Zuzenbidearen bidez Merkataritza Erregistroa ere arautzen da.

Merkataritza Erregistroa Justizia Ministerioaren menpe dagoen organoa da, eta bere eginkizunen artean daude:

  • Elkarteak sortzean Merkataritza Erregistroan inskribatu behar dira. Haien jarduerei dagozkien zenbait ekintza ere erregistratu behar dira.
  • Enpresen liburuak legalizatzen dira, kontabilitate liburuak bertan jartzen dira...
  • Enpresa jardueran segurtasuna lortzeko ezinbestekoa da zenbait informazio publikoa izatea. Merkataritza Erregistroaren helburua hauxe da: lehenik, informazio horiek egiazkoak direla bermatzea, eta bigarrenik, informazio hori kontsultatu nahi edo behar duen edonork egin ahal izatea.

2.2. Publizitateari eta lehiari buruzko arauak

Estatuek legeak ezarri dituzte enpresen arteko lehia babesteko; horregatik, adibidez, gobernuek ezin diote dirulaguntzarik eman enpresei. Enpresa bakoitzak bere kabuz eta laguntza publikorik gabe lehiatu behar du. Horretarako, Europako Batasunak Lehiaketaren aldeko Legea ezarri du. Honen bidez, monopolioak debekatzen dira, baita oligopolioetako enpresen arteko akordioak ere.

Bestalde, kontsumitzaileak babesteko, publizitateari dagozkion arau batzuk ere ezarri ditu Europako Batasunak. Hauen artean, Publizitatearen Lege Nagusia aztertuko dugu. Lege honek debekatzen du:

  • Publizitate engainagarria: produktu eta zerbitzuen ezaugarriei, kalitateari edo jatorriari buruz engainatzen duena.
  • Publizitate desleiala edo bidegabea: beste enpresen produktuei edo zerbitzuei mespretxua edo ospe galera eragiten diena.
  • Publizitate subliminala: pertsonaren portaeran, norberak kontziente izan gabe, eragina duena.

2.3. Berrikuntza teknologikoa eta industria-jabetza

Berrikuntza teknologikoa ezinbesteko baldintza da enpresetan aurrerapen ekonomikorako. Berrikuntza prozesu hauek inbertsio handiak behar dituzte. Berrikuntza teknologikoaren onuradun dira enpresa berritzailea ez ezik, kontsumitzaileak ere, produktu aurreratuagoak izango baitituzte merkatuan.

Enpresen berrikuntza ahaleginak babesteko, estatuek arau batzuk ezarri dituzte, industria-jabetza babesten dutenak. Hauen artean patentea eta marka ditugu:

  • Patentea: zerbait asmatu edo aurkikuntza bat egin duenari Estatuak ematen dion agiria da, asmakuntza edo aurkikuntza horren onurez bera bakarrik balia daitekeela adierazten duena. Patentearen jabeak, nahi izanez gero, bere asmakuntza ekoizteko lizentziak edo baimenak saldu ahal dizkie beste pertsona edo enpresa batzuei. Patentearen iraupena 20 urtekoa da, eta ezin da luzatu.
  • Marka: industria edo merkataritza produktu baten izena da, ekoiztu duen enpresak erregistratua eta gainerakoetatik bereizteko erabiltzen duena. Adib.: “Seat Ibiza” markako kotxea. Markaren iraupena 10 urtekoa da, eta iraupen bereko epeetan luzagarria da.

2.4. Enpresen sailkapena izaera juridikoaren arabera

Enpresa bat sortzean, pertsona bakarrek edo taldeek hartu behar duten lehen erabakia enpresa horrek hartuko duen izaera juridikoa zehaztea da. Erabaki horrek lege- eta fiskalitate-ondorio garrantzitsuak izango ditu, bai jabeentzat bai enpresa berriarentzat.

Kontuan hartu beharreko irizpide nagusiak:

  • Boterea banatzeko modua: jabe bakoitzak (batzuk badira) enpresaren kudeaketan eta administrazioan lortu nahi duen parte-hartze mailaren arabera.
  • Finantzaketa modua: enpresaren bultzatzaileak bazkide-jabe berriak sartu nahi baditu baliabide berriak ekartzeko, era sozial bat hartu beharko da.
  • Arrisku patrimoniala: jabeek nahi duten ondarearen gaineko ardura maila. Enpresaren zorrei aurre egiteko beren ondare osoarekin erantzuteko prest dauden, edo soilik inbertitutako kapitala arriskatu nahi duten.
  • Kostu fiskala: izaera juridiko desberdinek zama fiskal desberdinak izan ditzakete.

Batez ere, enpresa jarduera aurrera eramateko bi izaera juridiko nagusi daude:

  • Banako enpresaburua edo autonomoa (norbanakoaren jabetzako enpresa): pertsona fisiko bakar batek kapitala jartzen du, negozioa zuzentzen du eta arriskua bereganatzen du.
  • Enpresa soziala edo sozietateak: enpresa jarduera garatzeko pertsona batzuk elkartzen direnean. Kasu honetan negozioaren titularra pertsona juridikoa da, ez norbanako bat.

Izaera juridiko nagusiak:

  • Banako enpresaburua: pertsona fisiko bat.
  • Enpresa soziala: pertsona batzuk, izaera juridikoa dutenak.
    • Sozietate kolektiboa
    • Sozietate komanditarioa
    • Sozietate anonimoa
    • Erantzukizun mugatuko sozietatea
    • Sozietate kooperatiboa
    • Lan sozietate anonimoa

Sozietate edo enpresa eredu baten edo bestearen artean erabakitzeko orduan, garrantzitsua da ondorengoa kontuan hartzea:

  • a) Enpresak bere jarduerak hasteko behar duen hasierako kapitala zein den.
  • b) Zenbat bazkide behar diren kapitala jartzeko.
  • c) Enpresa nola antolatu eta kudeatuko den.

2.4.1. Banako enpresaburua edo norbanakoaren jabetzako enpresa

Banako enpresaburua edo autonomoa, irabaziak lortzeko asmoz jarduera ekonomiko bat egiten duen pertsona fisikoa da, horretarako lan kontratu bati lotuta egon gabe.

Banako enpresaburuak izan daitezke beren ondasunen erabilera librea duten adin nagusiko pertsonak, eta lege ordezkarien bidez jarduten duten adingabeak edo ezinduak.

Ondare pertsonalaren eta enpresaren ondarearen artean bereizketarik ez dagoenez, enpresariak bere betebeharrak (hau da, bere zorrak ordaintzeko) egungo eta etorkizuneko ondasunekin egingo ditu. Beraz, banako enpresariaren erantzukizuna mugagabea da.

Kapitalari dagokionez, banako enpresaburuaren izaera juridikoak ez du gutxieneko kopuru jakinik eskatzen. Edozein kopuruk balio du enpresa mota hau osatzeko.

Enpresaren izen soziala edo izena jabearen edo enpresariaren izen zibila izango da.

BEZari lotuta dago, eta Ekonomia Jardueraren gaineko Zerga (EJZ) ordaindu behar da eta Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta eman. Banako enpresaburuak PFEZ ordaindu behar du bere etekinengatik.

Enpresa mota honen alde ona da sortzea oso merkea eta erraza dela. Alde txarra da erantzukizun mugagabekoa dela.

2.4.2. Enpresa sozialak edo sozietate garrantzitsuenak

Sozietate kolektiboa

Bi bazkide edo gehiagorekin sortzen da, eta bertan bazkideek ondasunak eta lana (edo lana bakarrik) jartzen dituzte.

Sortzea eskritura publikoan eta Merkataritza Erregistroan inskribatuz egin behar da, derrigorrez.

Sozietate kolektiboko bazkideak bazkide kolektiboak dira, eta bi bazkide mota daude:

  • Kapitalistak: lana eta kapitala (aktiboaren ondasunak, dirua...) jartzen dituzte.
  • Industrialak: lana bakarrik jartzen dute. Ez dute kapitalik jartzen.

Bazkide kolektiboek beren ondare osoarekin erantzuten diete zorrei. Beraz, bazkideen erantzukizuna mugagabea da.

Sozietate mota honen ezaugarriak:

  • Enpresaren izen sozialean bazkide guztien izenak agertu behar dira, edo bazkide baten izena bakarrik, ondoren “eta konpainia” esapidearekin.
  • Gutxieneko bazkide kopurua bi da, eta gehienezkoa ez dago.
  • Debekatuta dago bazkidetza beste pertsona bati lagatzea beste guztien baimenik gabe, sozietatea bazkideen arteko konfiantzan oinarritzen baita. Debekatuta dago bazkide berriak besteen baimenik gabe onartzea.
  • Bazkideek ezin dute sozietatearen antzeko beste negoziotan aritu beren kabuz, baina bai beste jarduera desberdinetan.
  • Sozietateen gaineko zerga ordaindu behar dute sozietate horiek.

Sozietate komanditarioa

Sortzea eskritura publikoan eta Merkataritza Erregistroan inskribatuz egin behar da, derrigorrez.

Bi bazkide mota daude:

  • Kolektiboak: lana eta kapitala jartzen dituzte. Sozietatea kudeatzen dute eta enpresaren zorrei mugarik gabe erantzuten diete. Sozietate kolektiboetako bazkide kolektiboen tratu bera jasotzen dute. Erantzukizun mugagabea dute.
  • Komanditarioak: kapitala bakarrik jartzen dute. Ez dute sozietatearen kudeaketan parte hartzen, eta beren erantzukizuna jarritako kapitalak mugatzen du. Jarritako kapitalarekin bakarrik erantzuten diete zorrei. Erantzukizun mugatua dute. Aurkako hitzarmenik ez badago, jarritako kapitalaren arabera hartzen dute parte etekinetan.

Izen sozialean bazkide kolektiboen izenak agertu behar dira, eta “komandita erako sozietatea” adierazi behar da. Bazkide baten izena bakarrik agertuko balitz, “eta konpainia” esapidea gehitu behar zaio.

Gutxieneko bazkide kopurua bi da, bat kolektiboa eta bestea komanditarioa, eta gehienezko kopururik ez dago. Kapital sozialean ere ez dago legez ezarritako gutxienezkorik.

Jarritako kapitala akzioetan zatituta badago, “Akzio bidezko Sozietate Komanditarioa” izena hartuko du, eta Sozietate Anonimoen Legearen arabera arautuko da. Kasu honetan gutxieneko bazkide kopurua hiru izango da, eta horietatik gutxienez bat kolektiboa izango da, beraz, zorrei mugagabe erantzungo diena. Gutxieneko kapital soziala 60.000 € da, eta horietatik sortzean %25a ordaindu behar da, eta gainerakoa estatutuek ezarritako momentuan eta moduan.

Estatutuak: sozietatearen barruko arauak.

Banako enpresa, sozietate kolektiboa eta sozietate komanditarioa erakunde pertsonalistak dira, lana ekarpen gisa onartzen dutelako. Hori ez da gertatzen sozietate kapitalistetan, ondoren ikusiko dugun bezala.

Sozietate anonimoa

Kapital soziala akzioetan banatuta duen sozietate kapitalista da, eta bazkideen erantzukizuna jarritako kapitalean mugatuta dago. Beraz, erantzukizuna mugatua da. Jarritako kapitalarekin bakarrik erantzun behar diete zorrei.

Sortzea eskritura publikoan eta Merkataritza Erregistroan inskribatuz egin behar da, derrigorrez.

Ekarpenak dirutan edo ondasunetan izan daitezke, baina inoiz ez lanean, sozietate pertsonalistetan gertatzen den bezala.

Izen sozialak berezkoa izan behar du, eta “Sozietate Anonimoa” edo “SA” esapideak adierazi behar du.

Sozietate anonimoa bazkide bakar batekin osa daiteke, eta ez dago bazkide kopuru gehienik. Normalean, bazkide batzuek sortzen dute sozietate anonimo bat.

Gutxieneko kapitala 60.000 € da, eta horietatik sortzean %25a ordaindu behar da (notarioaren aurrean egiaztatuta), eta gainerakoa estatutuek ezarritako momentuan eta moduan ordainduko da, edo, bestela, administratzaileen arteko akordioaren arabera.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) eta sozietateen gaineko zerga (SZ) ordaindu behar ditu. BEZari ere lotuta dago.

Esan dugu sozietate anonimoaren kapitala akzioetan zatituta dagoela. Akzioak, beraz, kapital sozialaren zatiak dira, normalean balio berekoak, eta bazkide batetik bestera libreki transmititu daitezkeenak.

Akzioen balioa:

  • Balio nominala = Kapital soziala / Akzio kopurua
  • Merkatu balioa = kotizazioaren arabera
  • Kontabilitateko balio teorikoa = Ondare garbia / Akzio kopurua

Gainera, akzioek eskubide hauek ematen dizkiete beren jabeei (akziodunei):

  • Botoa emateko eskubidea Akziodunen Batzar Nagusian.
  • Dibidendoak jasotzeko eskubidea. Dibidendoak irabazien proportziozko zatiak dira.
  • Kapital-zabalkuntzetan akzio berriak harpidetzeko lehentasun eskubidea.
  • Sozietatea likidatuko balitz, zati edo kuota bat jasotzeko eskubidea.
  • Sozietateari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea.

Sozietatearen organoak:

  • Akziodunen Batzar Orokorra edo nagusia: sozietateari dagozkion gaiei buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko akziodunen bilera da. Bilera egin ahal izateko, aldez aurretik deialdia egin behar da, oro har. Batzar orokorrean ondoko erabakiak hartzen dira:

    • Kudeaketa sozialaren kontrola, urteko kontuen onarpena eta irabaziak edo emaitza banatzeko modua.
    • Kargudunak izendatzea eta kentzea.
    • Sozietatearen estatutuetako aldaketak.
    • Kapitalaren zabalkuntza edo murrizketa.
    • Estatutuetan agertzen diren beste gaiak.

    Hiru batzar orokor mota daude:

    • Batzar Orokor Arrunta: osatzeko aldez aurreko deialdia egin behar da, eta urtearen lehen sei hilabeteetan egingo da. Batzar honen funtzioak hauek dira: kudeaketa soziala kontrolatzea, urteko kontuak onartzea eta irabaziak edo emaitza banatzeko modua.
    • Aparteko Batzar Orokorra: aurreko ezaugarriak ez dituen edozein batzar, hau da, ez-ohiko batzar orokorra. Edozein unetan osa daiteke, eta beste gai batzuetarako egiten da deialdia. Batzar Orokor Arruntarekin duen bat etortzea bakarrik da aldez aurreko deialdia egin behar dela osatzeko.
    • Batzar unibertsala: akziodun guztiak daudenean osatuta geratzen da, eta edozein gairi buruz aritu daiteke. Ez da beharrezkoa aldez aurreko deialdia.
  • Administratzaileak: sozietatearen kudeaketa eta ordezkaritza funtzioak betetzen dituzten pertsonak dira. Akziodunen Batzar Orokorrak aukeratzen ditu.

    Organo hau bi motatakoa izan daiteke:

    • Unipertsonala: administratzaile bakarra.
    • Administrazio kontseilua: kontseilu honetako kideak Batzar Orokorrak botoen gehiengo bidez aukeratzen ditu, eta osatzeko gutxienez hiru pertsona behar dira. Erabakiak gehiengoaren bidez hartzen dira.

Sozietate mugatua edo erantzukizun mugatuko sozietatea

Kapitala partaidetzetan banatuta duen sozietate kapitalista da.

Partaidetzak dirutan, ondasunetan edo eskubideetan izan daitezke.

Bazkideen erantzukizuna mugatua da. Beren partaidetzarekin bakarrik erantzuten dute.

Sortzea eskritura publikoan eta Merkataritza Erregistroan inskribatuz egin behar da, derrigorrez.

Izen sozialak berezkoa izan behar du, eta “Sozietate Mugatua” edo “SM” esapideak adierazi behar du.

Sozietate mugatua bazkide bakar batekin osa daiteke, eta ez dago bazkide kopuru gehienik. Normalean, bazkide batzuek sortzen dute sozietate mugatu bat.

Gutxieneko kapitala 3.000 € da.

Sozietate mugatuko bazkideen partaidetzek, praktikan, sozietate anonimo bateko akzioen eskubide berdinak ematen dizkiete bazkideei. Hala ere, partaidetza bat eskuz aldatzeko, aurretik administratzaileei jakinarazi beharko zaie, eta hauek beste bazkideei jakinaraziko diete. Azken hauek, nahi izanez gero, beren erosteko lehentasun eskubidea gauzatu dezakete.

Sozietate mugatuen organoak sozietate anonimoenak bezalakoak dira, hau da, Batzar Orokorra eta Administratzaileak, eta haien funtzionamendua berdina da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ) eta sozietateen gaineko zerga (SZ) ordaindu behar ditu. BEZari ere lotuta dago.

Sozietate kooperatiboa

Ekonomia sozialeko arloko sozietatea da, eta bere helburu eta ezaugarriengatik laguntza eta babes berezi batzuk ditu. Bere helburua ez da ekonomikoa, soziala baizik.

Egitura eta kudeaketa demokratikoa duten sozietateak dira. Interes edo behar komunak dituzten pertsonak atxikimendu librean eta borondatezko baja erregimenean elkartzen ditu, eta beren helburuak lortzeko, komunitatearen zerbitzura enpresa jarduerak egiten ditu, komunitatearen helburuak bete ondoren emaitzak (etekinak) bazkideen artean banatuz.

Sortzea eskritura publikoan eta Kooperatiben Erregistroan inskribatuz egin behar da, derrigorrez.

Gutxieneko kapitala Euskal Autonomia Erkidegoan 3.000 € da, eta gutxieneko bazkide kopurua 2 edo 3 da, sozietate kooperatiba motaren arabera.

Sozietate kooperatiboen organo sozialak hauek dira:

  • Batzar Orokorra: borondate soziala osatzeko eta adierazteko organo gorena. Bazkideek osatzen dute. Erabakiak botoen bidez hartzen dira.
  • Kontseilu Errektorea: gobernu, kudeaketa eta ordezkaritza organoa. Gutxienez hiru pertsonak osatu behar dute: presidentea, presidenteordea eta idazkaria.
  • Interbentoreak: kontrol organoa. Haien funtzio nagusia urteko kontuak onartzea edo ez onartzea da.

Lan sozietate anonimoa

Sozietate anonimo bat da. Beraz, gutxieneko kapital sozialak 60.000 € izan behar du. Kapital sozialaren %51k gutxienez bertan lan egiten duten langileen esku egon behar du. Bazkide batek ezin du kapitalaren herena baino gehiago izan.

Sortzea eskritura publikoan eta Lan Sozietate Anonimoen Erregistroan inskribatuz egin behar da, derrigorrez. Horrez gain, Merkataritza Erregistroan ere inskribatu behar da, beste edozein sozietate bezala.

Gutxieneko bazkide kopurua 3 da, baina badago aukera kontratu mugagabea duten bi langilerekin sortzeko; kasu honetan bazkideek kapitalaren herena baino gehiago izan dezakete.

Sozietate anonimo bat denez, kapitala akzioetan banatuta dago.

Gainera, bere organo sozialak sozietate anonimo arruntarenak bezalakoak dira: Batzar Orokorra eta Administratzaileak, eta haien funtzionamendua berdina da.

2.5. Enpresa taldeak edo enpresa kontzentrazioak

Enpresa taldeak edo enpresa kontzentrazioak enpresen batasunak dira. Horrelako batasunak abantaila batzuk lortzeko egiten dira.

Enpresa kontzentrazioak goitik beherakoak edo zeharkakoak izan daitezke: goitik beherako kontzentrazioek ekoizpen eta banaketa prozesuen maila guztiak hartzen dituzte; zeharkako kontzentrazioek, aldiz, ekoizpen prozesuaren maila bera betetzen duten enpresak elkartzen dituzte.

Enpresa kontzentrazioek lehengo egoerarekiko abantaila-posizio bat lortu nahi dute. Abantaila-posizio hori lortzeko, enpresak elkartzen dira helburu nagusi batzuekin. Enpresa kontzentrazioen helburu nagusiak hauek dira:

  • Ziurtasun eza edo zalantza faktoreak ahalik eta gehien murriztea.
  • Ekoizpen prozesuak eta merkaturatze bideak optimizatzea.
  • Merkatuan monopolioaren antzeko posizioa lortzea, edo abantaila handiagoarekin lehiatzea.
  • Finantzatzeko gaitasun handiagoa bilatzea.
  • Administrazioek eta gobernuek egindako eskaerei erantzutea, eskaintzen diren abantaila fiskalez eta bestelakoez baliatuz.

Kontzentrazio mota desberdinak daude. Guk hiru mota ikasiko ditugu: trust-a, kartela eta holdinga.

Trust-a

Enpresa edo sozietate multzo bat beste sozietate baten menpe jartzen da, beren izaera ekonomikoa galduz, baina ez beren izaera juridikoa.

Goitik beherako enpresa kontzentrazioa da. Hortaz, enpresa multzo honek ekoizpen eta banaketa prozesuen maila guztiak betetzen ditu, eta horrek kostuen murrizketa handia dakar, helburu monopolistiko argi batekin. Hau legediaren aurkakoa izan daiteke. Adibidez, paper-lantegia, tinta-fabrika, argitaletxea eta liburu-banaketan dihardutenak elkartzen dira.

Kartela

Produktu mota bat edo ekoizpen prozesuaren maila berean dihardutenen enpresa kontzentrazioa da, euren arteko lehia ezabatzeko edo murrizteko, merkatuko alor desberdinak eta eremu geografikoak elkarren artean banatuz. Zeharkako kontzentrazioa da. Elkartzen diren sozietateek ez dute ez beren izaera ekonomikoa, ez juridikoa galtzen. Adibidez, olioaren ekoizleen elkartea, olioaren prezioa finkatuz edo merkatua banatuz.

Kartelen akordioek lehiaren legeak urratzen dituzte.

Holdinga

Enpresa kontzentrazio mota honen helburua enpresa multzo bati zuzendaritza bakar eta irmoa ezartzea da.

Holdingean, normalean, sozietate nagusi bat (sozietate matrizea) beste batzuen gainean dago. Sozietate matrize honek taldeko beste enpresak (enpresa filialak) kontrolatzen eta zuzentzen ditu. Normalean, sozietate matrizeak sozietate filialen akzioak ditu eta horrela kontrolatzen ditu.

Bi holding mota izan daitezke:

  • Holding purua: enpresa matrizearen helburu eta funtzio bakarra enpresa filialak kontrolatzea da.
  • Holding mistoa: enpresa matrizeak, filialak kontrolatzeaz gain, bere helburu sozial eta ekonomikoak ere baditu.

3. Izakinen kudeaketa

Edozein enpresak hornikuntza behar du bere jardueraren ondorioz sortzen diren beharrei aurre egiteko.

  • Merkataritza enpresak ondasunez hornitzen dira, geroago beren bezeroei artikulu horiek saldu ahal izateko.
  • Industria enpresek lehengaiez eta tarteko ondasunez hornitzen dira, beste produktu batzuk ekoizteko eta gero saltzeko.

Hornikuntzaren ondorioa biltegiratzea da.

  • Erosketen kostuak: hornitzaileei erositako ondasunen truke ordaindutako diru kopurua da, gehi biltegira iristearekin lotutako gastuak (aseguruak, garraioa...). Erositako unitateak zenbat eta gehiago izan, orduan eta handiagoak izango dira erosketen kostuak ere.
  • Eskaeraren kostuak: eskaerarekin berarekin lotutako kostuak dira: inprimakiak, telefonoaren gastuak, prestaketak, gutun komertzialak... Zenbat eta eskaera gehiago egin, orduan eta handiagoa izango da enpresaren eskaeraren kostua.
  • Biltegiaren kostuak: baliabide materialen kostuak (biltegiaren alokairua) eta giza baliabideen kostuak (biltegian lan egiten duten pertsonen soldatak) dira. Aurrekoekin batera, biltegiaren kostuen artean zaharkitzapena ere sar dezakegu, hau da, ondasun batzuen balio galera, modatik pasatzen direlako edo produktu berri eta hobeak sortzen direlako. (Egoera honen adibidea ordenagailuena da; berrikuntza teknologiko handiak daude eremu horretan, eta duela 2 urte 600 €-tan kostatzen zena, gaur erdia balio dezake.)

Izakinak edo stocka: enpresak une jakin batean dituen salgaiak, lehengaiak, produktu erdi-bukatuak eta bidean dauden produktuak dira.

Izakinak izateak kudeaketa eraginkorra eskatzen du, bestela ondorio negatiboak ekarriko dizkio enpresari, adibidez:

  • Izakinak galtzea edo izakinen narriadura.
  • Eskaera une egokian ez egitea, izakinak agortzeko arriskuaz eta bezeroen eskaerei aurre egin ezin izateaz.
  • Izakin kopuru egokia ez erostea. Honek bi ondorio negatibo ekar ditzake: lehenik, biltegiaren kostuak handitzea, beharrezkoak direnak baino unitate gehiago erosten badira; eta bigarrenik, eskaeraren kostuak handitzea, eskaera gehiago egin behar direlako, beharrezkoak direnak baino unitate gutxiago erosten badira.

Izakinen kudeaketa egokia burutzeko honako puntu hauek argi izan behar dira:

  1. Mantendu behar diren izakinen maila eta kopurua.
  2. Eskaera egin behar den momentu egokia.
  3. Beharrezkoa den hornikuntza kopurua. Biltegian izakinen maila altuegia izango balitz, biltegiaren kostuak oso altuak izango lirateke. Bestalde, izakinen maila baxuegia izango balitz, stocka agortzeko arriskua egongo litzateke.

Izakinen kudeaketarekin lotutako zenbait kontzeptu definituko ditugu:

  • Stock haustura: biltegiak eskaera betetzeko gai ez direnean gertatzen da, eskatzen zaizkien artikuluak ez dituztelako. Bezeroen eskaerei aurre egin ezinik egotea da stock-haustura. Stock-hausturak kostuak ekartzen dizkie enpresei: produktua salduezin izateak bezeroak galtzea eragiten die enpresa komertzialei; enpresa industrialetan, beharrezko elementuak falta direnez, ezin dituzte produktuak ekoitzi eta, ondorioz, ezin dituzte saldu. Stock-hausturak saihesteko, enpresak segurtasun-stocka mantendu behar du.
  • Segurtasun-stocka: enpresek artikulurik gabe geratzeko arriskua saihesteko mantendu behar duten izakinen maila da. Enpresek biltegiaren segurtasun-stockaren gainetik mantentzen saiatu behar dute, problemak ekiditeko.
  • Hornikuntza epea: eskaera-agindua ematen denetik merkagaiak biltegira iritsi arteko denbora da. Komeni da epe hori ahalik eta laburrena izatea, honela biltegian mantendutako izakinen maila txikiagoa izan daiteke.
  • Eskaera puntua: izakinen maila jakin bat da, non enpresak eskaera berria egin behar duen. Eskaera puntua honako aldagai hauen araberakoa da:
    1. Ondasunaren kontsumo maila
    2. Hornikuntza epea
    3. Segurtasun-stocka

    Eskaera puntua = Segurtasun-stocka + Hornikuntza epean aurreikusitako kontsumoa

    EP = SS + HEAK

  • Biltegiratutako stockaren batez besteko maila: urtean zehar biltegian mantentzen den stockaren batez besteko bolumena da. Honela kalkulatzen da: 5ZB2HVy0SS4BcVaUWGEDhkSHixWgEZY4J7krUCgTCoQES5wHkyKOnrGQutPGcyRYYnhyscJz+bUJ8mGJYTEKoiexAjTCEoOyiwh89iRWgEZYYihMLlbvFk4GqcduPCRYon+MgohysbaGAwyMSiHiCM+L9pwCcgmIfsknWGFNoXf4hLtohCX6o4NYfVMMSbBET+yiAaeJFd4phuQSEKOCRlhiVJBgiVHxP8gj6BmRmNS9AAAAAElFTkSuQmCC

  • Biltegi-errotazioa edo errotazio indizea: biltegiratutako produktuen irteeraren maiztasuna neurtzen du. Biltegiko artikuluaren kontsumoa (biltegi irteerak) urtean zehar eta biltegian dagoen batez besteko stockarekin alderatuz kalkulatzen da.

    Biltegi-errotazioa = ASELu9ezZZpXAAAAAElFTkSuQmCC

Eredu hau ikasteko hiru susmo posiziotatik abiatzen gara:

  1. Produktuaren eskaria konstantea, uniformea eta ezaguna da.
  2. Hornikuntza epea konstantea da.
  3. Eskaeren bolumena edo tamaina (Q) konstantea da.

Egoerak:

  • A. Segurtasun-stockaren gainetik: horrek biltegi kostu handiagoak ekarriko ditu.
  • B. Segurtasun-stockaren azpitik: hausturaren arriskua dago; momentuz bezeroen eskariari aurre egin diezaioke, baina kontuz ibili behar du enpresak etorkizunean.
  • C. Stock haustura: enpresak ezin dio bezeroen eskariari aurre egin; diru sarrerak galduko ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML