Ekonomia eta Geografiako Oinarrizko Kontzeptuak
NBP (Nekazaritza Politika Bateratua)
Nekazaritza hobekuntza bilatzen duen Europar Batasuneko politika da. Europako nekazaritza ekoizpena bultzatzea du helburu nagusia.
Hasieran, Europan nekazaritza produktu gutxi ekoizten zenez, gutxieneko prezioak ziurtatu eta nekazariei laguntzak eman zitzaizkien. Horren emaitza gehiegizko produkzioa izan zen. Gaur egungo helburua, beraz, ingurumena zainduko duen nekazaritza iraunkorra bultzatzea da.
Industria Berregituratzea
Industria krisiari aurre egiteko Espainiako industria guneek 80ko hamarkadan hartutako politiken multzoa da. Bi alderdi osagarri ditu:
- Industria Birmoldaketa: Tarte laburrean krisian zeuden industria sektoreetan jardutea du helburu, bidegarritasuna eta lehiakortasuna lortzeko beharrezko doikuntzak eginez.
- Berrindustrializazioa: Birmoldaketak gogorren jotako inguruetako industria-ehuna berregitea du helburu, jarduera ekonomiko berriak sortuz.
Tertziarizazioa (Hirugarren Sektorearen Garrantzia)
Ekonomiaren hirugarren sektoreak beste bi sektoreekin alderatuta pisua irabaztea da, sektore nagusi bihurtu arte, bai okupatutako biztanleria aktiboari dagokionez, bai BPGri eginiko ekarpenari dagokionez. Adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Bilbo Handia.
Garapen Iraunkorra
Garapen ekonomiko eta sozialaren eredua da, egungo beharrak ase ditzakeena, geroko belaunaldiek beren beharrei erantzuteko duten gaitasuna arriskuan jarri gabe.
Industria Deslokalizazioa
Industrien kokapenean egiten diren aldaketek osatzen duten prozesua da. Enpresak abantaila handiagoak eskaintzen dituzten lekuetara joan daitezke, kostuak murriztuz.
Desertifikazioa
Inguru lehorretako, erdi-lehorretako eta azpi-hezeetako lurzoruaren geruza emankorraren degradazioa da. Honen arrazoiak faktore naturalak (klimatikoak edo geomorfologikoak) eta gizakien ekintzak dira.
Erliebe Karstikoa
Aro sekundarioko kareharrien erliebea duen ingurua da. Urak eragindako higadura handiak jasan ditu, eta honetan erliebea osatzen duten elementuak hauek dira:
- Lapiazak (barrunbeak)
- Zintzurrak (haran estuak)
- Poljeak
- Dolinak
- Kobazuloak eta leizeak
Arro Sedimentarioa
Aro tertziarioan sortutako sakonune edo inguru hondoratuak dira. Sedimentuz beteak daude, batez ere buztinez eta kareharriz, eta erliebe horizontalak edo apur bat inklinatuak sortu dituzte, geroko orogenesiek ez dutelako eraginik izan.