Ekonomia eta Enpresa Kontzeptu Nagusiak

Ekonomia4,79 KB

Ekoizpena

  • Lanaren banaketa ekoizpen-jarduera bat ataza oinarrizkoagoetan zatitzea da, zenbait pertsonaren artean egiteko.
  • Enpresa ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena koordinatzen duen erakunde espezializatua da.

Ikuspegi Utilitarioa

Ekoizpen-prozesuak gauzei ematen zaien erabilgarritasun gehigarriari, hau da, balio erantsiari, esaten zaio.

Ikuspegi Teknikoa

I+B+G deritzo ekoizpen-metodo berriak eta produktu berriak sortzeko edo jada daudenak hobetzeko egiten den inbertsioari.

  • I: Ikerketa
  • B: Berrikuntza
  • G: Garapena

Nola Ekoitzi?

Teknologia ondasun edo zerbitzu bat lortzeko erabilgarri dauden baliabideen konbinazioa da.

Teknologia Efizienteak eta Ekonomikoak

Produktibitatea ekoitzitako kantitatearen eta kantitate hori lortzeko erabilitako ekoizpen-baliabideen kantitatearen arteko erlazioa da.

Mozkinak

Enpresa batek bere jardueran ekoitzitako ondasunen edo zerbitzuen salmentagatik lortzen dituen guztizko sarreren eta ondasun eta zerbitzu horiek ekoizteko sortzen diren guztizko gastuen arteko aldea da.

Formula: E = S - I (non E = Mozkinak, S = Sarrerak, I = Gastuak)

Sarrerak

Enpresek beren ondasunen eta zerbitzuen salmentagatik lortzen duten diru-balioa da.

Formula: S = P x Q (non S = Sarrerak, P = Prezioa, Q = Kopurua)

Kostuak

Enpresa batek bere produkzio-jarduera garatzeko izaten dituen gastuak dira produkzio-kostuak.

Formula: I = Kostu Finko + (Kostu Aldakorrak x Q) (non I = Kostuak, Q = Kantitatea)

Bataz Besteko Kostuak

Unitate gehigarri bat ekoizteko kostuari kostu marjinala esaten zaio, eta unitate gehigarri horren salmentarekin lortutako sarrerari, berriz, sarrera marjinala. Bataz besteko kostuak edo unitateko kostuak, produktu-unitateko kostuak dira.

Errendimendu Beherakorren Legea

Ekoizpen-baliabide baten kantitatea handituta ere, gainerakoak aldatzen ez badira, guztizko ekoizpenaren hazkundea gero eta geldoagoa izango da, eta une jakin batean, gora egiteari utzi ez ezik, behera ere egin dezake.

Eskala-Ekonomiak

Enpresa bat gai baldin bada epe luzean kostu finkoak produktu-unitate askoren artean banatzeko, ekoizpena merkatzeko moduan, enpresa horrek eskala-ekonomia lortu duela esaten da.

Gizarte-Erantzukizun Korporatiboa (GEK)

Enpresek gizarte- eta ingurumen-kezkak borondatez bere egitea da.

Ekonomia Sektoreak

Antzeko ekoizpen-prozesuak dituzten enpresak biltzen dira sektore horietako bakoitzean:

  • Lehen Sektorea: Merkataritza
  • Bigarren Sektorea: Industria
  • Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak
  • Laugarren Sektorea: Teknologia

Merkatua

Saltzaileek eta erosleek egiten dituzten salerosketa-jardueren multzoari esaten zaio.

Eskaria

Kontsumitzaileak ondasun edo zerbitzu baten zer kantitate erosteko prest dauden, prezio jakin batean.

Eskariaren Kurba

Eskaria gora: kurbak eskumara egiten du. Eskaria behera: kurbak ezkerrera egiten du.

Eskariaren Prezio-Elastikotasuna

Ondasun baten prezioa aldatzean eskatutako ondasunen kantitatea zenbat aldatzen den neurtzen du.

Eskaintzaren Prezio-Elastikotasuna

Ondasun baten prezioa aldatzean ondasunaren eskainitako kantitatea zenbat aldatzen den neurtzen du.

Puntu Hila

Formula: Q = KF / (P - KAU)

  • Q: Saldu beharreko kantitatea
  • KF: Kostu finkoak
  • P: Salmenta-prezioa
  • KAU: Unitateko kostu aldakorra

Enpresen Helburuak

  • Mozkinak maximizatzea
  • Egonkortzea eta haztea
  • Aberastasuna sortzea
  • Gizartearen ongizatea hobetzea

Ondasun Osagarriak

Adibideak: kotxe elektrikoa eta elektrizitatea; inprimagailua eta tinta.

Adibidea: Tintaren prezioa igotzen bada, inprimagailuen eskaria jaitsi egingo da.

Ordezko Ondasunak

Adibideak: Samsung eta iPhone.

Adibidea: Praken prezioa igotzen bada, beste galtza mota batzuen eskaria igo daiteke.

Errenta Erabilgarria

Errenta erabilgarriak kontsumitzaileek duten diru-kopurua adierazten du.

  • Behe mailako ondasunak: Errenta jaisten denean, hauen eskaria igo egiten da (adibidez, marka zuriko produktuak).
  • Ondasun arruntak: Errenta igotzen denean, hauen eskaria igo egiten da.
  • Luxuzko ondasunak: Errenta asko igotzen denean, hauen eskaria nabarmen igo egiten da (adibidez, marka garestiak).

Deskargatu

PDF Word HTML