Ekoizpen faktoreak eta lan-merkatua: oinarrizko kontzeptuak
Ekoizpen faktoreak
- Errenta: Natura-baliabideen jabeek baliabideak erabiltzearen truke jasotzen duten saria da. Fruitua emateko ahalmena neurtzen du eta alokairu edo lurraren errenta esaten zaio.
- Interesa: Kapitalaren zerbitzuen balioa da, eta, zehazki, diruaren prezioa.
Lan-merkatua
- Enpresek erosten dute lana (eskaria): kurba beherakorra da.
- Langileek saltzen dute lana (eskaintza): kurba gorakorra da.
- Lan-merkatuan prezioa = soldata (besteren kontura egindako lanaren truke jasotzen den saria).
Lan-eskarian eragiten duten faktoreak
- Soldata-maila: Soldatek gora egiten badute, kostuek gora egiten dute eta enpresek langile gutxiago kontratatzen dituzte.
- Ondasun edo zerbitzuaren prezioa: Produktuaren prezioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago merezi du langileak kontratatzea.
- Langilearen produktibitatea: Langileen kualifikazioak, prestakuntzak eta eskarmentuak ekoizpenean eragiten dute.
Lan-eskaintzan eragiten duten faktoreak
- Soldata-maila: Zenbat eta handiagoa izan, orduan eta jende gehiago egongo da prest bere lana eskaintzeko.
- Populazioaren ezaugarriak: Populazioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da lan egiteko baldintzak betetzen dituzten pertsonen ehunekoa.
Oreka eta araudia
- Oreka-soldata: Eskaria (enpresa) eta eskaintza (langileak) ados jartzen diren momentua.
- Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS): Langile batek, lanbidea edozein dela ere, Espainian jaso behar duen gutxieneko soldata da (Gobernuak erabakitzen du).
Enplegu-politika eta langabezia
Langabezi-tasa murrizteko ekintza eta prozedura guztiak dira.
Biztanleriaren ezaugarriak
- Aktiboak: Landunak eta langabeak.
- Ez-aktiboak: Kontsumitzen soilik egiten duten pertsonak (ikasleak, jubilatuak, etxekoandreak, lan egin ezin dutenak).
Langabezia motak
- Ziklikoa: Ekonomia-zikloarekin batera doan langabezia da.
- Urtaro-langabezia: Denbora batean bakarrik jarduten da lanean (adibidez, eski-pistan lan egiten duen pertsona bat; denboraldia bukatzean langabezian geratzen da).