Egituraren Elementuak eta Jasaten Dituzten Esfortzuak

Teknologia2,35 KB

Elementu Erresistenteak

Hainbat piezaz osatuta daude, bakoitzak eginkizun jakin bat betetzen du egitura hautsi edo eror ez dadin. Adibidez: etxearen egitura osatzen duten elementuek pertsonen eta altzarien pisuak, kolpeak, haize-boladak eta abar jasateko gai izan behar dute.

Esfortzu Motak

  • Trakzio-esfortzua: Egitura osatzen duten piezak tenkatzen ditu esfortzu honek.
  • Konpresio-esfortzua: Zapalduak izateko joera duten elementuak dira.
  • Makurdura-esfortzua: Pisuek edo kargek piezak okertzeko joera dutenean sortzen da.
  • Ebakidura-esfortzua: Kargek piezak mozteko joera dutenean sortzen da.
  • Bihurdura-esfortzua: Bihurtzeko joera duten piezek jasaten dute.

Esfortzuen Adibideak

Trakzioa: Euskarriak tente edukitzen dituzten tiranteak luzatu egiten dira.

Konpresioa: Euskarri bertikalak apur bat zapaldu egiten dira.

Makurdura: Barra horizontala okertu edo makurtu egiten da pisuaren eraginez.

Ebakidura: Barraren eta euskarri bertikalaren arteko euste-puntua hautsi edo ebaki egin liteke.

Bihurdura: Biratzean, barra bihurtu egin daiteke.

Egituraren Elementuak

Guztiek lan egiteko era jakin bat dute, forman eta egituran duten helburuaren arabera. Elementu ohikoenak hauek dira:

  • Elementu bertikalak: Konpresio-esfortzuak jasaten dituzte (adibidez, etxeetako hormek, euskarriek eta altzarien hankek). Beste elementu batzuek alboko bultzadak ere hartzen dituzte (adibidez, lurrei eusteko hormek eta presen hormek). Elementu horiek makurdura-esfortzua ere jasan dezakete.
  • Elementu horizontalak: Makurdura-esfortzuak jasaten dituzte (adibidez, etxeetako habetan, zubien tauletan eta altzarien langa edo apaletan). Elementu horiek ebakidura-esfortzuak ere jasaten dituzte, batez ere euskarriekin lotzen diren gunean.
  • Arkuak: Alboetako muturretan banatzen dituzte goiko aldean jasaten dituzten kargak, eta bakoitzak konpresio-esfortzuak jasan ohi ditu.
  • Tiranteak: Kableak edo barrak dira, eta trakzio-esfortzuak jasateko eginkizuna dute. Luzatuta eta tenkatuta eduki behar dira, bestela deformatu egingo dira.

Deskargatu

PDF Word HTML