Eboluzioaren Teoriak: Lamarck, Darwin eta Genetika

Biologia2,55 KB

Lamarck eta hartutako karaktereen herentzia

Lamarck-en teoria transformistaren oinarri nagusiak honako hauek dira:

  • Ingurunearen garrantzia: Ingurune-baldintzen aldaketek organismoen aldaketa eragiten dute.
  • Erabiltzearen eta ez erabiltzearen legea: Organismoa erabiltzen dugun neurrian, organo batzuk aldatu edo desagertu egin daitezke, organismoa eraldatuz. "Erabilerak baldintzatzen du forma, ez alderantziz."
  • Hartutako karaktereen herentzia: Bizitzan zehar lortutako aldaketa abantailatsuak ondorengoei transmititzen zaizkie herentzia bidez.

Darwin eta Wallace: Hautespen Naturala

  • Espezie guztiak beste espezie batzuetatik eratorriak dira; hau da, arbaso komun bat dute.
  • Espezieak aldatu eta eboluzionatu egiten dute. Prozesu hau jarraitua, geldoa eta pixkanakakoa da, gradualismo izeneko teoriaren arabera.
  • Aldaketa horiek gertatzeko mekanismo nagusia hautespen naturala da; ingurumenaren aldaketarekin eta izaki bizidunek ingurunera moldatzeko duten gaitasunarekin lotuta dago.

Nola eragiten du hautespen naturalak?

  • Aldakortasun heredagarria: Populazio bateko banakoen artean desberdintasunak daude, eta horiek ondorengoei transmititzen dizkiete hautespen naturalaren prozesuan.
  • Aldaketadun ondorengotza: Ondorengoak ez dira gurasoen berdinak, ugalketan guraso bakoitzetik hainbat ezaugarri jasotzen dituztelako.
  • Ugalketa diferentziala: Izaki bizidunek bizirauteko eta ondorengotza izateko ahalegin guztia egiten dute. Normalean, ezaugarri onuragarrienak dituztenek dute horretarako probabilitate handiagoa.

Aldakortasunaren oinarri genetikoak

Mutazioak material genetikoaren aldaketak dira. Aldaketa horiek gametoetan gertatzen direnean, aldaerak ondorengoei transmititzen zaizkie.

Sexu-ugalketaren bidez sortutako banakoak desberdinak dira haien artean, baita gurasoekiko ere, prozesu hauen ondorioz:

  • Elkargurutzaketa: I. profasean gertatzen da; kromosoma homologoen artean nukleotido-sekuentzien zatien trukea ematen da.
  • Bereizketa: I. anafasean kromosoma homologoak banatzen dira. Ausazko banaketa denez, sortutako zelula haploide bakoitzak gurasoen kromosomen nahasketa izango du.
  • Ernalketa: Sortutako zigotoak gurasoenak ez bezalako gene-konbinazioak daramatza berekin.

Deskargatu

PDF Word HTML