Akabera oso zakarra, baina lodiera handiak mozteko aukera ematen du.
Altzairuaren lodierak: 3,2 mm - 380 mm.
Soldadura Prozedurak
Soldadura idealak hiru baldintza bete behar ditu. Zeintzuk dira?
Metal-metal kontaktua sortzeko moduko energia-ekarpena.
Babesteko mekanismoa, prozesua burutzen den bitartean kutsadurarik ez sortzeko.
Soldadurarako kontrol metalurgikorako sistema.
Soldadura-teknika desberdinak daude, bi irizpideren arabera sailka daitezkeenak:
Energia aplikatzeko forma.
Kutsadura ekiditeko erabilitako babes modua.
Energia aplikatzeko forma irizpidea erabiliz, zein soldadura-prozedura aurkitzen dira?
Arku elektrikozkoa
Erresistentzia elektrikozkoa
Energia termokimikozkoa
Energia mekanikozkoa
Irradiazio bidezkoa
Erabilitako babes modua irizpidea erabiliz, zein soldadura-prozedura aurkitzen dira?
Urtugarria
Gas geldoa
Kanporatze mekanikoa
Hutsa
Arku elektrikozko soldadura: Arkua bi elektrodoren arteko deskarga da. Elektrodo batetik besterako potentzial elektrikoaren aldeak elektrodoak bereizten dituen gasa ionizatzen duenean gertatzen da deskarga. Gas ionizatu horrek plasma izena hartzen du. Arkuaren ardatzean 10.000 ºC inguruko tenperaturak lortzen dira. Horren ondorioz, elektrodoaren material urtua loturaraino eramaten da.
Azaldu nola gauzatzen den urtugarrien bidezko babesa duen soldadura-prozesua. Babesa substantzia solido bat urtzean lortzen da, eta honek ondorio hauek ditu:
Atmosfera gaseosoa sortzen du arkuaren inguruan.
Oxido urtugarriak eta disolbagarriak sortzen ditu zepan.
Zepa kantitate jakin bat sortzen du eta soldadura-kordoia estaltzen du.
Erantzun TIG soldadurari buruzko galdera hauek:
Elektrodoa urtuezina ala urtugarria da? Urtuezina.
Ekarpen-materiala elektrodoa da ala kanpoko materiala? Kanpoko materiala.
Produkzio handia ala txikia du? Txikia.
Babes gisa gasa ala elektrodoak darama? Gasa erabiltzen da (argona/helioa).
Erantzun MIG soldadurari buruzko galdera hauek:
Elektrodoa urtuezina ala urtugarria da? Urtugarria.
Ekarpen-materiala elektrodoa da ala kanpoko materiala? Elektrodoa.
Produkzio handia ala txikia du? Handia.
Babes gisa gasa ala elektrodoak darama? Gasa erabiltzen da (argona/helioa).
Erantzun MAG soldadurari buruzko galdera hauek:
Elektrodoa urtuezina ala urtugarria da? Urtugarria.
Ekarpen-materiala elektrodoa da ala kanpoko materiala? Elektrodoa.
Produkzio handia ala txikia du? Handia.
Babes gisa gasa ala elektrodoak darama? Gasa erabiltzen da (CO2).
Erantzun erresistentzia elektriko bidezko soldadurari buruzko galdera hauek:
Elektrodoa urtuezina ala urtugarria da? Urtuezina.
Ekarpen-materiala elektrodoa da ala kanpoko materiala? Kanpoko materiala.
Produkzio handia ala txikia du? Handia.
Zein da bere aplikazio nagusia? Txapa meheak soldatzea (0,5 - 3 mm), automozioan adibidez.
Erantzun energia termokimiko bidezko soldadurari buruzko galdera hauek:
Zein da soldadura egiteko bero-iturria? Oxiazetilenozko garra.
Soldadura autogenoan erabiltzen da ekarpen-materiala? Ez, hurbil dauden ertzak urtuz egiten da.
Zein gas erabiltzen dira prozesu honetan? Oxigenoa eta azetilenoa.
Autogenoarekin egiten den lotura errazteko zer egiten da? Ekarpen-materiala gehitu eta urtugarriak erantsi.