EAEko Industriaren Banaketa Espaziala eta Sektore Nagusiak
EAEko Industriaren Banaketa Espaziala
Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren banaketa espazialak oso ezaugarri ezberdinak erakusten ditu lurralde bakoitzean. Jarduera hiriburu guztietan kontzentratzen da, baina, nahiz eta haien artean lotura izan, eredu bereziak daude.
- Bizkaia: Eredu polarizatua dago, Bilbo Handiaren inguruan kontzentratzen baita industria kopuru eta enplegu portzentaje handiena.
- Gipuzkoa: Donostialdetik Bidasoaldera bitarte industria kontzentrazio handia egon arren, banaketa erregularragoa eta orekatuagoa da bailaratan.
- Araba: Eredu desorekatua erakusten du, makrozefalia nabarmena dagoelarik Gasteizko inguruan.
Industriaren Garapen Historikoa
Banaketa espazial horren zergatiak historikoak dira:
- XIX. mendearen bigarren erdialdea: Bizkaian siderurgia eta ontzigintza enpresa handiak garatu ziren, burdinaren ugaritasunarengatik.
- Gipuzkoa: Beranduago, industria mota desberdinak garatu ziren ibaien bailaretan (metalurgia, armagintza, papergintza...).
- Araba: 1960tik aurrera sortu ziren industria ugari, Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eskainitako laguntzei esker, desarrollismoaren urteetan.
Petrolioaren krisiaren ondoren, sektore helduen gainbehera etorri zen, baina ekimen batzuei esker berrikuntza teknologikoa bultzatu zen eta ardatz berriak sortu ziren.
Industria Sektoreak
Sektore Helduak
Euskal Autonomia Erkidegoan produktu metalikoak, metalgintza eta ontzigintza jarduera nagusi izan dira:
- Bizkaia: Bi inguru daude: Bilbo Handia eta Durangaldea.
- Gipuzkoa: Deba harana, Goierri, Urolako bailara eta Donostialdetik Bidasoa beheraino.
- Araba: Kautxuaren eta plastikoaren industria kimikoa oso garrantzitsua da, hau beranduago industrializatu zen arren.
Sektore Dinamikoak
Gipuzkoan makineria da nagusi, eta bi adar ditugu: makina aurreratua edo makina-erreminta.
Garraiorako materialak industrializazioaren hasieran garrantzia izan zuen, baita gaur egun ere:
- Aeronautika (Bizkaian eta Araban)
- Trenbidea (Gipuzkoan)
- Automozioa (Araban)
Energia, petrolio- eta ur-industriek Bizkaian dute garrantzi gehien. Informazioaren teknologiak eta komunikazioa ere Bizkaian da nagusi, baina Gipuzkoan eta Gasteizen ere garrantzi handikoa da.
Sektore Berriak eta Endogenoak
Ekoindustria eta biozientziak sektore berriak dira.
Gainontzeko industriak, besteak beste, Erabilera eta kontsumo-industriak dira (elikadura, papergintza, beste manufakturak, zuraren industria, ehungintza, zapatagintza).
Industria endogenoa aipagarria da:
- Markina-Ondarrun (elikagaiak)
- Laudio-Amurrion eta Arabako Errioxan (ardoa)