Dirua: Funtzioak, Prezioa eta Sorkuntza
Zer da dirua?
Produktuak eta zerbitzuak saldu eta erosteko onartutako tresna da. Berez ez du baliorik, balioa du:
- Urria delako.
- Konfiantza dugulako.
- Truke bitartekoa erabiltzen dugulako.
Diruaren funtzioak
Truke bitartekoa
Ez bagenu ordainketa bitartekorik, trukea erabili beharko genuke: ondasunak ondasunekin trukatu beharko genituzke. Sinplifikazioa.
Balore gordagailua
Dirua ondasun iraunkorra da eta edukitzaileak aukera du erabakitzeko noiz erabili, nahiz eta denborarekin balio galdu ahal duen.
Kontu unitate komuna
Ondasun eta zerbitzuen balioa neurtzeko balio du eta, beraz, haien arteko alderaketak egiteko.
Diruaren prezioa
Interesa
Mailegu bat hartzerakoan maileguaz aparte itzuli beharrekoari deritzo.
Nola finkatzen da interes tasa?
Eragiketaren arriskua
Eskatzailearen ezaugarriak eta egoera ekonomikoa kontuan hartzen dira.
- Arrisku txikia. (Interes-tasa baxua.)
- Arrisku handia. (Interes-tasa handia.)
Likidezia
Zenbat eta likidezia txikiago izan, interes tasa gero eta handiagoa da.
- Likidezia txikia. (Interes-tasa handia.)
- Likidezia handia. (Interes-tasa txikia.)
Iraupena
Mailegua itzultzeko epea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta zailagoa da aurreikustea zer egoeratan egin beharko dion aurre itzulketari.
- Epe motza. (Interes-tasa txikia.)
- Epe luzea. (Interes-tasa handia.)
Diru fiduziario motak
Legezko dirua
Billeteak eta txanponak dira, zirkulazioan dagoen dirua.
Banku dirua
Legezko dirua banku batean gordailutzen dugunean, banku diru bihurtzen da, diru birtuala.
Ageriko gordailuak
Kontu korrontea.
Aurrezki gordailuak
Libreta.
Epe finkorako gordailuak
Ordainsari baten truke titularrak gordailua epe finko baterako egiteko konpromisoa hartzen du eta ezin izango du penalizaziorik gabe eskuratu.
Bankuak eta diruaren sorkuntza
Bankuak
Banku jarduera
Aurreztaileen dirua jasotzea, finantzaketa behar duten ekonomia eragileei maileguan emateko.
Banku zentrala
Erakunde publikoa da, botere politikoarekiko independentea, eta besteak beste, banku sistemaren funtzionamendua kontrolatu eta ikuskatzeko funtzioa du.
Legezko kutxa koefizientea (KK)
Banku zentralaren aginduz banku sistemako erakundeek ez aktibo duten legezko diruaren ehunekoa (%2), bezeroek dirua atera nahi dutenerako baliabideak izan ditzaten, interes orokorreko arrazoiengatik.
Banku dirua sortzea
Banku diruaren biderketa bankuan hasierako gordailua egin ondorenetik banku sistemaren barnean legezko diruak izaten duen gehikuntza da.
Banku dirua = Hasierako gordailua * 1/KK.
Diruaren sorkuntza
Herrialde bakoitzeko banku zentralak legezko diruaren kantitate jakin bat jartzen du zirkulazioan, txanponetan eta billeteetan.
Banku sistemak maileguak ematean, jasotako legezko dirua biderkatu egiten du: dirua ez da banku sistematik ateratzen.
Moneta Politika
Moneta politika deritzo moneta agintaritzak lortu nahi dituen helburuak erdiesteko hartzen dituen neurriei, eta zirkulazioan dagoen diru kantitatea edo diruaren prezioa aldatuz gauzatzen ditu. Herrialde guztietarako baliagarriak diren irizpideak erabiltzen dira.
Prezioen egonkortasuna lortzeko, Europako moneta politika bateratua finkatu zen.
Ondorioak
- Atzerriko erosketak erraztu.
- Prezioak azkar alderatu.
- EBZ diru guztia kontrolatu.
- EBZ inflazioa kontrolatu: diru kantitatea eta balioa kontrolatu.