Descartesen zalantza metodikoa
Azal itzazu Descartesen zalantza Metodikoaren pausuak.
Descartes filosofo Arrazionalista (arrazoia garrantzitsuena eta hutsezina dela uste) zen eta egia Ezagutu ahal izateko helburuarekin metodo berri bat sortu zuen, lau legez Osotuta zegoena: nabaritasuna, analisia, sintesia eta frogapena. Lehenengo Legea egi nabariak aurkitzeko, hau da, argiak eta ezberdinak diren egiak aurkitzeko Helburua du eta honetarako, Descartesek zalantza metodikoa proposatzen du. Zalantza metodikoa dena zalantzan ipintzean datza. Zerbait zalantza ezina Izanez gero, hori ideia nabari bat izango litzateke.
Descartesek zalantzan jarri Beharreko hiru gauza proposatzen ditu: zentzuak, errealitatea eta Arrazonamendua (arrazoia inoiz). Zentzuak zalantzan ipintzearen arrazoia hauek Pertsona bakoitzaren araberakoak direla da. Errealitatea zalantzan jarri behar Da ezin garelako ziur egon bizitzen ari garena amets bat edo errealitatea den Ezin dugulako jakin. Eta azkenik, arrazonamendua zalantzan ipini behar da Erratu egin gaitezkelako hau erabiltzean eta arrazoi ez zuzenak eman. Hiru Gauza hauek zalantzan ipintzerakoan zalantza ezina den ideia bat agertzen bada, Ideia hori nabaria izango da.
Honetaz aparte, kontuan izan Behar dugu Descartes arrazionalista dela, eta ez eszeptikoa. Horrenbestez, Zalantza egia aurkitzeko metodo bat bezala soilik ikusiko du, ez du izango dena Zalantzan jartzerako jarrera.