Demokraziaren Funtsa eta Bilakaera Historikoa

Historia3,69 KB

Herrialde-elkarte demokratiko bat osatzeko arazoak

Talkak sortzen dira ideia desberdinak planteatzen direnean, gaitasun desberdinak ezartzerako orduan.

Irizpideak

  • Parte hartze eraginkorra: Partaide guztiek eskubide berdinak izan behar dituzte politikaren inguruan.
  • Subiranotasuna: Denek izan behar dute bozkatzeko eskubidea, eta boto guztiek balio berdina izan behar dute.
  • Ulermen ilustratua: Partaide guztiek aukera berdinak izan behar dituzte politika alternatiboak eta hauen ondorioak ezagutzeko, iritzi formatua eduki ahal izateko eztabaidatzen diren gaien inguruan.
  • Agenda kontrola: Partaide guztiek aukera izan behar dute agendan zer gai eta nola ezartzen diren erabakitzeko.
  • Helduen inklusioa: Bertako heldu guztiek herritartasun eskubide berdinak izan behar dituzte.

Irizpideak ez betetzeko arriskuak

Irizpideak betetzen ez direnean, partaideak ez dira politikoki berdinak izango. Partaide bati beste bati baino garrantzi gehiago ematen bazaio bere ikuspuntua plazaratzean, politika gehiago mantentzeko aukerak izango ditu. Agendaren kontrola ere esku gutxi batzuetan gerta daiteke.

Demokraziaren Etenaldia

XVI. Mendeko Aldaketak: Erreforma Protestantea eta Humanismoa

  • Humanismoak garai klasikoen mirespena ekarri zuen eta gizakia erdigunean jarri zuen (Rotterdameko Erasmo).
  • Lutero eta Kalvinoren erreformek Erromako Elizaren agintea zalantzan jarri zuten eta gizakia Jainkoaren aurrean aurkeztu zuten, bitartekaritzarik gabe.
  • Gizabanakoaren ideia berriro indarra hartzen hasi zen; gizabanakoa Elizaren instituzioaz askatzen hasi zen eta bere norakoaren arduradun bilakatu zen.
  • Monarkia absolutistek Elizaren boterea urratu zuten.
  • Luterok, pekatuak "buldak" erosiz barkatzen zirela zioen Elizaren aurka egin zuen, erlijioa dirudunen menpe ez gelditzeko. Horregatik deitzen zaio protestantea.
  • Ondorioz, erlijioa banatu egin zen: protestanteak eta katolikoak.
  • Erregeak boterea zuenez, erlijioa bigarren mailan utzi zuen.
  • Eliza anglikanoa sortu zen Ingalaterran, non, gaur egun, erregina den buru. Hau da, monarkia absolutistak bere erlijio propioa zuen.

Demokrazia Babeslea, Ilustrazioa eta Liberalismoa

Liberalismoa (monarkia absolutuaren aurka)

  • Gizakia libre izan behar da bizitzako edozein esparrutan (arlo erlijiosoan, ekonomikoan eta politikoan, etab.) bere erabakiak hartzeko.
  • Gizarte zibilaren askatasunaren aldekoa da, esparru pribatua defendatuz estatuaren esku-hartzearen aurrean.
  • Estatu konstituzionala, merkatuko ekonomia konpetitiboa eta jabetza pribatua bultzatu zituen. Estatu konstituzionala konstituzio bat duen estatua da. Konstituzioak legeak biltzen ditu, pertsonen eskubide eta betebeharrak azalduz, eta erregea legearen menpe jartzen du.

Aitzindariak XVII. Mendean

Thomas Hobbes

Gizakia gizakiarentzako otsoa da… Gizakia VS Gizakia.

  • Horregatik, legeak ezarri behar ziren gizakien berekoitasunari mugak jartzeko eta gizabanakoaren askatasuna bermatzeko.
  • Legea betearazteko, agintari bat behar da, herriaren onespena duena, herria subiranotasunaren jabe baita.
  • Ordura arte, autoritatearen subiranotasuna Jainkoan eta odolean oinarritzen zen.

John Locke (1690)

  • Agintarien eta gobernatuen arteko kontratua ezarri zuen, non herriaren nahia errespetatzen den eta herria subiranoa den.
  • Eskubide naturalen errespetoa (bizitza, askatasuna, jabetza) defendatu zuen agintarien aldetik.
  • Agintaritza gizabanakoaren askatasuna eta eskubideak defendatzeko dago.

Deskargatu

PDF Word HTML