Burdinbideen lege orokorra
4. Burdinbideen Lege Orokorra: testuingurua eta ondorioak
Testuingurua
- Ekonomia atzeratuta, berritzeko beharrean.
- Hamarkada moderatuan, neurriak administrazioa eta ekonomia
modernizatzeko: pisuen eta neurrien sistema bakarra barne merkataritza
errazteko eta zabaltzeko eta horri lotuta beste sektore guztiak ere bai.
- Biurteko Aurrerakoian ekonomia berritzeko plana diseinatu zen eta,
barruan, lege hau egin zuten.
Zergatiak
Espainiako garraiobideak modernizatzeko nahia.
Trenbide-sare antolatua sortzeko asmoa.
Beste sektoreak piztea trenbidearen eraikuntzaren inguruan:
siderurgia, meatzaritza, basogintza eta nekazaritza, besteak beste.
Merkataritza zabaltzea.
Estatu liberal zentralizatua egituratzen laguntzea.
Ondorioak
- Trenbide-sarea zabaltzen hasi zen. Hainbat linea eraiki eta konpainiak
sortu ziren. 1855-1865 eraikitako burdinbideak hamar aldiz biderkatu ziren
kilometrotan.
- Beste neurriekin batera, ekonomiaren hazkundea eragin zuen 1866 arte.
- Barne merkataritzaren hazkundea.
- Atzerriko kapitalen sarrera handia.
- Espainiako siderurgiak garatzeko aukera galdu zuen bi arrazoiengatik:
o Hain produkzio handia egiteko prest ez egotea.
o Muga-zergak kentzean, enpresek atzerritik ekartzen zuten
altzairua.
- Burdinbidearen zabalera Europakoa baino zabalagoa zenez, kanpo
merkataritzarako oztopoa izan zen.
- Eraikuntza amaitzean, errentagarritasuna urria zela ikusi zen eta emakiden
akzioak hondoratu ziren. Ondorioz, bankuen akzioak ere bai, finantza-
krisiak eztanda eginez (1864-1868).