Borboidarren Berrezarkuntza eta 1876ko Konstituzioa

Historia2,19 KB

Borboidarren Monarkiaren Berrezarkuntza

Errepublikak aurrera ateratzeko zailtasun handiak izan zituen: ezegonkortasun politiko eta sozialak, Kubako gerrak, gerra karlistak eta altxamendu kantonalistek Errepublikaren krisia ekarri zuten. Errepublika amaierara eraman zuena, ordea, Alfontso XII.a izan zen, Martinez Camposekin batera Sandhursteko manifestua idatzi eta monarkia berrezartzea aldarrikatu zuenean.

Honek Martinez Camposi baimena eman zion Sagunton estatu-kolpea emateko. Gertaera horrek Errepublikaren bukaera eta borboidarren monarkiaren berrezarkuntza suposatu zuen. Monarkiaren berrezarkuntzarekin, Canovas del Castillok zuzendutako gobernua hasi zen:

  • Gorte Konstituziogileak sortzeko gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zen.
  • Elizaren interbentzionismoa eta ejertzitoaren politikan sartzea mugatu ziren, gobernu egonkorra lortuz.
  • Gerra Karlisten (1876) eta Kubako gerraren (1878) amaiera lortu zen.

1876ko Konstituzioa: Ezaugarriak eta Edukia

Gobernu honek konstituzio berri bat erredaktatu zuen 1876an. Bertan, boterea Gobernuaren eta erregearen artean partekatuta zegoen:

  • Botere betearazlea: Erregearen esku zegoen; hark beto-eskubidea, diputatuen hautaketa eta Gorteak deitzeko zein indargabetzeko ahalmena zuen.
  • Botere legegilea: Gorteek zeukaten, bi ganbaretan zatituta:
    • Diputatuen Kongresua: gizonezkoen sufragio zentsitarioz aukeratua (1890etik aurrera gizonezko guztiek).
    • Senatua: erdia erregeak edo gobernuak aukeratua.

Estatuak konfesionaltasun katolikoa aitortu zuen, Elizak botere kuota garrantzitsuak berreskuratuz (hezkuntza, besteak beste) eta estatuak haren mantenua bere gain hartuz. Geroago, gurtza pribatua onartu zen.

Hainbat eskubide eta askatasun jasotzen zituen arren, batzuk murriztaileak ziren; inprenta, adierazpen, elkarte eta bileren askatasuna, adibidez, ez ziren hasieran onartu. Ondorioz, 1876ko Konstituzioa 1869koa baino kontserbadoreagoa izan zen, baina denborarekin, Espainiaren demokratizaziorako funtsezkoak izan ziren eskubideak berreskuratzen joan zen.

Deskargatu

PDF Word HTML