Bizkaiko Meatzarien Bizi-Baldintzak (1896)
Sarrera eta Sailkapena
Aztertzen ari garen testua oinarrizko iturri historikoa da, aztertzen ari garen garaian sortutako idatzia delako. Edukiaren aldetik, soziala da, eta formari dagokionez, informatiboa, iritzi artikulua baita. Egilea ezezaguna da, baina seguruenik Bizkaiko sozialismoaren burukide batek idatzi zuen, "La Lucha de Clases" egunkari sozialistan argitaratua. Iritzi artikulua denez, argi dago buruzagi batek idatzi zuela. Testu publikoa da, Bizkaiko sozialistei zuzenduta dagoelako.
Bere helburua langileen bizi- eta lan-baldintzak salatzea zen, bereziki Bizkaiko meategietako barrakoietan eta kantinetan langileek zuten bizimodua.
Dokumentuaren Analisia
Argitalpen-datak eta Gako-kontzeptuak
Bilbon argitaratu zen, 1896ko maiatzaren 23an, Bizkaiko meatzarien bizi-baldintzak hobetzeko borrokan ari zirenean. Langile mugimenduen hasieran, guztira lau greba egin zituzten.
Gako-kontzeptuen azterketa:
- Meategiak: Langileak lan egiten zuten lekua da, bizi-baldintzak oso txarrak ziren.
- Gallarta: Bizkaiko herri bat da, meategi ugari daude. Langile-mugimenduen sorlekua izan zen, mugimendu ugari gertatu baitziren han.
- Kantina: Meatzariek eguneroko produktuak erosten zituzten lekua zen. Bertako produktuak kalitate txarrekoak eta prezio altukoak ziren. Testuan haien desagerpena eskatzen zen. Kantinen jabeak meategien jabe berberak ziren.
Ideia Nagusiak
Testu honen ideia nagusia meatzarien bizi- eta lan-baldintzak salatzea eta barrakoien zein kantinen desagerpena defendatzea da. Bigarren mailako ideia da langileek bizi- eta lan-baldintza hobeak lortzeko egiten ari direna. Hirugarren mailako ideia da gobernuari aldaketak egiteko eskatzen diotela.
Jatorrizko Dokumentuaren Laburpena
- 1. paragrafoa: Manifestazio zaratatsuak izan ziren barrakoiak eta kantinak mantentzearen aurka, eta gobernuari horiek desagerrarazteko eskaera egin zioten.
- 2. paragrafoa: 1890ean, langileak grebara altxatu ziren. Jornalen muga eta barrakoien zein kantinen desagerpena eskatzeko altxatu ziren.
- 3. paragrafoa: Lanaldia 10 ordura murriztu zen, baina barrakoien eta kantinen egoera berbera zen. Gauzak ez ziren asko aldatu.
- 4. paragrafoa: Meategietan lan egiteko ezinbestekoa zen baldintza txarretan bizitzea eta eguneroko gauzak kantinetan erostea. Lan- eta bizi-baldintzak azaltzen ditu, zer egoeratan bizi ziren.
- 5. paragrafoa: Egoera konpondu beharra zegoela adierazten da, eta gobernuari konponbideak eskatzen zaizkio.
- 6. paragrafoa: Langileek greba egingo zutela iragartzen da, gobernuak irtenbidea bilatu zezan (langileek irtenbidea eskatzen zuten).
Testuinguru Historikoa
Bizkaiko industria XIX. mendeko azken laurdenean garatu zen. Lanpostu asko sortu zenez, Espainiako iparraldeko nekazaritza-inguruetatik iritsitako eskulan handia izan zen, eta Ibaizabal arroko burdingintzako guneak handitu ziren. 1879an, Madrilgo inprimategiko langile batek, Pablo Iglesias, Espainiako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE) sortu zuen, eta 1910ean diputatu aukeratu zuten.
Langileen bizi-moduak eta lan-baldintzak oso txarrak ziren. Hasieran, meatze-konpainiek barrakoien sistema eta kantina-sistema sortu zituzten. Langileek kantina horietan erosi behar izaten zituzten janariak, eta gero, hilaren amaieran, soldatatik deskontatzen zieten. Lana gehiegizkoa eta arriskutsua zen; istripu ugari gertatzen ziren. Etxebizitzak osasungaitzak ziren eta janariak urriak; ondorioz, gaixotasun eta izurri ugari zeuden, eta hilkortasun tasa oso handia zen.
Facundo Perezaguak 1886an Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuen. 1900ean Bizkaiko Federazio Sozialista osatu zen, eta ideologia sozialistarekin, Unión General de Trabajadores (UGT) sortu zen. Euskadiko sozialismoak klerikalismoaren, abertzaletasunaren eta militarismoaren aurkako jarrera izan zuen.
1890ean lehenengo meatze-greba orokorra izan zen, eta horren ondorioz, maiatzaren 1a Langileen Eguna ospatzen da. Greba bortitza izan zen, baina meatzariek eskakizunak lortu zituzten, eta sozialistek nagusitasun sindikala lortu zuten. Beste lau greba egin zituzten: 1899an, 1903an eta 1910ean. Grebetan, militante sozialistek meategietako eta industriako zonak kontrolatu zituzten. XX. mendearen hasieran, Bizkaiko sozialismoan bi joera azaldu ziren: erradikala (Perezagua) eta moderatuagoa. 1914an, Prietok sozialismoaren buruzagitza hartu zuen, Perezagua PSOEtik kanporatuz.