Bizi Funtzioak eta Zelulak: Oinarrizko Kontzeptuak
Bizi funtzioak:
Nutrizioa: Izaki bizidunek behar dituzten substantziak eta energia lortzea da.
- Autotrofoak: substantzia ez-organikoak eta Eguzkiaren energia erabiliz beren substantzia organikoak sortzen dituzte. Fotosintesia - landareak, algak, bakterio fotosintetikoak.
- Heterotrofoak: beren substantzia organikoak egiteko beste izaki batzuen substantzia organikoak hartu behar dituzte - animaliak, onddoak, protozooak, bakterio heterotrofoak.
Erlazioa:
Izaki bizidunek ingurutik informazioa hartzea eta erantzun egokia ematea da.
- Estimulua antzeman.
- Informazioa tratatu.
- Erantzuna prestatu.
- Erantzuna eman: jariaketa edo mugimendua.
Ugalketa: Izaki bizidunek antzeko ondorengoak sortzea da.
- Asexuala: banako bakar bat aritzen da eta ondorengoak gurasoen berdinak dira.
- Sexuala: bi banako aritzen dira eta ondorengoak guraso bien ezaugarriak ditu.
Erreinuak:
Zelula
Zelula guztien osagaiak:
- Mintz plasmatikoa: zelula kanpotik banatzen duen estalkia da. Zelula babesten du eta substantzien irteera-sarrera erregulatzen du.
- Zitoplasma: barneko gunea da. Likido likatsu batez osatuta dago eta organuluak daude.
- Material genetikoa: ADN molekula da. Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen du.
Zelula Prokariotoa: Zelula eukariotikoak baino primitiboagoak eta sinpleagoak dira.
- Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago eta nukleorik ez.
Zelula Eukariotoa: Material genetikoa mintz baten barnean dago, nukleoa. Hainbat organulu desberdinak dituzte.
- Animalia zelula eukariotoa: animalietan, protozooetan eta onddoetan aurkitzen dira.
- Mitokondrioak: energia lortzeko organuluak.
- Landare zelula eukariotoa: landare eta algetan aurkitzen dira.
- Pareta zelularra.
- Kloroplastoak.
- Bakuolo handi bat.
- Mitokondrioak (energia lortzeko organuluak).
Zelula unizelularrak:
Zelula bat (protozoak, bakteriak, legamia eta alga unizelularrak).
Zelula plurizelularrak:
Zelula bat baino gehiago (animaliak, landareak, onddoak eta algak).
Hipotesiak formulatzen:
- Hipotesia ikerketaren abiapuntua da.
- Hipotesia ez da galdera bat, hipotesia baieztapena da.
- Hipotesiak frogagarria izan behar du.
- Hipotesia 3. pertsonan adierazi behar da.
- Hipotesia ondorioekin erlazionatuta dago. Ikerketaren ondorioak hipotesien erantzunak izango dira.
Esaterako:
Ura 0°C-tik behera dagoenean izoztu egingo da?
Ura 0°C-tik behera dagoenez, izoztu egingo da.
Uste dut ura 0°C-tik behera izoztu egingo dela.