Biomolekulen Sailkapena: Ez-organikoak, Gluzidoak, Lipidoak eta Proteinak
1. Biomolekulak
Biomolekulak bi taldetan sailkatzen dira:
- Ez-organikoak:
- Gatz mineralak: Solidoak (esqueleto egiturak sortu), disoluzioan (pH-aren aldaketa kontrolatu).
- Ura: Molekula dipolarra, hidrogeno zubiz lotutako ur molekulak. Ezaugarriak: disolbatzaile, erreaktibitate kimikoa, bero espezifikoa, lurruntze beroa.
- Organikoak (Makromolekulak):
- a) Proteinak → Monomeroa: Aminoazidoa
- b) Almidoia → Monomeroa: Glukosa
- c) Gantzak → Monomeroa: Glizerina + Gantz azidoa
- d) Azido nukleikoak → Monomeroa: Nukleotidoa
2. Gluzidoak
C, H, O-z osatua, uretan disolbagarria. Konplexutasun mailaren arabera:
1. Monosakaridoak
Karbohidratoen oinarrizko unitatea. Uretan disolbagarriak. 3-8 tarteko karbono atomo dituzten kate linealak. Karbono atomo kopuruaren arabera (triosa, tetrosa, pentosa, hexosa). Karbono atomo guztiak talde hidroxiloarekin daude lotuta, bat izan ezik; azken horren karbonilo taldea katearen muturrean badago aldehidoa da (glukosa: zelulen erregai nagusia; erribosa: ARNan, horren deribatu desoxirribosa); barruan badago zetona da (erribulosa: fotosintesian CO2 finkatu; fruktosa: zelularen erregaia).
2. Disakaridoak
O-glukosidiko lotura: 2 monosakarido elkartzen dira, $O_2$ molekula 1 kanpora bidaliz, gluzidoa sortuz.
- Maltosa: almidoiaren hidrolisiaren bidez lortzen da.
- Laktosa: glukosa + galaktosa.
- Sakarosa: glukosa + fruktosa.
3. Polisakaridoak
Monosakaridoen kate luzeak:
- Almidoia: landareen erreserba.
- Glukogenoa: animalien erreserba.
- Zelulosa: landareen pareta.
3. Lipidoak
C, H, O-z (eta P-z) osatua, ezin da uretan disolbatu.
1. Saponifikagarriak
Gantzak: glizerina molekula 1 + gantz azido 1-2-3 (esterifikazioa: karboxilo taldearen eta glizerina hidroxilo taldearen arteko loturan, $O_2$ molekula 1 askatu, gantz azidoa lortu). Molekula hidrofobikoak dira, ez dutelako talde polarrik.
- Olioak: likidoak, gantz azido asegabeez osatuta, landareetan daude.
- Bilgorrak: solidoak, gantz azido aseez osatuta, animalietan daude.
- Gantzen funtzioak: energia biltegia, tenperatura isolatu, organoak babestu.
Fosfolipidoak: azido fosforikoa dute, mintz biologikoak eratzen dituzte. Fosfoglizerol molekula batek osatzen du. Molekula anfipatikoa da: buru polar bat dute (hidriofiloa, urarekin ondo konpontzen da) eta zona apolarra (hidrofoboa, gantz azidoen kateak dituena). Ur disoluzioetan daudenean geruza bikoitza eratzen dute, mintz zelularraren oinarria bihurtuz.
Esfingolipidoak eta Glukolipidoak: egituran azukreak dituzte, anfipatikoak dira, mintz zelularraren barruan daude.
Argizariak: apolarrak dira, iragazgaiztasuna eragiten dute.
2. Ez Saponifikagarriak
- Esteroideak: esteranozko molekula batetik sortuak. Adibidez: kolesterola, D bitamina.
- Terpenoak: isoprenoaren deribatuak. Adibidez: xantofilo eta karoteno pigmentuak.
4. Proteinak
C, H, O, N, S (eta P)-z osatua. Aminoazidoz osaturiko makromolekulak dira (amino talde bat, karboxilo talde bat eta R talde bat ditu, guztiak karbono atomo batekin lotuak).
Molekula anfoteroak dira: karboxilo taldea eta amino taldea dutenez, azidotzat edo basetzat jardun dezakete.
Lotura peptidikoa: 2 aminoazido lotzen ditu; aminoazido baten karboxilo taldea bestearen amino taldearekin lotzen da, ur molekula bat askatuz.
Funtzioak
- Egitura zelularrak eta organikoak osatu (glukoproteina, kolagenoa, keratina).
- Aminoazidoen erreserba (ovoalbumina, kaseina).
- Substantzia organikoak beste batera eraman (hemoglobina).
- Organismoei forma aldatzeko gaitasuna eman (aktina, miosina).
- Hormona batzuk proteinak dira (intsulina).
Entzimak: Proteina katalizatzaileak dira (erreakzio kimikoen abiadura bizkortzen dute). Erreakzionatzen duten molekulak substratuak dira, eta sortzen diren molekulak produktuak. Entzima bakoitzak substratu gutxitan du eragina, oso espezifikoa da.