Biologia Ariketak: Zelulak eta Antolakuntza Mailak

Biologia3,19 KB

Biologia Ariketak: Zelulak eta Antolakuntza Mailak

1. Ariketa: Antolakuntza Mailak

Osagai bakoitzari dagokion antolakuntza-maila ipini:

  • a) Osteozitoa: Zelula
  • b) Burdina: Atomoa
  • c) Gibela: Organoa
  • d) Ura: Biomolekula
  • e) Bakterioa: Organismoa/Zelula
  • f) Neurona: Zelula
  • g) Kaltzioa: Atomoa
  • h) Bihotza: Organoa
  • i) Glukosa: Biomolekula
  • j) Zaldia: Organismoa
  • k) Adipozitoa: Zelula
  • l) Fosforoa: Atomoa
  • m) Urdaila: Organoa
  • n) Karbono dioxidoa: Biomolekula
  • o) Behia: Organismoa

2. Ariketa: Zelula Eukariotoen Organuluak

Zelula eukariotoetan, zer organulu edo egiturari buruz hitz egiten ari gara?

  1. Hainbat motatako proteina-harizpiz osatuta dago. Zelularen formari eusten dio eta zelularen, organuluen eta barne-xixkuen mugikortasuna errazten du. Kromosomen mugimenduan hartzen dute parte: Zitoeskeletoa
  2. Nukleoaren barnean, ARNz eta proteinaz osaturik dagoen zati esferikoa: Nukleoloa
  3. Arnasketa zelularra egitea energia lortzeko: Mitokondrioa
  4. Elkarren gainean jarrita eta elkarrekin konektatuta dauden mintzezko zaku lauz osatuta dago, eta proteinak eta lipidoak prozesatzen ditu. Handik irteten dira jariakin-xixkuak kanpoaldera isurtzeko: Golgi aparatua
  5. Zelula inguratzen duen mintz mehea eta malgua: Mintz plasmatikoa
  6. Proteinazko mikrotubuluz osaturik dauden zilindro itxurako organuluak: Zentrioloak
  7. Proteinak sintetizatzen dituzte: Erribosomak
  8. Substantzien digestioaz arduratzen dira: Lisosomak
  9. Zelularen desplazamendua ahalbidetzen duen egitura, eta zelula prokariotoan ere dagoena: Flageloa
  10. Mintz nuklearrarekin lotuta dago, eta erribosomak ditu. Proteinak sintetizatzeko prozesuan parte hartzen du: Erretikulu endoplasmatiko pikorduna
  11. Informazio genetikoa eramaten dute zelula-umeetara: ADNa
  12. Zelularen desplazamendua ahalbidetzen duen egitura, eta zelula prokariotoan ere dagoena: Flageloa
  13. Proteinazko mikrotubuluz osaturik dauden zilindro itxurako organuluak: Zentrioloa
  14. Elkarren gainean jarrita eta elkarrekin konektatuta dauden mintzezko zaku lauz osatuta dago, eta proteinak eta lipidoak prozesatzen ditu: Golgi aparatua

3. Ariketa: Giza Zelularen Mota

Arrazoitu zein zelula mota den giza-zelula.

Giza-zelula eukariotoa da. DNA ez dago aske zitoplasman, mintz batez inguraturik baizik, nukleo organulua sortuz.

4. Ariketa: Metabolismoa

Azaldu zer den metabolismoa.

Metabolismoa mantenugaiek zelula barnean izaten dituzten prozesu kimikoen multzoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML