Bilboren Garapen Urbanoa
A) Sorrera
- 1300. urtean sortu zen, Diego Lopez de Haro Bizkaiko jaunak emandako hiri-gutunaren bidez.
- Merkatal eta industri mailako garapena.
- Hiru kale hasieran (Somera, Artekale eta Tenderia kaleak).
- Hiriaren barrualdean, Santiago Eliza.
- Kanpoan zeuden: San Anton, San Nikolas eta Begoña elizak.
- 1442. urtean Zazpikaleak sortu ziren harresiaren barruan.
B) Lehenengo Zabaltzea
- XVI. mendearen lehen erdian: lehenengo zabaltzea, iparralderantz, gaur egungo San Nikolas de Bari elizarantz.
- Eraikin berriak:
- Udaletxea San Antonen ondoan.
- Plaza Zaharra.
- Erriberako Merkatua.
C) Berreraikuntza (arauak)
- Kaleen zabalera eta murruen lodiera.
- Bi uholde eta sute izugarri.
- Eraikuntzarako erabilitako sistemak ere aldatu egingo dira, orain egurraren ordez harria izango baita oinarrizko materiala.
D) Sendotzea
- XVII. mendean hiria gero eta gehiago zabaldu eta inguruko elizateekin arazoak eta auziak.
- Kale berriak agertuko dira: Ibeni, Bilbo Zaharra.
E) Etxebizitzarik eza
- XVIII. mendean, burgesia bere etxeak egiten hasiko da.
- San Nikolas eliza berria eraikitzen denean, bere ingurunean espazio berriak dira.
- Loredo Plana agertzen da, eraikin zaharrak birmoldatzeko.
- Plaza Berria egiteko asmoa.
F) XIX. Mendearekin batera
- Biztanleriaren hazkundea jasoko du eta hiritarrak elkarren gainean bizi dira eta hauek etxebizitzatik kanpo bizi behar izango dute.
- Egoera hau ikusita, ezinbestekoa da zabaltzearen beharra eta Abando auzoa haziko da.
- 1801. urtean Silvestre Permek "Bakearen Portua" aurkeztu zuen.
- 1862. urtean, Amado Lazarok hiri utopiko bat planteatzen du.
- Azkenik 1876an zabalgunearen proiektua aurkezten da.
- Gran Via sortuko da eta plazak zabalduko dira.
- XIX. mendearen amaieran, 1890. urtean, Abandoko lurrak bat egingo dute Bilbokoekin.
G) Hiria Zatiketa
- XIX. mendearen hasieran, hiriko burgesiak Abandoko lur berrietan lekua hartzen duten bitartean, Etxetxu eta Errekaldeberri inguruetan langileentzako lehenengo auzoak egituratzen hasiko dira.
- Mendearen lehen laurdenean, hiria zatitu egingo da: Zazpikaleak eta Zabalgunea.
H) Anexio Berriak
- Antzinako elizateak, Begoña eta Deustu, hiriaren auzo berriak bihurtuko dira (1924).
- 1930. urteetan langileen auzoetan esperientzia berriak egongo dira: Ciudad Jardin - Urizar Dorrea.
I) Gerraosteko Hedapena
- Gerra Zibilaren ondoren, demografiak ikaragarrizko hazkuntza izango du → San Inaziokoa aipagarriena.
J) Desarrollismo
- Mende hasierako eraikuntzak ordezkatuak izaten dira berriengatik, lurraren okupazio intentsiboa eta hazkunde desordenatua.
- Zabalgune eta hiri-gunearen biztanleek alde egiten dute periferiara eta utzitako lekuetan bulegoak eta zerbitzuak jartzen dira. Periferiako lekuak, Otxarkoaga, txabolismoarekin batera.
K) Hiria Gaur
- 1983ko uholdeak eman ondoren, Zazpi Kaleetako berritze prozesua hasiko da.
- Industrialdiaren krisiagatik, leku berriak agertzen dira ibaiaren ertzetan.
- Bilboko Hiri Ordenazio Plan Orokorra onartu egin da eta Bilboko hiriak berriro aldatu du bere egitura eta funtzio nagusia. Eraikuntza berriak: Guggenheim, Euskalduna...