Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

Historia2,3 KB

Ondorio Demografikoak

Gerran 50 eta 55 milioi hildako artean izan ziren, eta 70 milioi zauritu ere bai.

  • Herrialde askotan, soldaduak baino zibil gehiago hil ziren.
  • Gerra amaitu zenean, 30 milioi errefuxiatu zeuden.
  • Gerran parte hartu zuten herrialdeetan desoreka handia zegoen biztanleen artean sexuaren eta adinaren arabera.

Holokaustoa:

  • Naziek 6 milioi judu hil zituzten.
  • Nurenbergeko epaiketetan nazi alemaniarrak judutarren kontra egindako krimenengatik epaitu zituzten.

Nazien Zapalkuntza

Alemaniak 1941 eta 1944 artean kontrolatzen zituen herrialdeetan, lehengaiak gehiegikeriaz ustiatu zituzten eta derrigorrezko lana ezarri zuten.

“Azken Soluzioa” deitutako operazioan Hitlerrek juduen hilketak azkartzeko agindu zuen. Hau Sobietar Batasunaren kontrako erasoaren ondoren gertatu zen, eta helburua zen Alemaniak Europan okupatuta zituen lurraldeetako biztanle judutarrak hiltzea.

“Holokausto” juduaren ondorioz, 6 milioi judu hil ziren, eta kontzentrazio esparruetan burutu zituzten.

Ondorio Ekonomikoak

Gerra bukatutakoan Europa, batez ere, suntsituta gelditu zen. Hiri gehienak, garraiobideak eta industriak kaltetuta zeuden.

Horniketa arazoak izan ziren, eta sektore batzuek geldialdia izan zuten, adibidez, eraikuntzako sektoreak, eta horrek eragina izan zuen hirietako garapenean.

Europak nagusitasun ekonomikoa galdu zuen. Estatu Batuak, berriz, erabat indartu ziren, eta mendebaldeko blokeko buru bihurtu zen.

Lurralde Aldaketak

Jaltako eta Postdamgo konferentzietan eta bake hitzarmenetan lurralde aldaketak egin ziren.

  • Alemaniak anexionatutako lurralde guztiak galdu zituen.
  • Alemania lau zatitan banatu zen, eta 1949an, Alemaniako Errepublika Federala eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu ziren. Berlin ere bitan banatu zen.
  • Polonia hedatu egin zen.
  • Sobietar Batasunak Estonia, Letonia eta Lituania anexionatu zituen, eta baita Poloniako, Errumaniako eta Finlandiako lur batzuk ere.
  • Japoniak gerran konkistatutako lurralde guztiak galdu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML