Bigarren mundu gerra "azken irtenbidea"

Historia2,37 KB

NAZISMOAREN IDEOLOGIA: Hitlerren ideiak: 1923an, Municheko estatu-kolpean porrot egin eta gero, Hitler kartzelatu egin zuten. Kartzelan "Mein Kampf" idatzi zuen eta bere ideiak azaldu zituen han./ Ideario horrek faxismoaren ezaugarri asko zituen: buruzagia gurtzea, estatuaren nagusitasuna, indarkeria eta gazteria gorestea. Hala era, berezko ezaugarriak ere bazituen; hala nola, arrazismoa. Horrez gain, pentsamolde naziak balio tradizionalak zituen; esaterako, uste zuten emakumeek seme-alabak izateaz etxeko lanak egiteaz baino ez zutela arduratu behar./ Pentsamolde arrazista: Ikasi bezala, nazismoa faxismoaren aldaeretako bat zen. Baina bazuen bereizigarririk: historiaren ikuspegi arrazista eta arrazialazuen. Arrazismoak behe- eta goi-mailako arrazak daudela aldarrikatzen du. XIX. Mendearen bukaeratik, ideia hori oso hedatuta egon zen. Baina erregimen naziak ideia hori azken muturrera eraman zuen./ Hitlerren ustez, alemaniarrak arraza ariokak ziren. Uste zuen goi-mailako arraza zela, hark egin zituela gizarteriko sorketa handiak. Hori zela-eta, arraza arioa behe-mailako herriei nagusitu behar zitzaien; hala nola latindarrei, eslaviarrei, ijitoei eta, batez ere, juduei. Hitlerren arabera, arrazen arteko nahasketa zegoelako zegoen Alemania gain beheran./ 1938an Kristal Hautsien Gaua izan zen: naziek dozenaka judu hil zituzten, dendetan lapurtu zieten, sinagogei su eman zieten eta 26.000 judu kontzentrazio-esparruetan giltzapetu zituzten./ Okerrena iristeko zegoen oraindik. 1942an, Bigarren Mundu Gerran, Hitlerrek azken irtenbidea apilkatzea erabaki zuen. Alemaniako eta konkistatuko herrialde guztietako juduak eta ijitoak sarraskitze-esparruetara deportau zituzten. Ikertzaileek frogatu dutenez, 5 milioi judu hil ziren esparru horietan. Hori dela-eta, esparru horien izenak (Auschwitz, Treblinka...) izugarrikeriaren eta gizatasun ezaren ikur bihurtu dira.

Deskargatu

PDF Word HTML