Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Garapena eta Ondorioak
Bigarren Mundu Gerra
Zeintzuk ziren Bigarren Mundu Gerrako arrazoiak?
Oinarrizko arrazoiak: Nazioarteko desegonkortasuna, 1929ko krisiak eragindako depresio ekonomikoa, eta ideologia totalitarioen gorakada.
Bat-bateko arrazoia: Estatu totalitarioen kanpo-politika oldarkorra. Nazioen Elkarteak ez zuen garaiz kontrolatu.
Zer gertatu zen 1939an Bigarren Mundu Gerra hasteko?
Alemaniak Polonia inbaditu zuenean, Erresuma Batuak eta Frantziak Alemaniari gerra deklaratu zioten.
Zenbat urte iraun zuen gatazkak?
Sei urte iraun zuen (1939ko irailaren 1etik - 1945eko irailaren 2ra arte).
Borrokalariak zenbat bloketan banatu ziren? Azaldu.
Mendebaldeko blokea edo aliatuak: Erresuma Batuaren eta Frantziaren agindupean (geroago SESB eta AEB batu ziren).
Ardatzeko Potentziak: Alemaniaren eta Italiaren agindupean (geroago Japonia batu zen).
Nolakoak ziren gerraren ezaugarriak?
- Gerrak hedapen handia izan zuen mundu osoan.
- Ankerkeria ezezaguna ere izan zuen.
- Borrokalari guztiek gerra irabazteko ahalegin handiak egin zituzten.
- Armamentu indartsua erabili zen.
- Ekonomia gerraren arabera antolatu zen.
Zein izan zen gerraren lehenengo etaparen ezaugarri garrantzitsuena?
Ardatzeko potentziek garaipenak lortu zituzten.
Alemaniak Gerra Tximista (Blitzkrieg) garatu zuen. Azaldu zer den hori.
Eraso masiboak, sorpresa faktorea erabiliz.
Zeri esker hartu zuten naziek mendebaldeko Europa ia osoa?
Sobietar Batasuna neutrala zelako.
Lortu al zuten naziek Erresuma Batua errenditzea? Zer gertatu zen Ingalaterrako guduan?
Ez. Naziek ez zuten lortu Erresuma Batua inbaditzea. Horren ordez, Afrikako iparraldea eta Balkanak konkistatu zituzten, Italiaren laguntzarekin, eta SESB inbaditu zuten.
Zer eragin zuen Estatu Batuak gatazkan sartzeak?
Japoniak Pearl Harbor itsasontzi-basean ainguratuta zegoen Estatu Batuetako flota bonbardatu eta suntsitu zuen.
1945ean gerra amaitu aurretik, aliatuek hainbat konferentzia egin zituzten. Azaldu haien helburua.
Yaltako eta San Franciscoko Konferentzietan Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zen. Horren helburua gatazkak modu baketsuan konpontzea, bakeari eta nazioarteko segurtasunari eustea, eta nazioarteko lankidetza sustatzea zen. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zen.
Potsdameko Konferentzian, Berlinen, Alemania lau okupazio-gunetan banatzea adostu zen: estatubatuarra, britainiarra, frantsesa eta sobietarra.
1945ean gerra amaitu ondoren, zer aldaketa gertatu ziren?
- Europako mugak berregokitu ziren.
- Alemania zatitu zen.
- Italia aliatuen armadak okupatu zuen.
- Japonia Estatu Batuen kontrolpean geratu zen eta koloniak galdu zituen.
Aipatu gatazkaren ondorioak eta azaldu demografia-arloaren ondorioak.
Ondorioak:
- Arlo politikoan
- Nazioartean
- Ekonomiaren arloan
- Gizarte-arloan
Demografia-arloan: 55 milioi pertsona hil ziren, milioika pertsona zaurituta edo elbarrituta geratu ziren. Sobietar Batasunak, Alemaniak eta Poloniak galera handiak izan zituzten. Juduak eta ijitoak, besteak beste, naziek masan hil zituzten kontzentrazio- eta sarraskitze-esparruetan.