Bigarren Mundu Gerra: Arrazoiak, Ezaugarriak eta Ondorioak

Historia4,48 KB

Bigarren Mundu Gerraren Arrazoiak

Bigarren Mundu Gerraren arrazoiak konplexuak dira. Alde batetik, gerrarteko bilakaera ekonomikoa oztopoz beteta zegoen: suntsiketa materiala, zorrak, ihardueren geldiketa, eta abar. Gainera, 1929ko krisiaren efektuak nabarmenak ziren oraindik. Beste aldetik, faxisten programek edonolako indarkeria erabiltzen zuten, gerra goraipatzen zuten (gaitzetsi ordez), bizi-espazioaren teoria erabiltzen zuten, eta arraza garbi eta ez-garbien mitoa eta antisemitismoa defendatzen zuten.

Gainera, Alemaniaren eginkizunen aurrean, aliatuek axolagabekeriaz eta pasibotasunez jokatu zuten (Renaniaren konkista, Espainiako Gerra Zibila, Municheko Konferentzia, eta abar).

Bigarren Mundu Gerraren Blokeak eta Ezaugarriak

Blokeak

  • Ardatzeko potentziak: Alemania, Japonia eta Italia. Oso ondo antolatuta zeuden Alemaniaren kontrolpean.
  • Aliatuak: Frantzia, Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak eta Errusia. Tirabirak eta desadostasunak zeuden komunisten eta kapitalisten artean.

Ezaugarriak

  1. Erabateko gerra: kontinente guztietan eta biztanleria osoan eragina izan zuen.
  2. Historian izandako gerrarik krudelena: 60 milioi hildako, zaurituak, deportazio masiboak, mota guztietako torturak, genozidioak.
  3. Aurrerapen teknologiko eta zientifiko ugari: lehergailu atomikoak, lehenengo ordenagailua, penizilina, energia nuklearra, nailona.
  4. Gerra-ekonomia: garrantzi handia izan zuen. Estatuaren kontrolpean zegoen eskulana, merkataritza, eta abar. Gerra-ekonomikoak arerioaren horniketa oztopatzen zuen blokeoaren bidez.
  5. Gerra ideologikoa: faxismoa, kapitalismoa, komunismoa.
  6. Estrategia berriak: tximista gerra eta gerra azkarra.

Gertaera Garrantzitsuak

  • Vichyko Gobernua: 1940an, Alemaniak Frantzia inbaditu eta Compiègneko armistizioa sinatu zen, Frantzia bitan banatuz.
  • Gerra Hotza: 1947 eta 1991 bitartean, Europako blokeen arteko harremanek bien arteko tirabirak eragin zituzten.
  • Felix Operazioa: 1940an, Alemaniak martxan jarri zuen operazioa Britainia Handiaren kontra. Gibraltar hartu behar zuten, Britainia Handira zihoazen itsasontziak suntsituz eta blokeo ekonomikoa lortuz. Frankoren ezezkoak eta Mussoliniren porrotak operazioa zapuztu zuten.
  • Pearl Harbor: 1941ean, Japoniak bonbardatu zuen Ameriketako Estatu Batuen itsasontzi bat Ozeano Barean, eta horren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuak gerran sartu ziren.
  • Bizargorri Operazioa: Bigarren Mundu Gerran, Hitlerrek SESBeri egindako erasoa, Errusia eta Alemaniaren arteko akordioa errespetatu gabe. Moskura joan zen Kaukasoko petrolioa lortzeko.
  • Nazio Batuen Erakundea (NBE): 1945ean, gerra amaitu aurretik, Yaltako eta San Frantziskoko konferentzietan, Nazio Batuen Erakundea sortu zen. Horren helburuen artean, giza eskubideen adierazpen unibertsala aldarrikatzea zegoen.
  • Potsdamgo Konferentzia: 1945ean, aliatuek Berlin lau zatitan banatu zuten: estatubatuarra, britainiarra, frantsesa eta sobietarra.
  • Deskolonizazioa: Bigarren Mundu Gerraren ostean, Asian eta Afrikan antzinako koloniek independentzia lortu zuten. Hauek txiroak eta atzeratuak zeuden, eta "Hirugarren Mundua" deituak izan ziren.
  • 1940: Compiègneko armistizioa (Frantzia eta Alemaniaren artean).
  • 1943: Stalingradeko bataila (Stalinen Armada Gorriak irabazi zuen). Aliatuek Italia konkistatu zuten.
  • 1945: Aliatuek Berlin, Erroma eta Tokio eraso zituzten (kamikazeak agertu ziren).

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

Mugak

  • Alemania nazio gisa desagertu eta bitan zatitu zen.
  • Japoniak konkistak galdu zituen, eta Ameriketako Estatu Batuek Japonia okupatu zuten.
  • Italiak lurralde batzuk galdu zituen.
  • SESBk Estonia, Letonia eta Lituania bereganatu zituen.
  • Poloniak galdutako lurraldeak berreskuratu zituen, zati bat izan ezik.

Mundua

Mundua bi bloke ideologikoetan banatu zen, eta Gerra Hotza hasi zen.

Europa

  • 60 milioi hildako eta zauritu, erdia zibilak.
  • Komunikabideen sareak desagertu ziren.
  • Ekoizpen industriala gelditu zen.
  • Merkataritzan kaosa nagusitu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML