Bigarren Errepublika Euskal Herrian: Autonomia eta Gerra Zibila

Historia5,87 KB

Bigarren Errepublika Euskal Herrian

Lehen Mundu Gerra amaitu zenean, Autonomiaren aldeko gogo bizia sortu zen Euskal Herrian. Mugimendu nazionalistek ekialdeko Europan izandako garaipenaren ondorioz sortu zen. Hala ere, 1917ko krisi politikoaren eraginez, Estatutuaren errebindikazioak ez zuen aurrera egin.

Bigarren Errepublikaren aldarrikapena

Bigarren Errepublikaren aldarrikapena euskal autonomia gauzatzeko berebiziko aukera izan zen. Hala eta guztiz ere, abertzaleek Donostiako hitzarmena ez zuten sinatu. Euskal mugimendu autonomista 1931ko apirilaren 14an bertan abiatu zen. Hala eta guztiz ere, José Antonio Agirrek, Getxoko alkate abertzaleak, autonomiaren aldeko udalen arteko mugimendua sustatu zuen. Horrela, Lizarrako bilera egin zen, 1931ko ekainaren 14an, eta, bertan, abertzaleek eta karlistek sustatuta, eta zuzenketa batzuk egin ondoren, estatutu‑proiektua onetsi zen, Lizarrako Estatutua; hori idazteko agindua Eusko Ikaskuntzari eman zioten.

Lizarrako Estatutua

Ezkerrak Errepublika finkatzeari lehentasuna eman eta errebindikazio autonomista bigarren mailan utzi zuen. Lizarrako Estatutuko artikulurik eztabaidatuena, izatez ere, botere autonomikoek Vatikanorekin konkordatuak negoziatzeko ahalmena edukitzea zen. Lizarrako Estatutua alkateek onetsi zuten, nazionalistak, karlistak eta katoliko independenteak horren alde zeudelako. Hala ere, proiektua etenda gelditu zen, Konstituzioaren aurkakoa baitzen.

Estatutu-proiektu berria

1931ko abenduaren 8an estatutu-proiektu berria egiteko agindua eman zitzaien desegindako diputazioetako kudeaketa-batzordeei. Horrela, Gobernuak segurtatu nahi zuen estatutua Konstituzioko espiritu laikoan eta errepublikanoan oinarrituz egingo zela, ezkerrekoak baitziren. Eta abertzaleek ere pozik onartu zuten. Karlistek eta gainerako indar katolikoek ukatu egin zuten, erlijioaren eta foruen aurkakoa baitzen. Demokratikoagoa zen. 1932ko ekainaren 19an, Iruñean bildutako alkate-biltzarrean, alkaterik gehienek onartu egin zuten estatutua, ezker errepublikakoek eta abertzaleek bat egin baitzuten. Nafarroak ukatu egin zuen proiektua.

Erreferenduma

Estatutua behin betiko onesteko, erreferenduma egin behar zen, eta hori azaroaren 5ean izan zen. Bizkaian eta Gipuzkoan proiektua gehien-gehienek onetsi zuten, baina Araban aldekoak %47 baino ez ziren izan, José Luis Oriolek eta karlistek aurkako botoa eman zutelako.

1933ko hauteskundeak

1933ko hauteskundeetan abertzaleek ordezkaritza handia lortu zuten Legebiltzarrean, baina, erradikalen eta CEDAren bi urteko gobernuan, estatutuaren proiektua etenda gelditu zen.

1936ko hauteskundeak

1936ko hauteskundeetan Fronte Popularrak estatutuaren errebindikazioa sartu zuen bere euskal adarreko hauteskunde-programan. Fronte Popularraren garaipenak aktibatu egin zuen estatutua Gorteetan. Izan ere, Indalecio Prietok ez zuen estatuturako batzordea eratzeko baimenik eman.

Gerra Zibila eta Estatutua

Gerra Zibila hasteak ez zuen geldiarazi estatutu-prozesua, eta, azkenean, 1936ko urriaren 1ean Gorteetan onetsi zen. Estatutua bederatzi hilabetetan egon zen indarrean, eta Bizkaian baino ez, harik eta Nafarroako indarrek 1937an hori konkistatu arte.

Gerra Zibila Euskal Herrian

1936ko uztailaren 18an, gaurko EAE bi zona geografikotan zatituta gelditu zen: Araba, Aiarako harana izan ezik, nazionalean gelditu zen, Nafarroarekin batera; Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikarekin leial mantendu ziren. Araban eta Nafarroan erreketearen ekintza masiboa erabakigarria izan zen. Gipuzkoan eskuineko militar batzuk altxatu egin ziren, baina ezkerreko miliziek eta Guardia Zibilak mendean hartu zuten altxamendua. Bizkaian, Echevarria Novoa gobernadore zibilak lasai mantendu zuen probintzia.

Gipuzkoa

Gipuzkoako Defentsa Batza sortu zen. Hori Fronte Popularreko, EAJko eta CNTko indar guztiek osatu zuten. Abuztuaren amaieran Beorlegui koronelak, boluntario nafarrak eta iheslari gipuzkoarrak agindupean hartuta, Irun hartu zuen. Ondorioz, iparraldeko zona errepublikanoa Frantziatik bakartuta gelditu zen. Donostian, anarkistek etxez etxe defendatu nahi izan zuten hiria, baina abertzaleak hiria uztearen aldekoak ziren. Azkenean, nafarrek irailaren 13an hiriburua konkistatu ondoren, Gipuzkoa nazionalen mende gelditu zen. Amaieran, frontea egonkortu egin zen Debaren haranean. Hala ere, berrogeita hamar mila errefuxiatuk Bizkaira behar izan zuten ihes.

Bizkaia

babesteko. Mola jeneralak iparraldeko armada gidatzen jarraitu zuen, eta Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, industria-aberastasuna lortzeko. Aurrerakuntza nazionala gogorra izan zen, Bizkaiko orografia zailaren eraginez eta hegazkinek lan handia egin behar izan zuten frontea apurtzeko Otxandion, Durangon eta Gernikan. Azken herri horretan, 1936ko apirilaren 26an, alemanen bonbardaketak ehun eta berrogeita hamar hildakotik gora eragin zituen; propaganda errepublikanoak oso ondo erabili zuen hori, gerrako izugarrikeriak agerian jartzeko. Mola jeneralak hegazkin-istripuz hil zen, baina horrek ez zituen talde nazionalen planak aldatu. Dávilak, Mola ordeztuta, burdinazko gerrikoaren aurkako erasoari ekin zion. Fronteko lerroa apurtuta, nazionalak Bilbora hurbildu eta, Artxandatik, portuko hiri garrantzitsu horretara heldu ziren, 1937ko ekainaren l9an Euskal armadako hondar adoregabeak Bizkaitik joan eta Santoñan instalatu ziren. Bertan egoera zaila sortu zen: ezkerrekoak borrokan jarraitu nahi zuten, Errepubikaren mendeko gainerako lurretan; baina abertzaleak hondatuta zeuden EAEko azken probintzia galduta, eta boluntario italiarrei armak ematea erabaki zuten, Santoñako Ituna izenekoan. Gerra Zibila laburra izan zen gaurko EAEn, eta ez zen beste probintzia batzuetan bezain gogorra izan. Bando biek industria astuna babestu nahi zuten, agian horregatik izan zen laburragoa.

Deskargatu

PDF Word HTML