Bigarren Errepublika eta Euskal Herria: Historia eta Erreformak

Historia2,97 KB

1931ko Hauteskundeak eta Errepublikaren Aldarrikapena

1931ko udal-hauteskundeetan alderdi errepublikarrek irabazi zuten eta Eibarren Bigarren Errepublika aldarrikatu zen. Behin-behineko gobernuak hauteskundeak deitu zituen Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko. Hauteskundeetan gobernu-buruek lortu zuten gehiengo nagusia: errepublikar ezkertiarrak eta sozialistak. Hego Euskal Herrian, ordea, eskuinak irabazi zuen (EAJ).

Oinarrizko printzipio demokratikoa gizonen nahiz emakumeen sufragio unibertsala zen. Espainiak estatu unitarioa sortu zuen, eskualde autonomoak zituena eta akonfesionala zena. Gainera, izaera berezia zuten eskualdeko autonomiak onartzeko ateak ireki eta zentralizazioarekin bukatu zuen.

Azañaren Biurteko Erreformista (1931-1933)

Bestalde, erreforma batzuk martxan jarri ziren. Gobernu errepublikar-sozialistak erreformen egitasmo handia jarri zuen martxan Espainian eta Euskal Herriko arazoak konpontzeko:

  • Arazo erlijiosoa: Eliza katolikoak zuen boterea deuseztatu nahi izan zen. Horretarako, derrigorrezko irakaskuntza erlijiosoa kendu eta ezkontza zibila ezarri zen. EAJk ez zuen hau ondo ikusi.
  • Autonomia-prozesua: EAJk Errepublika onartu zuen eta harremanak izan zituen autonomiaren onespena planteatzeko. EAJk proiektu autonomikoa onartu zuen, baina askatasun osoa nahi zuen gai erlijiosoan, eta horretan ez zetorren bat karlistekin. Lizarrako Estatutua onartu zen.

Estatutua eta Nafarroako Egoera

Estatutuaren idazketan errepublikarrek parte hartzeak Nafarroako karlistak eta nazionalistak banandu zituen. EAJk Errepublikarekin elkartzea onartu zuen eta autonomia-proiektu berria aurkeztu zen; onarpena, ordea, Gerra Zibileraino ez zen heldu.

Armada, Hezkuntza eta Nekazaritza Erreforma

Espainiako armadaren kopuru handiak beldurra ematen zion Azañari, eta Errepublikaren segurtasunagatik neurriak hartu ziren. Haserre, Sanjurjada altxamenduak porrot egin zuen. Hezkuntzaren aldetik, sistema estatuaren esku utzi zuten. Bigarren Errepublikan, euskal kultur esparrua ekimen nazionalistek osatu zuten batez ere.

Nekazaritza-erreforman, proiektuaren puntu nagusiak latifundismoa mugatzea eta lurrak burgesei kendu eta nekazariei ematea ziren. Erreforma oso motel joan zen eta anarkisten ideia iraultzaileagoak onartu ziren.

Eskuindarren Biurtekoa eta Erreformen Atzerapena

Hala eta guztiz ere, garai hartako giza gatazkek eta krisi ekonomikoak Azañaren gobernuburuak dimititzea eragin zuten. Hauteskundeak egon ziren berriro eta eskuindarren biurtekoa hasi zen. Errepublikako bigarren etapa honetan, lehen egindako erreformak aldatu zituzten berriro: lurrak jabeen eskuetara itzuli ziren, hezkuntza elizaren menpe geratu zen eta autonomiak desegin zituzten, Espainia bakarra eta batua nahi baitzuten.

Deskargatu

PDF Word HTML