Bertsolaritza: Ahozko Inprobisazioa eta Bertsolari Nagusiak
Ahozko Inprobisazioa
Ez da bakarra (adibidez, a capella edo musikarekin). Unean zuzeneko sorkuntzak dira, entzulearen parte hartzea beharrezkoa da (inprobisatzaile-entzule feedback-a).
Inprobisatzaileen pausuak
- Argudioen artean egokiena aukeratu.
- Argudioa ondo formulatu.
- Oin baliagarriak topatu.
- Koherentzia diskurtsoan.
- Denbora gutxian egin.
Bertsolaritza XXI. Mendera Bidean
XX. mendean bertsoak idatziak ziren; 60ko hamarkadatik aurrera, bat-batekoak egiten hasi ziren. Lehen adin batekoak ziren; gaur egun, denetarik dago. Bertsolaritzak gaien aldetik eraldaketa nabarmena izan du. XX. mende amaieran emakumeak eta ikasiak sartu ziren, jardunari buruzko hausnarketa eta berrikuntza nabaria ekarriz.
Bertsolaritzaren Eragileak eta Eboluzioa
- Gerra aurretik, Basarri eta Txirritaren txapelketak zubi izan ziren aro modernorako.
- 1960an, Euskaltzaindiak txapelketak hasi zituen, eta herri-irratiek arreta jarri zioten bertsolaritzari.
- 1980ko eta 1982ko txapelketak Amurizak irabazi zituen.
- 1986an, Bertsozale Elkarteak hartu zuen antolaketa.
Bertsolari Nagusiak
Txirrita (1860-1936)
Cánovas del Castilloren heriotza: bere emazteari zuzendutako bertsoetan, pozik agertzen da foruen aurkako jarrera zuelako, baina emaztearen sufrimendua ulertzen du. Foruak gelditzera behartu zuten.
Baliabide estilistikoak: anafora, paralelismoa, konparazioa, metafora. Trenbidearen deskribapena.
Basarri eta Uztapide
Basarriren bertsoak intelektualagoak ziren; Uztapide, berriz, arruntagoa, herrikoiagoa eta errazagoa. Basarrik gidari lana egin zuen.
Pasarte ezaguna: Getariko plazan kantatzen ari zirela, Basarri oholtza gainean zegoen, eta Uztapide tabernan edaten. Uztapidek kritika egiten dio, bazilearekin: berandu heldu dela, eta ezer egin gabe dirua egin duela. Basarrik erantzuten dio gonbidatuko balute ere berandu helduko zela.
Estiloa: Elkarri erantzuten zioten, jarraipena mantenduz, hizkuntza arrunta erabiliz. Basarri arduratsu eta serioa zen; Uztapide, lasaiagoa, festazalea eta zorrotzagoa.
Enbeita
Jaien gehiegikeriak kritikatu eta bere herriko jaiak promozionatzeko bertsoak. Kepa Urretxindorraren semea eta Onintza Enbeitaren aitona zen. XX. mende erdia. Zaragiak agertzen dira.
Fernando Xalbador (1922-1999)
Omenaldi egunean hil zen, bihotzekoak emanda, ohorezko lekuan. Damutu zen ezin zuelako jendea eskertu.
Bertso ezaguna: Sorgin bat ikusi zuen gauean. Hurrengo egunean, Mikela (bere emaztearen ama) zapi batekin aurpegia estalita ikusi zuen. Harria bota zion, berriro egingo zuela adieraziz, hobe zuela etxean geratu.
Joxe Lazkao Txiki (1926-1993)
Oso txikia, oso umoretsua, autokritika handikoa. Bere buruari ispiluan agertzen zaiona kritikatu ohi zuen, barrea eragiteko. Ironia erabiltzen zuen.
Gaiak: Gazte-zahar konparazioa, erreal-irreal kontrastea. Ispiluko irudiari hitz egiten zion, bera ez den bati bezala.