Berrezarkuntzaren sistema politikoa eta 1909ko krisia
Berrezarkuntzaren ezaugarri nagusiak
- Subiranotasuna: Partekatua, Gorteen eta Erregearen artean.
- Aginte legegilea: Gorteen eta Erregearen esku (18. art.).
- Bi ganbarako Gorteak: Senatua eta Diputatuen Kongresua (19. art.).
Senatua eta Diputatuen Kongresua
- Senatua (20. art.):
- Eskubidez senatari zirenak (Espainiako Handiak, Elizako eta Ejertzitoko goi karguak).
- Erregeak izendatutakoak.
- Aberatsen artean sufragio murriztuz hautatuak.
- Diputatuen Kongresua: Sufragio bidez aukeratuak (28. art.). 1890era arte sufragio murriztua izan zen (%5), eta ondoren, unibertsala.
Eskubideak eta erlijioa
- Askatasun indibidualak: Oso zabalak (13. art.), baina lege bidez murriztu zitezkeen.
- Erlijioa: Estatuaren konfesionaltasuna onartzen zen (11. art.), baina beste gurtzak pribatuan praktikatzeko baimena zegoen.
Hauteskunde-prozesua eta kazikismoa
- Encasillado: Gobernuaren ministroak barruti bakoitzeko hautagaiak aurrez aukeratzen zituen.
- Pucherazo: Alkateek eta kazikeek (lur-jabe handiak) hauteskundeak manipulatzen zituzten emaitzak bermatzeko.
- Kazikeen funtzionamendua:
- Politikoek Madrilen lan egiten zuten, kazikeek beren bailaran, eta Gobernadore Zibila zen bien arteko bitartekaria.
- Kazikeek mesedeak jasotzen zituzten ordainean: kontribuzioen banaketa, soldadutzatik libratzea edo udal lanpostuak esleitzea.
1909ko krisia: Bartzelonako Aste Tragikoa
1909ko uztailean, Marokoko gerra kolonialaren aurkako protesta izan zen erreboltaren eragilea.
Arrazoiak
- Algecirasko akordioak (1906): Maurak Marokoko lurrak hartu nahi zituen.
- Barranco del Loboko erresistentzia eta erreserbistei egindako deia.
- Langileen protesta erreklutamendu sistema bidegabearen aurka.
Manifestazioak eta greba orokorra matxinada bortitz bilakatu ziren. Hiria gelditu, barrikadak jarri eta elizak zein komentuak erre zituzten. Mauraren gobernuak gerra egoera ezarri eta ejertzitoa bidali zuen matxinada zapaltzera.