Berrezarkuntzako sistema: hauteskunde-iruzurra eta kazikismoa
3 Sistemaren funtzionamendua: hauteskunde-iruzurra eta kazikismoa
Alderdien txandaketa bermatzeko hauteskunde-iruzurra egiten zen, eta sistemak goitik behera funtzionatzen zuen:
- Erregeak gobernuaren aldaketa erabakitzen zuen.
- Erregeak oposizioari gobernua osatzeko agindua eta parlamentua desegiteko dekretua ematen zion.
- Gobernu-buru berriak hauteskundeetarako deia egin eta manipulatzen zituen.
Gobernua eratu eta hauteskundeak egiten ziren, 1890 arte sufragio zentsitarioaren bidez eta 1891tik gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez.
Hauteskunde-prozesua
- Gobernu-ministroek (El Elector) hautagaien zerrendak (El Encasillado) prestatzen zituzten.
- Zerrendak alkate eta kazikeei ematen zitzaizkien, eta hauek hauteskundeak manipulatzen zituzten gobernuak nahi zituen emaitzak lortzeko, baliabide askotaz baliatuz: hauteskunde-errolda edo aktak faltsutuz, botoak erosiz eta hautesleak presionatuz.
Kazikismoaren eragina eta bezero-sarea
Agintariei ematen zieten laguntzari esker, kazikeek eragin handia izan zuten, eta era askotako mesedeak jaso zituzten eurentzat eta bezeroentzat:
- Kontribuzioen banaketa beren interesen alde egitea.
- Soldadutzarako leku onak eta libre geratzea familia leialen gazteentzat.
- Esku handia udaletako lanpostuak banatzerakoan.
Modu horretan, kazikeek bezero-sare garrantzitsu bat sortu zuten. Sistemak eragin handiena nekazari atzeratuetan izan zuen. Sistema honek alderdi-bitasuna bakarrik onartzen zuen; liberalek eta kontserbadoreek okupatzen zituzten aulki guztiak, beste indar batzuk sendo ziren lekuetan izan ezik.
Sistemaren iraupena erraztu zuten baldintzak
- Atzerapen ekonomikoa eta analfabetismoa.
- Nekazariak jabeen eta jauntxoen menpe zeuden, eta batzuetan jabeek esaten zieten nori bozkatu.
- Herriaren indiferentzia alderdi-sistema eta hauteskundeekiko.
Iruzur-sistemak arrakasta izan arren, ezin zuen betirako iraun, gero eta oposizio handiagoa baitzuen. Egonkortasun politikoak egoera ekonomikoa hobetzea eta gizartearen garapena ekarri zuen. Analfabetismoa gutxitu zen eta gizarteak iruzurra onartzeari utzi zion. Espainiak sistema parlamentarioa, hauteskunde libreak eta sufragio unibertsala ezarrita izan arren, ez zen herriaren borondatea errespetatzen eta, ondorioz, abstentzioa oso handia zen. Alderdi liberala iruzurra eta kazikismoarekin bukatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.