Barrokoa Euskal Herrian eta Espainian

Arteak eta humanitateak2,52 KB

Arkitektura Barrokoa

Elizen egiturak oso sinpleak dira, eta kupulak igeltsuz eginak izango dira zurezko egituraz, baina barrualdeak erretaula handiekin beteko dira, urrezkoak eta margotuak. Harria landua da. XVI. mendeko bigarren partean elementu dekoratiboak gaineztatuko dira. Bereizgarria da dekorazio osagarrien oparotasuna. Churriguerera anaiek estilo churriguereskoa sortu zuten.

Arkitektura Barrokoa Euskal Herrian

XVII. mendeko krisiak ondorio larriak izan zituen EHn, nabarmenki apaldu baitzen eraikuntza garai hartan. Salbuespenak frantziskotarrak eta kaputxinoak izan ziren, egoitza berriak eraiki baitzituzten euskal geografian.

XVIII. mendean ekonomia suspertu zen, eta orduan hasi zen arkitektura-jarduera han eta hemen agertzen. Eliza berriak egin ziren eta kanpandorreak erantsi zitzaizkien. Dekorazioa joriagoa izan zen Espainiako arkitekturarengatik.

Eliza ezagunena Loiolako Basilika da.

Udaletxeak: Arrasate, Oñati eta Elgoibarko herriko etxeak.

Eskultura Barrokoa

Ezaugarri Orokorrak

Zentzu propagandistikoa zuen, eta ezaugarri nagusiak efektismoa eta errealismoarekiko hurbiltasuna ziren. Mugimenduaren desioa obsesioa bihurtuko da, eta mugimendua eta eszenografia konbinatuko dituzte. Argiak berebiziko garrantzia izango du, argi-ilunak sortuz. Argi-iluna sortarazteko naturaltasun gutxiko gorputz-keinuak erabiltzen dira. Figurek kanporantz proiektatzen dute mugimendua. Materialak brontzea eta marmola dira.

Urbanismoak garrantzia lortzen du, eta handik sortuko dira hirietarako eskulturak.

Maisu eta Obra Nagusiak

Italia

  • Gian Lorenzo Bernini (Dabid, Apolo eta Dafne, Santa Teresaren estasia)

Espainia

  • Gregorio Fernandez (Pietatea, Kristo etzanik)

Barrokoari hainbat aldare nagusien luxuzko erretaulek eta irudigileen obrek garrantzia eman zioten; azken hauek Aste Santuko urratsak sortu zituzten, material arinez eta merkeaz egiten ziren eta xehetasun errealistak zituzten.

Pintura Barrokoa

Espainiar margolaritza barrokoa kritika eta bibliografia artistikotik at egon zen XIX. mendeko erromantikoek aldarrikatu zuten arte; hala ere, XVII. mendeko beste estiloetatik bereizten zuten hainbat ezaugarri berezko adierazten zituen: errealismoa eta naturalismoa.

Herri erlijiotasunak irudi erlijiosoen kontzentrazioa eta sinbolismoa adierazten zituen.

Diego Velazquez munduko artearen historiako margolari handienetako bat izan da.

Obra ospetsuenak: Meninak, Atsoa arrautzak frijitzen.

Deskargatu

PDF Word HTML