Banakako Enpresa eta Merkataritza Sozietatea: Gida

Ekonomia3,26 KB

Zer Aldea Dago Banakako Enpresa eta Merkataritza Sozietatearen Artean?

Azaldu: Nortasun Juridikoa, Zorraren Erantzukizuna, Ordaintzen Behar Duten Zergak.

Banakako Enpresa

Nortasun fisikoa duen enpresa-mota da; enpresaren jabeak pertsona fisikoak dira. Banakako enpresaburua bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza-jarduera, industria-jarduera edo jarduera profesionala egiten duen pertsona fisiko bat da. Arauak dira Merkataritza Kodea eta Kode Zibila.

Ezaugarriak:

  • Adin nagusikoa izan behar du.
  • Bere ondasunak erabiltzeko eskubide osoa izan behar du.
  • Ez dauka lege-araubi berezirik.
  • Enpresaren erabateko kontrola du, enpresaren kudeaketa ere.
  • Enpresaburuaren erantzukizuna mugatua da.
  • Ez da gutxieneko kapitalik eduki beharrik.
  • Sozietatearen izenak bat etorri behar du titularraren izenarekin.
  • Forma juridiko egokia oso txikiak diren enpresen funtzionamendurako.
  • Eratzeko izapide gutxien eskatzen duen forma juridikoa da.
  • Enpresaburuek PFEZ-en bidez ordaintzen dituzte zergak, enpresaren mozkinak banakoen mozkinak direla jotzen baita.

Merkataritza-Sozietatea

Enpresa baten ustiapenean lankidetzan aritzeko, pertsona batek edo batek baino gehiagok ondare-funts komun bat bilatuz osatutako sozietate-mota bat da. Nortasun juridikoa du, eta helburua mozkinak lortu eta irabaziak banatzea da. Eskritura publiko baten bidez eratu behar dira eta merkataritza erregistroan inskribatu.

Bi Mota:

  • Sozietate pertsonalistak: sozietatearen kudeaketa bazkideek egiten dute, garrantzitsuagoak dira bazkideen ezaugarri pertsonalak sozietatean duten kapitala baino. Sozietate kolektiboa eta komanditako sozietate hutsa.
  • Sozietate kapitalistak: kapital-ekarpena bazkideen ezaugarriak baino garrantzitsuagoa da. Kudeaketa ez dute bazkideek egiten, aukera baitago enpresaburu profesional bat kontratatzeko. Sozietate anonimoa eta Erantzukizun mugatutako sozietatea.

Akzioak eta haien Ezaugarriak

Azaldu zer diren akzioak eta bere ezaugarriak.

Akzioak

Sozietate anonimo baten sozietatearen kapitalaren zati alikuota dira. Errenta aldakorreko tituluak dira: enpresaren mozkinaren araberako errendimendua dute. Dibidenduak deritze jasotako errentei. Akzioduna enpresaren jabea da, duen akzio kopuruaren proportzioan. Askatasunez eskualda daitezke: saltzeko, ez da gainerako bazkideen baimenik behar. Finantziazio propioa da: ez da interesik ordaindu behar haien truke, baina bai dibidenduak eta ez dago haiek itzultzeko obligaziorik edo eperik.

Sozietatearen Organoak

Azaldu sozietatearen organoak.

  • Batzar Orokorra: Lehenengo sei hilabeteen kontuak onetsi eta emaitzen aplikazioa erabakitzen du.
  • Aparteko Batzarra: Urtean bat baino gehiago izan daitezke eta urteko edozein unetan egin, administratzaileek deitu behar dute.
  • Batzar Unibertsala: Edozein gai eztabaidatzeko baliozkoa dela ulertuko da, baldin eta sozietate-kapital osoa bildurik badago.
  • Administratzaileak: Administrazioa administratzaile bakar baten esku utz daiteke, edo talde baten esku, hau da Administrazioa Kontseiluaren esku. Erabakiak gehiengo absolutuak hartzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML