Baliabideak eta Industria
Bereizi mineral energetikoa, metalezkoa eta ez metalezkoa. Eman bakoitzaren adibide bat.
Mineral energetikoa: energia sortzeko balio dute (petrolioa).
Metalezkoa: mineraletatik erauzten dira (urrea).
Ez metalezkoa: mineraletatik ez da metalik erauzten (kuartzoa).
Zeri esaten zaie baliabide berriztagarriak? Zer adierazten du birziklagarri hitzak?
Berriztagarriak: ez dira agortzen, edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko.
Birziklagarri: mineral baliabideetako batzuk dira, behin eta berriro erabil daitezke.
Gaur egun, petrolioa eta gas naturala sortu dira; baina hala ere, baliabide berriztaezinak direla esaten dugu, zergatik?
Oso kantitate mugatuan daudelako naturan eta agortu egiten dira.
Zein dira bauxita ekoizle nagusiak? Eta aluminio ekoizleak? Zer dela eta ez dira herrialde berak?
Bauxita ekoizleak: Australia, Brasil, India, Txina, Ginea, Indonesia, Jamaika.
Aluminio ekoizleak: Txina, Errusia, Kanada, Estatu Batuak, Australia.
Ez dira herrialde berak, aluminioa landu egin behar delako eta horrek esan nahi du makinak behar direla hori egiteko.
Zergatik da hain bizia lehengaien merkataritza?
Kontsumoan alde handiak daude herrialde batetik bestera. Ekoizpen- eta kontsumo-guneen arteko aldeak direla eta, mineralen merkataritza mugimendu handikoa da.
Ekoizpen prozesuen desberdintasunak:
- Ekoizpenaren mekanizazioa:
- Tradizionala - eskuz, Modernoa - makinez.
- Unitateko kostua:
- Tradizionala - garestia, Modernoa - merkea.
- Lanaren banaketa:
- Tradizionala - bakarka, Modernoa - taldeka.
- Energia iturriak:
- Tradizionala - pertsonak eskuz, Modernoa - argindarra/elektrizitatea.
- Ekoizpen prozesuaren bizkortasuna:
- Tradizionala - motelak, Modernoa - azkarrak.
- Diru inbertsioak:
- Tradizionala - gutxi, Modernoa - asko.
Definitu industria birmoldaketa eta deslokalizazioa:
- Industria birmoldaketa:
- Dagoen teknologia berritu eta inbertsio gehiago egin.
- Deslokalizazioa:
- Produktu bat ekoizteko jarduerak banatu, bakoitza egiteko zer leku den egokiena hartzen kontuan.
Gaur egungo industria iraultzaren ezaugarriak:
- Goi-teknologia.
- Langile gutxi, baina oso gaituak.
- Ekoizpena mundu merkaturako da.
- Gehienak multinazionalak dira.
- Prozesuak globalak dira.
- Deslokalizazioa.
- Enpresa batzuek beste enpresa batzuei azpikontratatzen dizkiete zerbitzu batzuk eta ekoizpenaren zati bat.
Zer beste iraultzari esker gertatu da deslokalizazioa?
Komunikazioak azkartu eta erraztu dira, garraioak hobetu dira, eta produktuak eta kapitalak zirkulatzeko oztopo legal eta ekonomikoak kendu dira.