Bake Konferentziak eta Lurralde Aldaketak: Historia Laburpena
Bake Konferentziak eta Lurralde Aldaketak
Jaltako konferentzian Roosevelt, Churchill eta Stalin bildu ziren. Alemania zenbait okupazio eremutan banatzea erabaki zuten. Polonia, Lublingo batzordetik sortutako batasun nazionalerako gobernu batek kudeatzea onartu zuten, askatutako herrialdeetan hauteskunde askeak egitea adostu zuten, eta Baltikoko estatuak Poloniako ekialdea SESBri anexionatzen onartu zen.
Potsdamgo konferentzian Roosevelt hilda zegoen eta Truman zen Ameriketako Estatu Batuetako presidentea, Clement Attlee laboristak ordezkatu zuen Churchill Britainia Handiko lehen ministrotzat. Alemaniaren etorkizuna zehaztu zen, 4 okupazio eremutan banatzea erabaki zen, Berlin hor sartuta. Alemaniak ordaindu beharreko gerra-ordainak ezarri ziren eta Poloniaren mugak zehaztu ziren. Gerraren ondorioz lurralde aldaketak izan ziren, gehienak Europan. Poloniak SESBri eman behar zizkion ekialdeko eskualdeak, horren truke mendebaldeko muga Oder-Neisse lerroan ezarri zen. Japoniak Asiako inperio osoa galdu zuen eta AEBk okupatu zuten, bertako erregimen autoritarioa amaituz eta demokrazioa bultzatuz.
Parisko konferentzian Alemaniaren laguntzaile izandako beste herrialde batzuekin BAE-itunak landu eta sinatu ziren.
Gerra Hotzaren Amaiera
Gastu militar handiek eta produkzioaren geldialdiak ekonomia krisi gogorra eragin zuten Sobietar Batasunean, eta Afganistango gerra hondagarri aurre egin behar izan zion. Mendebaldeko herrialdeetan mugimendu bakezaleak eta antinuklearrak agertu ziren. Komunismoaren aurkako sentimendu handia zabaldu zen biztanleen artean.
Gorbatxoven gobernua Sobietar Batasunean: Mikhail Gorbatxov SESBeko boterera heldu zenean, Sobietar Batasuneko politika aldatu zen, elkarrizketa politika gauzatzen hasi zen Ameriketako Estatu Batuetakoekin. Gastu militarra murrizteko harremanaren aldaketaren 1. adierazpena Washingotongo ituna izan zen. Distentsio prozesuaren ondorioz, Sobietar tropak ekialdeko Europako herrialdetatik erretiratu ziren eta Sobietar Batasunaren irekitasun politikoa eta ekonomikoa hasi zen.
Iraultza demokratikoak bloke komunistan: 1989an ekialdeko Europan iraultza demokratikoak izeneko mugimenduak sortu ziren. Aldaketa adierazgarrienak Berlingo harresia desegitea eta Alemaniaren bateratzea izan ziren. 1989ko maiatzean, txinatar ikasleek Tiananmen plaza okupatu zuten.
Bake akordioak eta bloke komunistaren desagerpena: Berlingo harresia erori ondoren, George Bush eta Gorbatxov Maltako goi-bilera elkartu ziren eta ofizialki aldarrikatu zuten nazioarteko aro berri bat hasi zela, superpotentzien arteko tentsioak amaitu zirela. Varsoviako ituna desegitea eta Sobietar Batasunaren desagerpenak izan ziren funtsezko gertaerak.
Blokeen Barne Gatazkak
1948an, Jugoslavia Stalinen eraginpetik urrundu zen. Poloniako eta Hungariako matxinada garrantzitsuenak izan ziren, disidentzia oso gogor erreprimitu zuten eta Sobietar Batasuneko armadak herrialde horiek inbaditu zituen matxinadak menderatzeko. Inbasioak justifikatzeko SESBek Breznev doktrina garatu zuen.
SESBetik aldentzen hasi ziren, Stalinen hil ondoren Txina, Errumania eta Albania Moskutik urrundu ziren. Desadostasunak: garrantzitsuenak Frantziakoa izan zen, De Gaulle presidentea zela. Frantziak harreman onak izan zituen Estatu Batuetakoekin. Latinoamerikako herrialdeetan ABEk askoz gogorrago jokatu zuten disidentziarekin. ABEk esku hartu zuten estatu kolpeak bultzatuz, eta gerrialde eta inbasio armadak prestatuz.