Bake Itunak eta Europako Mapa Berria: Parisko Konferentzia

Historia3,55 KB

Bake itunak eta Europako mapa berria: Parisko Bake Konferentzia (1919-1920)

Wilsonek aurkeztutako hamalau puntuak

Wilsonek aurkeztutako hamalau auziak:

  • Ezkutuko diplomazia ezabatu
  • Itsas askatasuna
  • Armamentua murriztea
  • Inperio zaharrak desegitea eta inperioak osatzen zituzten herrietako gutxiengo etniko eta linguistikoen independentzia-eskubidea onartzea
  • Nazioen Elkartea sortu, berdintasunean oinarrituz.

Interesengatik ez ziren errespetatu.

Konferentzian bost itun egin ziren (Lauen Kontseilua: Erresuma Batua, Estatu Batuak, Italia, Frantzia).

Garaileek inposatutako bakea

Versailleseko Ituna, Alemaniarekiko bakea arautzeko ituna izan zen garrantzitsuena, hauen baldintzak inposatuak izan ziren. Alemaniak lurralde ugari galdu zituen: Alsazia, Lorrena, Posnania, Danzig, Ekialdeko Prusia eta Alemaniako lurraldeak banandu eta koloniak Nazioen Elkarte bihurtu. Gerra ordain handiak, itsasontziak eta trenak eta ikatz-hobien boterea Frantziari eman. Bere armada 100.000 soldadutara mugatu. Ekialdeko eta erdialdeko Europako eta Balkanetako estatuak eta mugak berriro antolatu. Errusiaren inguruan osasun lerroa egin zen boltxebikeak ez altxatzeko.

Itunen ondorio politikoak

Inperio handiak desagertu, Wilsonen nazionalitateak errespetatzeko printzipioari jarraiki estatu berriak sortu ziren. Demokrazia parlamentarioa eta, gehienetan, sufragio unibertsala ezarri ziren.

Ondorioak

Ondorio demografikoak

9 milioi hildako eta 1918ko gripea.

Ondorio ekonomikoak

Ekoizpen bitartekoak eta garraioak suntsitu. Kostu finantzarioak 260.000-380.000 milioi dolar. Europak behin betiko galdu zuen nagusitasuna. Estatu Batuak potentzia ekonomiko bilakatu, Japonia Ententeko aliatua bilakatu.

Ondorio sozialak

Aberats berrien eta pobre berrien arteko aurkaritza areagotu, aberats berriek (bankariak, merkatariak, jabeak) irabaziak lortu zituzten, besteak pobretu ziren. Emakumearen emantzipazioa lortzeko borroka antolatua, diskriminazioa hasi, baina boto eskubidea lortu.

Gerraosteko arazoak eta Nazioen Elkartea

Nazioen Elkartea

Bakeari eustea, segurtasun kolektiboa ziurtatu, armagabetzea eta lankidetza ekonomikoa eta kulturala sustatu. Erakunde ahula izan zen, lortu zuen bakarra diplomazia multilaterala, ezkutuko itunak debekatu, erakunde humanitarioak eta nazioarteko lankidetzarako erakundeak sortu. Organoak:

  • Batzar Nagusia: estatu kideak
  • Kontseilua: bost potentzia garaileek osatuta
  • Idazkaritza: organo kudeatzailea
  • Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorra: egoitza Hagan zuen.

Europa

Nazionalitateen auzia ez zen erabat erabakita geratu, eta zortzi herrialde berritan banatu. Gerra-ordainekin ere arazoak egon ziren, Alemaniak ezin zuenez ordaindu Ruhr-eko industria-arroa okupatu zuen Frantziak. 1924an Dawes Plana onartu zen, eta Frantziak amore eman eta Ruhr utzi zuen. 1925eko Locarnoko Konferentzian Alemaniako mendebaldeko mugak errespetatu ziren, Renania eskualdea desmilitarizatu zen, eta nazioarteko harremanak hobetu ziren. 1926an Alemania Nazioen Elkartean sartu zen. 1928an Briand-Kellog itunak gatazkak konpontzeko gerra baliatzea gaitzetsi zuten.

Kolonietan

Kontzientzia nazionalak sortu ziren. Oso nabarmena Ekialde Hurbileko arazoa 1917an Balfourko adierazpenean, etxe nazional judua sortuko zutela agindu zuten laguntza finantzarioa emateko. Britainiarrek eta frantsesek ezkutuko banaketa egin zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML