Bake Armatua, Ituna eta Gobernua: Lehen Mundu Gerraren Hitzak

Historia4,49 KB

Bake Armatua

Alemania sortu berri zen estatua zen eta bere sorrerak Europako oreka apurtu zuen, izugarrizko botere industrial eta militarra zuelako. Gerra aurreko garaiei 'bake armatua' deitzen zitzaien, estatu guztiek gerra bat sortuko zela zekitelako. Horregatik, estatu guztiak gerrarako prestatzen egon ziren. Guillermo II.a 1890ean káiser izatera heldu zen. Egin zuen lehenengo gauza Otto von Bismarck boteretik kentzea izan zen. Weltpolitik hasi zen hortik aurrera kantziler bezala. Hau aliantza sistema bat sortzea zen, beste estatuekin gerrarako. Horrela, 1882an aliantza hirukoitza sortu zuten. Hiru estatu zeuden: Alemania, Austria-Hungaria eta Italia. Alemaniaren interes nagusia Ingalaterra isolatzea zen. Ingalaterrak industria iraultza jasan zuen eta inperio kolonial oso handia zuen. Orduan, Alemaniaren aurka joaten zen. Frantziarekin ere estatua zegoen Alemania, Alsazia eta Lorena lurraldeengatik. Bi lurralde horiek bien mugan daude eta oso garrantzitsuak dira ikatz asko dagoelako. Gainera, horko jendea, bien jatorrikoak ziren. Orduan, bi estatuek beraientzat nahi zituzten. 1871an gerra bat galdu zutelako beraien aurka. Horrela, Frantziak beste aliantza bat egitea aukeratu zuen, Entente Hirukoitza deitzen zena. Hor zeuden: Frantzia, Ingalaterra eta Errusia. Frantziaren intentzioa Alemania bi aldeetatik atakatzea zen. Argi zegoen gerra noizbait piztuko zela.

Bake Ituna

1919an konferentzia bat egon zen Parisen bakeari buruz hitz egiteko. Herrialde asko joan ziren baina erabakiak EB. Ingalaterrak eta Frantziak hartu zituzten. Arazo nagusia zen Alemaniarekin zer egin. EBko presidentea Wilson zen eta honek uste zuen Alemania ez zela gogorra izan behar. Horretarako 14 puntu idatzi zituen neurri batzuk proposatuz baina azkenean Frantziak ezetz esan zuen eta kontsideratu zuen Alemania errudun kar bezala. Bere ustez, Alemaniak ordaindu beharko zituen gerrako kalte guztiak. Eta ez hori bakarrik, Alemania umiliatu behar zen. Horrela itun bat sinatu zuten Versallesen. Itun horietan Alemaniaren errua zen eta gerra ordain handiak ordaindu behar zituen, Alemania desarmatzera behartzen zen armada desegin behar zuen, lurralde zabalak galdu zituen Alemania, Alsazia eta Lorena ere. Eta bere koloniak galdu zituen. Alemaniarentzat umilagarria izan zen eta hori sinatzeak jende askorentzat traizio bat izan zen bereziki Adolf Hitlerrentzat. Bera Alemaniako alde borrokatu zuen eta zaurituta izan zen gerran eta berreskuratu zenerako ezin zuen ezer egin. Parisen eraberean beste itun asko sinatu ziren, galtzaileen umilazioak izan ziren eta bereziki galdu zuen herrialdea izan zen Italia. Aliatuek ez zieten saririk eman. Benito Mussolini agertu zen Italian.

Behin-behineko Gobernua

Gobernua saiatu zen hainbat neurri aplikatzen baina bere akats nagusia aliatuekin itunak handitu zituela eta gerran jarraitu zuela. Gainera, neurriak oso motel ezarri zituzten eta jendea geroz eta haserreago zegoen sobiet-ean hasi ziren eskatzen gobernua kentzea. Hortik aurrera nahiz eta teorikoki gobernuak agintzen zuen jendea jarraitzen zuen gehiago sobiet-ek esaten zuena. Sobietetan geroz eta gehiago boltxebikeak agintzen zuten. Gauzak horrela, joan zen Errusiara boltxebikeen buruzagia (Lenin), apirilako tesiak argitaratu zituen. Hor hartu behar ziren neurriak zeuden:

  • Gobernu hori kendu behar zen
  • Sobiet-en gobernua osatu behar zen
  • Alemaniarekin bakea sinatu behar zen
  • Lurrak nekazarien artean banatu behar ziren
  • Lantegien zuzendaritza langileen esku utzi behar ziren
  • Bankuak nazionalizatu behar ziren, estatuarenak izango ziren
  • Inperioko nazionalitateak aitortu behar ziren

Gerraren Zergatiak

Bi arrazoi nagusi egon ziren, inperialismoa eta nazionalismoa. Inperioak beraien arteko lehian zeuden, koloniengatik. Nazionalismoari dagokionez herri asko bere inperiotatik askatu nahi zuten. Hirietaz gain potentzia nagusiek ere nazionalismoa bultzatu zuten, beraien kultura garaipatzu zela besteen kultura mespretxatuz. Hainbat nazioarteko krisi egon ziren.

  • Marokoko krisia: Alemaniak bidali zuen akorazatu bat eta hiri ingelesak eta frantziak mehatxu bat bezala hartu zuten. Gerra piztear egon zen.
  • Beste arazo handiena Balkanetan zegoen. Gerra gune hori Turkiaren menpe egon zen baina momentu honetan Austria-Hungria konkistatu zuen. Zabaldu nahi zuen Balkan guztietara baina hor zegoen Serbia (duela gutxi independentizatu zen) eta Serbiak ez zuen nahi Austria-Hungriak Balkanak konkistatzea. Horregatik Serbiak Errusiarekin aliatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML