Aurkikuntzak, Susperraldia eta Monarkia Autoritarioa
Aurkikuntzen Kausak
XV. mendetik aurrera, europarrek egin zituzten zenbait itsas espediziori esker, munduari buruzko ezaguera handitu zuten.
Ekialdeko beste merkataritza bide batzuk aurkitu behar zituzten.
Ondorioak
- Mapa berriak garatu zituzten (portuen distantzia neurtzeko).
- Nabigatzeko tresnen erabilera hedatu zen (orientazioa).
- Itsasontzi mota berriak (karabela).
Amerikako Aurkikuntza
Kristobal Kolon genovako nabigatzaile bat zen, eta Asiako ekialdeko kostaldera iritsi nahi zuen, Ozeano Atlantikoa zeharkatuz. Kolonek lurra esferikoa zela uste zuen, nahiz eta garai hartako pertsona askok laua zela pentsatu.
Munduari Lehen Bira
1519an, bost ontziz eta 250 marinelez osatutako espedizio bat abiatu zen Sevillatik, Fernando Magallanes eta bere kidearekin, Juan Sebastian Elkano buru zirela.
Aurkikuntzen Ondorioak
Elkar ezagutzen ez zuten herriak harremanetan jartzea. Portugalek eta Gaztelak bi inperio handi sortu zituzten. Tordesillasko Itunean, 1494. urtean, meridiano baten bitartez mugatu zituzten alde biak. Portugalek Afrikako eta Asiako lurraldeak esploratuko zituen, baita Brasil ere.
Susperraldia
XIV. mendean, uzta txarrek, gerrek eta gaixotasunek eragindako krisi izugarri baten ondorioak jasan zituen Europa osoak. Asko gosez hil ziren. Etengabeko gerrak eta herri matxinadak sortu ziren. Honekin guztira izurrite beltza sortu zen.
Ekonomiaren Azkundea
XV eta XVI. mendeetan, Europako ekonomiak oparotasun garaia bizi izan zuen. Banku-sistema hobetu zen eta asko garatu ziren ordainketak eta maileguak.
Gizarte Aldaketa
Noblezia eta kleroa estamentu pribilegiatuak ziren oraindik. Ez zuten zergak ordaintzen, gizartea menderatzen zuten... Ez pribilegiatuen artean, burgesek indar handia lortu zuten (merkatariak eta bankeroak).
Monarkia Autoritarioa
XV. mendean, Europako errege-erreginek boterea sendotzen jarraitu zuten. Horretarako, beste pribilegiaturen boterea ahuldu zuten.
- Burokrazia sortu.
- Armada indartu.
- Zergak areagotu.
- Diplomazia sarea.
Foruak
Testuak idazten hasi ziren legeekin batera. Horregatik foruak sortu ziren. Lurraldeen administrazioa eramaten zuten, zergen administrazioa...