Atzerriko Euskal Literatura eta Hegoaldeko Idazleak

Hizkuntza eta literatura4,72 KB

Atzerriko Euskal Literatura

Atzerriko euskal literatura: Gerra amaitu eta hamar urteetara, Frankismoak debekatu egin zituen Hegoaldean euskarazko liburuak. Mexiko, Guatemalan eta Argentinan kaleratu zituzten lehenbiziko liburuak. Gerrak sortutako etena gainditu ahal izan zuten.

Mexiko: Monzon eta Urrundik

Monzon, Urrundik (1949) poema liburuak eman zion hasiera Mexikon atzerriko euskal literatura horri. Bake garaiko oroitzapenak agertzen zituen liburu hartan, eta Lapurdin argitaratu zuen Gudarien egiñak (1947). Gerra Zibileko bizipenak kontatu zituen.

Guatemala: Zaitegi eta EUZKO-GOGOA

Zaitegi, euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena, EUZKO-GOGOA izan zen, Guatemalan eratu, zuzendu eta kaleratu zuen kultur aldizkaria. Zaitegik, leku askotako idazleak erakarri zituen bere proiektura. Guatemalan eta Miarritzen euskara hutsez taxututako aldizkari hartan bateko eta besteko autore zahar nahiz gazteek parte hartu zuten.

Argentina: Ekin Argitaletxea

Buenos Airesen Ekin argitaletxeak lan interesgarria egin zuen, euskal gaiei buruzko liburuak publikatuz. Gehienak erdarazkoak izan arren, euskarazko banaka batzuk ere konparatu ziren gerra ondorengo lehen hamarkadetan. Literaturari dagokionez, Argentinako editorial horren ekimenari esker argia ezagutu zuten hiru eleberri: Irazustaren nobeletan, emigrazioaren gaia azaltzen da: Lehenengoa, arrazoi ekonomikoengatik eta soldaduskari ihes egitearren, Argentinako panpara joaten den baserritar gaztearen istoria agertzen zaigu. Bigarrenen, gerra galdu duten bi euskal mutilen Kolonbiako istorioak kontatzen dira. Eizagirreren eleberrian heltzen zaio lehen aldiz gure Gerra Zibilaren gaiari zuzenean.

Hegoaldeko Beste Bi Idazle

Hegoaldeko beste bi idazle garrantzitsu: Joan Mari Lekuona eta Bitoriano Gandiaga: gipuzkoarra bata, bizkaitarra bestea. Ezaugarri batzuk komunean: adin bertsukoak, gerra mutikotan bizi eta amaitu bezain laster seminariora joandakoak, gerraoste latzean poesia erdi ezkutuan landutakoak, urte askoan elizgizon, irakasle eta euskaltzale gisa. Poesiatik landa, ahozko literaturarako isuria dute biek. 1954tik 1975era bitarteko zati horretan, obra inportantea baina nahiko urria oraindik. Geroztikako liburuetan, haien poesiaren garrantzia egiaztatu.

Joan Mari Lekuona

Joan Mari Lekuona Oiartzunen jaio. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba, osabarengandik jaso, ahozko literaturarako eta poesiarako grina. Aldizkarietan goiz samar argitaratu, 1973arte libururik ez. Data horretan “Muga beroak” deitutako poema bildumak hiru zatitan:

  • a) “Zazpi poema” gaztaroko poemen hautaketa, Lizardi eta Orixeren itzalpean mamitua.
  • b) “Mindura gaur”, gizartearen bidegabekeriak eskatu erantzun garratza.
  • c) “Hondarrean idatzia” 1972an bere poesiari ematen dion norabide berria, gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila.

Bigarren liburua zazpi urte geroago plazaratu: “Ilargiaren eskolan”. Bi parte ageri:

  • a) “Oihu ilunak espiralean”, materia bereganatzeko beste ekinaldi bat, oraingoan gorputz atalen misterioak argitu.
  • b) “Liburuen karroxa”, urte haietan azaldutako liburu batzuei buruzko kritika bitxia bertsotan.

Azkenengo obran, “Mimodramak eta ikonoak” ondo pentsaturiko egitura batekin, hizkera trinko eta aberatsean gure jatorrizko oinarri eta sustraiak antzeman nahian. Poesia hermetiko hotz samarra da, baina edertasun arraroarekin.

Bitoriano Gandiaga

Bitoriano Gandiagak jaiotzez Mendatakoa baina ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan bizi. Ikasle, apaiz eta irakasle lanetan ibilia. Ezaguna da hango mendiei, basoei eta paisaiari zien atxikimendua. Ez zen parajeak pizten zion mirespenera soilik mugatu; gutxik bezala arakatu bazter haietako zokoak eta hainbat aztarna arkeologiko aurkitu. Lurrarekin zeukan loturak sorrarazi lehen poema liburua: “Elorri”. Hamabi urte eta gero bigarrena: “Hiru gizon bakarka” frankismoaren hondarrean nekez erditu eta publikatutako lana. Herri izan nahi eta ezin duen Euskal herriaren egoera korapilatsua adierazi; transizio garaian, “Uda batez Madrilen” kaleratu: bertan Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak iradokitzen dizkion sentimendu kontrajarriak azaldu. Hiritzar liluragarriak, era berean, bertsokera ugari eta prosa poetiko bikainaren bitartez. Azken liburuak, “Denbora galdu alde” eta “Gabon dut anuntzio”: lehenengoan barneko estalki guztiak erantzi eta era biluzean erakutsi bere oinaze eta sufrikarioak; bigarrenean, Eguberrien beste ikuspuntu bat gabon kanta modernoen bidez. Hil ondoren kaleratu hainbat testu: “Adio”.

Deskargatu

PDF Word HTML