Atmosfera: Osaera, Funtzioa eta Eguraldia Euskaraz
Atmosfera
Atmosfera Lurraren kanpo geruza da, gasez osatua. Hasiera batean, lurretik (geosferatik) askatutako gasek osatu zuten atmosfera primitiboa. Duela 3.500 milioni urte, zianobakteriek fotosintesiaren bidez oxigenoa askatzen hasi ziren, gaur egungo atmosfera sortuz.
Osaera
Atmosfera primitiboa
- Karbono dioxidoa
- Sufrea
- Kloroa
- Kloro oxidoa
- Nitrogenoa
Gaur egungo atmosfera (airea)
- Nitrogenoa: %78
- Oxigenoa: %21
- Besteak: %1 (argona, karbono dioxidoa...)
Atmosferaren funtzioak
- Gasak eskaintzea:
- Oxigenoa: animaliek arnasteko behar dute.
- Karbono dioxidoa: landareek fotosintesia egiteko behar dute.
- Nitrogenoa: bakterioek behar dute.
- Eguzki-erradiazioetatik babestea.
- Tenperatura mantentzea (berotegi efektua).
- Eguzkiaren energia sakabanatzea haizearen bidez.
- Arrokak desegitea (higadura sortuz).
- Hidrosferarekin beroa elkarrekin trukatzea.
Presio atmosferikoa
Presio atmosferikoa gainean dugun airearen pisua da. Bi faktoreen menpe dago:
Altuera
Zenbat eta altuago, orduan eta prezipitazio txikiagoa, aire zutabe txikiagoa baita.
Airearen tenperatura
Aire hotza, beroa baino trinkoagoa da.
Airearen mugimendua
Haizea
Haizea presio desberdintasunengatik mugitzen den aire masa da, presio handietatik txikietara higitzen dena.
Antizikloia (A)
Presio handiko eremuak. Aireak behera egiten du eta norabide guztietan ateratzen da.
Depresioa (D)
Presio baxuko eremuak. Aireak gora egiten du eta haizea norabide guztietatik sartzen da.
Fronteak
Tenperatura ezberdineko aire masak mugitzen direnean sortzen dira fronteak.
- Fronte hotza: fronte beroa bultzatzen du.
- Fronte beroa: hezetasun handiagoa izaten du.
Hodeiak eta prezipitazioak
Hodeiak
Ur lurrunez osatuta daude. Tanta mikroskopikoak dira, airean flotatzen dutenak.
Prezipitazioak
Tanta mikroskopikoak elkartzen direnean eta handiegiak bihurtzen direnean, airean flotatzeko ezin dira izan eta erortzen dira (euria).
Eguraldia eta klima
Eguraldia
Atmosferako baldintza meteorologikoak toki eta une jakin batean.
Klima
Denboraldi luze batean, toki batean egindako eguraldiaren sintesia da.
Bi faktore nagusi
- Bataz besteko tenperatura
- Plubiositatea (prezipitazioak)
Atmosferaren kutsadura
Atmosferaren kutsadura gai edo gas kaltegarrien sarrera da airean, eragin kaltegarria izan dezakeena gizakiengan, animalietan, landareetan eta ingurumenean.